Apirilaren 14an, Elortzibarko Udalean, Aldatu, AINE eta Harana Gara udal taldeetako zazpi hautetsiak elkartu eta Sebastian Marco UPNko alkatearen aurkako zentsura mozioa bultzatu zuten. Ordutik, Aldatuko Luis Maia da alkatea (Noain, 1982). Hitzarmenaren arabera, urtebete egingo du karguan, eta apirilean Mikel Navarrok ordezkatuko du beste urtebetez. «Oso ongi doa. Aurrekontuak onartu berri ditugu», azaldu du...
Nafarroa
Pertsona Migratuentzako Informazio Gunea martxan da Iruñeko Alde Zaharreko Plazara-n
Helburu argi batekin sortu zen MIG Pertsona Migratuentzako Informazio Gunea, Iruñean; hain zuzen ere, migratuek kudeaketa administratibo guztiak egiteko dagoen informazio faltari aurre egitea. 2019ko irailean hasi ziren itzultzen administrazioak erabiltzen duen hizkuntza «korapilatsua». Ordutik, poliki-poliki geroz eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte. Esate baterako, gaztelaniazko eta antzerki eskolak; migratzaileei informazioa ematea eta egin behar duten...
Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzea aldarrikatu du Gaubekak
Isilik, baina aurrera doa Nafarroako Foru Hobekuntzaren eguneratzea aztertzen ari den lantaldea. Gaur goizean parlamentuan izan dira Manuel Piquer CEN Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea eta Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Lehenak elkarrizketa soziala defenditu du eta hura estatusean jasotzeko eskatu du. Gaubekak, berriz, euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatu dadila galdegin die parlamentariei. 1982an onartu...
Salaia: adimen artifiziala zinema aretoetan
Ikusleek, zinema aretora sartzen diren bakoitzean, aurrekoez bestelako film bat ikusiko dute. Aretoan dauden ikusleen emozioek filmaren argumentua, kokapena, kameren angelua eta argiztapena moldatuko dituzte. Hurrengo egunean ikusle bat bezperako areto berera itzultzen bada, ikusiko duen filma ez da berdina izango, ikusleen emozioak aldatuko baitira, Carlos Fernandez de Vigo Professor Octopus AI Labeko zuzendariak azaldu...
Pizkundea
Esaten dute euskara larrialdi linguistikoan dagoela, eta neurriak hartu ezean urte batzuen buruan desagertu egingo dela. Diotenez, beste garai batzuetan ere gertatu izan da hori bera, eta oraindik ez da desagertu, zorionez. Esaten dute, halaber, mirari bat dela munduko beste hizkuntza familiarekin harremanik eduki ez eta munduko txoko txiki bateko biztanle gutxi batzuek erabiltzen duen...
«Gutxienez elkartasunez jokatu behar dugu besteen borroketan, ondoan egon»
Amaia Zubieta Garziandia (Iruñea, 1954) urte luzez aritu da euskal eskola publikoaren alde, Steilas sindikatuaren bidez. Lana militantzia feministarekin uztartu du beti, eta indarkeria matxistaren aurkako borroka ardatz bilakatu. Psikologia ikasi zuen Madrilen, eta argazkilari aritua da Italian. Hitz egiten hasi orduko, agerian utzi du jakin-min handikoa dela, eta erretiroak ez duela geldiarazi. 2019ko urtarrilean...
«Demokraziak berritu behar ditugu, irisgarriagoak egin gazteriarendako eta oro har gizarterako»
Ane Alaba (Antsoain, 2000) Ernaiko bozeramaile izan da urte luzez. Beti erakarri du militantzia politikoak, eta, horregatik, NUPen Soziologia ikasketak hautatu zituen, «hasiera-hasieratik» ikusmina piztu ziolako gai horrek. Orain zirkulua itxi nahi izan du. Bere gradu amaierako lanean, militantzia politikoa aukeratu duten gazteengan jarri du arreta, noiz eta gazteriari politikarekiko atxikimendu falta egozten zaion garai honetan....
«Munduan ez dago dirurik haurrak ginela egin ziguten izugarrikeria ordaintzeko»
Zazpi urte zeramatzaten azalpen eske, baina Iruñeko maristen ordezkariek ez zieten ezer esaten. Astelehenean, ordea, haiekin harremanetan jarri ziren. Iruñeko maristen Santa Maria la Real ikastetxeko lau ikasle ohik, izan ere, astelehenean jakinarazi zuten gaur agerraldi bat egingo zutela, eskolako elizgizonek egindako sexu abusuei buruz hitz egiteko. Astelehenean bertan maristak haiekin harremanetan jarri ziren, zenbateko...
Legealdia amaitzeko eta Nafarroako Gobernuaren ekinbidea «bizkortzeko» asmoa berretsi du Txibitek
Aurreko astean Nafarroako Gobernuko bi kontseilari kargugabetu zituen Maria Txibitek ustekabean, eta horren zergatiari buruz galdetu diote EH Bilduk, PPk eta Voxek, parlamentuko gaur goizeko kontrol saioan. Lehendakariak argi utzi nahi izan die legealdia amaitzeko asmoa duela eta gobernuaren ekinbidea «bizkortzeko asmoz» egin duela aldaketa. Aurreko astean egin bezala, komunikazioari ere erreparatu nahi izan dio....
Voxeko Nafarroako buruzagi bat ikertzen ari dira, gorroto delituak egotzita
Fiskaltzak ikerketa abiarazi du Nafarroako Voxeko Gazteria arloko arduradun Oscar Tellezen inguruan, eta gorroto delituak egotzi dizkio, eskuin muturreko alderdiko buruzagiak sare sozialetan hedatutako mezuak direla eta. Nafarroako Gobernuak Tellezen jardueren inguruko txostena egin zuen, eta ondorioztatu zuen Voxeko kideak «umiliatu, mespretxatu eta estigmatizatu» egiten zituela migratzaile gazteak, baina haren kontrako auzibideak irekitzeko ahalmenik ez...









