Nafarroa

Euskarak bidea egin du Pirinioetan

Euskarak bidea egin du Pirinioetan

Pirinioetan 1985. urtean ireki zituzten lehenengo euskaltegiak, Agoitzen eta Aezkoan. Agoitzen, Idoia Zabalza hasi zen eskolak ematen, eta Aezkoan, berriz, Josu Eseberri. Bide luzea egin dute gaurdaino: berrogei urte bete dituzte aurten. Erronkarin, Urrotzen, Aurizperrin, Zubirin eta Ezkarozen ere ireki zituzten euskaltegiak, eta gaur egun 160 ikasle eta zazpi irakasle dira. Baina bidea ez da beti...

Antzerkia

Antzerkia

Herri txiki, pobre eta itsusi batean hazi nintzen. Baina apreziatzen dut. Bertan jaio nintzenean, ez zegoen ospitalerik; horren ordez, osasun postua genuen, herriaren goialdean. Nitaz han erditzea erabaki zuen gure amak. Ez dakit zergatik, ez naiz ausartzen galdetzera. Bogotatik nahiko gertu dago herria. Eliza parkearen erdian, nola ez, merkatua, udala, Polizia, noski, eta eskola. General...

Asenna elkarteak dokumental bat ondu du endometriosiaren errealitatea erakusteko

Asenna elkarteak dokumental bat ondu du endometriosiaren errealitatea erakusteko

Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteak gaitz horri buruz ondu duen dokumentala estreinatuko du gaur Iruñean, Endometriosiaren Nazioarteko Egunean. Sei emakumek sortu zuten Asenna, 2022ko abenduan, eritasun horren berri emateko. Orain 50 kide inguru ditu, baina hasierako helburu bera: endometriosiak jota daudenen bakardadeari aurre egitea, diagnosi goiztiarra lortzeko urratsak egitea, eta endometriosia dutenen arteko sarea osatzea. «Hobera...

Lur azpiko ondarea zaindu nahi dute

Lur azpiko ondarea zaindu nahi dute

Nafarroak badu ondare bat lur azpian: hamaika kobazulo eta leize, eta hamaika altxor zulo horien barruan. Iraganak utzitako arrastoen gordailu dira koba horiek, bertzeak bertze. Tarteka, espeleologoen jarduerari esker, aztarnak argitara ateratzen dira. 2017an, hain justu, Sakon espeleologia taldeko kideek duela 11.000 urte baino gehiagoko giza hezurdura bat aurkitu zuten Erroibarko Errotalde I haitzuloan: Loizuko...

«Zaila izaten da euskaraz hitz egiten duten irakasleak topatzea»

«Zaila izaten da euskaraz hitz egiten duten irakasleak topatzea»

Inmaculada Lizasoain (Tafalla, 1964) Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Aljebra arloko irakaslea da NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zientzia Matematikoak ikasi zituen Zaragozan (Espainia), eta doktoretza tesia egin zuen gero, NUPen. 2021ean unibertsitateko komunitatearen ararteko izendatu zuten, eta aurten berriro eman diote kargua. Zein da unibertsitateko komunitatearen arartekoaren eginkizuna? Hainbat funtzio ditu. Eginkizun nagusia aholkatzea da....

Atzerako begirada prostituzioari

Atzerako begirada prostituzioari

Burdinazko hesi bat eta etxeen artean dagoen kale luze eta itxi bat. Iruñeko Portalapeko belena da. Sarreran jendea prest da, Amaia Nausia Pimoulier historialariak gidatuta, bostehun urte atzera egin eta prostituzioaren historian murgiltzeko. Nolakoa zen Iruñea duela bost mende? Nortzuk ziren sexu langileak? Zergatik? Non aritzen ziren? Zer-nolako tresnekin zigortzen zituzten? Galdera horiek eta beste...

Hizlariaren ausardia

Hizlariaren ausardia

Aurreko zutabe batean ulertu hitzaren adiera berezi bat ekarri nuen gogora: desio homosexuala izatea, hain zuzen ere. Gaurkoa ez da horren bigarren kapitulu bat. Hitz berak beste toki batzuetara eraman nau oraingoan, eta horietara bidaiatzea proposatu nahi dizuet. Berriozarko Entzunaretoan hasten da bidea, otsailaren 27an. Miquel Misse soziologo transexualak hitzaldi argigarria eman du. Genero aginduek...

Bat egin dute «pilotaren alde»

Bat egin dute «pilotaren alde»

Ez dute aterik itxi nahi. Pilotaren esparruan urratsak egiten segitu nahi dute, eta kirol hori garatzen laguntzen. Helburu hori dutelako, hain justu, Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeko Udalean pilotaren inguruan berriki onartutako mozioek haserrea eta kezka piztu dizkiete herrialdeko pilota elkarte anitzi: hogei taldek bat egin dute, eta, ohar baten bidez, UPNko eta PSNko kideen jarrera...

«Orain biziki eskertzen diot amari amore ematen utzi ez izana»

«Orain biziki eskertzen diot amari amore ematen utzi ez izana»

Maialen Carvalho Nafarroan jaioa da (Iruñea, 2003), baina aita Portugalgoa du, eta herritartasun bikoitza dauka. 6 urterekin hasi zen taekwondo egiten, eta orain kirola Irakasletza ikasketekin uztartzen du. Portugalgo txapela jantzi zuen urtarrilean, 67 kilo baino gutxiagoko borrokalarien mailan. Urrian, Txinan eginen dute munduko txapelketa, eta Carvalhok han egon nahi du Portugalgo selekzioarekin. Nafar bat...

Oronozko lanbide heziketako ikastetxearen alde egin dute eskualdeko enpresek

Oronozko lanbide heziketako ikastetxearen alde egin dute eskualdeko enpresek

«Adi segitzen dugu». Horixe erran du Elizondoko Lanbide Heziketako eskolako zuzendari Iñigo Gorrotxategik, Oronozko eskola egiteko proiektuari buruz. Ikastetxe horretako kideek eta Baztan-Bidasoko bertze hainbat eragilek Oronozko Lanbide Eskola Orain plataforma sortu dute; agerraldia egin zuten joan den astean, eta iragarri eskualdeko 36 enpresak eta 24 ikastetxek atxikimendua agertu dietela eta berretsi dutela Oronozko lanbide...