Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.
Asteko Gaiak
Osatzeko bidean laguntzeko
'Lagun nazazu' programari buruzko jardunaldi bat egin dute Iruñean. 2021etik abian da Nafarroan, eta helburu du sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenak trebatzea, elkarri laguntzeko agente izan daitezen. Profesionalizatzeko beharra aldarrikatu dute.
Beldurraren topografia
Marta Romanek eta Begoña Pernasek 'Gauez ibiltzeko eskubidea' izenburuko ikerketa egin dute, Iruñeko Udalak eskatuta. Nabarmendu dute oraindik joera dagoela gauez ibiltzen diren emakumeak sexualitatearekin lotzeko.
Eskola bat baino askoz gehiago
Baliteke oraingoa izatea Zigako eskolako azken ikasturtea: zentroko kideek azaldu dute litekeena dela zentroak atea ixtea ekainean, ikasle kopuru nahikoa lortzen ez badu. Nafarroako Gobernuak atzera egin du asteon, ordea, eta eskola ixteko asmorik ez duela erran du Felix Taberna lehendakariordeak.
Haur eskolen akordioa bete dezala eskatu diote Hezkuntzari
Nafarroako 0-3 Plataformak epeak zehazteko exijitu du, ziklo horren egoera "duintzeko". Europako ratioa halako bi da herrialdekoa
Plana bai, baina dirurik ez
Adavan amiantoaren biktimak laguntzeko Nafarroako elkarteak Nafarroako Gobernuari eskatu dio ekin diezaiola, eta martxan jar dezala amiantoa ezabatzeko herrialdeko plan zuzentzailea. 2019an onartu zuten, baina ez dute garatu.
Maria Asun Fernandez (Ananar): “Amiantoak inguratuta bizi gara”
Amiantoaren inguruko kongresua eginen du Ananar elkarteak azaroan, Iruñean; Maria Asun Fernandezek sortu zuen elkartea, senarra amiantoaren ondorioz zendu eta gero.
Pandemiarik gabe eta bidean segitzeko gogoz
Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da, Iruritan. Lau final-laurden eta hiru finalaurreko eginen dituzte, abenduaren 2ko finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda osatzeko. 2021ean, Saioa Alkaizak jantzi zuen txapela. Osasun krisiak orduan eragindako ziurgabetasuna bazter utzi dute antolatzaileek.
Txapeldunaren lehenengo saioa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da Iruritan; Saioa Alkaiza txapeldunarekin batera ariko dira han Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Eneko Fernandez eta Egoitz Gorosterrazu.
Bertze aldekoak altxarazteko
Ultzamaldeko Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu. Ametza kultur elkarteak jarri zuen martxan hedabide hori, 1998an. Garazi Zabaleta eta Itziar Perez dira irratiko esatari eta arduradun, eta urteurrena baliatu nahi dute eskualdeko herritarrak irratira hurbiltzeko: "Entzun eta parte har dezatela".









