Tximeleta efektuak Tiktokeko bideoek eragiten dituzte orain. Galdera ez da posible ote den tximeleta batek Brasilen hegoak astindu eta Texasen tornado bat eragitea. Galdera da txokolate kurruskari bati buruzko bideoak eragin ote dezakeen pistatxoaren munduko merkatua hankaz gora jartzea. Erantzuna baiezkoa da. Sarah Hamoudak emandakoa da lehen pistatxoa. Jatorri ingeles-egiptoarra duen emakumezko bat da, eta...
Bizigiro
«Gure helburua Nafarroako eta Irlandako kulturak uztartzea da»
Nafarroa eta Irlanda elkarteko (ANIR) kideak Iruñeko Baztan pubean elkartzen dira askotan, bi herriek dituzten istorio partekatuei buruz hitz egiteko. David Alegria historian doktoreak (Iruñea, 1972) eta Conrad Gallagher InEnglish akademiako ingeles irakasleak (Enniskillen, Ipar Irlanda, 1971) zubi bat eraiki nahi izan dute Irlanda eta Nafarroa artean. Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte: bi kulturetako musika...
«Tokiotarrek lo egiten dute metroan, baina galdera hau zen: ametsik egiten ote dute?»
Letra bakarraren aldea dute kulunkak eta kuluxkak. Eta bien arteko joanak eta etorriak lo eragiten die askori Tokioko metroan. Ohiturazko pasarte bat baino zerbait gehiago da han, ordea. Eta horretaz jabetuta ondu zuen Miguel Leatxek (Iruñea, 1959) bere argazki liburua: REM lasterra. Lan horretan oinarrituta, erakusketa paratu dute orain Zarauzko (Gipuzkoa) Photomuseumen. Urtarrilaren 11ra arte...
Umorez jositako gogoetak
Sabai altuak eta kolore berde eta gorriko mosaikoekin apaindutako hormak. Atzealdean, mahai batez estalita, aldarea dago. Zurak kirrinka egiten du aretora sartzen direnen oinen azpian: badirudi meza hastera doala, baina ez. Iruñeko Pinaquy aretoan Libertimenduak: gazteak, komunitatea, ahotsa jardunaldiak antolatu dituzte gaur. Egunean zehar hainbat hitzaldi izan dira libertimenduaren inguruan, komunitatearen errituaren inguruan, baita gazteen ahotsaren inguruan...
Hil egin da Berbintzanako ibis ermitaua
Berbintzanan (Nafarroa) egin zuen geldialdia azaroaren hasieran. Urmael txiki batean atera zioten argazkia, eta Gorosti natur zientzia elkartekoek eman zuten albistea: aurreneko aldiz ikusi zutela Nafarroan ibis ermitau bat. Alemaniatik abiatu zen urriaren 11n, eta Cadizera bidean zihoan (Espainia). Hari buruzko azken albistea zen Burgosko (Espainia) lurretan zebilela. Ez da geroztik Berbintzanako ibis ermitauaren berririk...
«Baserrian ari nintzen egun batean, eta mikrofonoaren aurrean hurrengoan»
Behinola usategi izandako txokoan egina du habia Martin Juanenak (Astitz, Nafarroa, 1959): Aralar irratiko estudioan, Lekunberrin. Gorka Urbizu herritarrak esango lukeen moduan: Irrati bat. Esatari bat. Atera ditu diskoak argazkirako: «Roberto Carlosen hau ez duzue entzun? El progreso bikaina da». Gehien jarri duena ateratzeko eskatuta: «Kaxianoren hau, noski». Entzuleek oparitan emandakoak dauzka ikusgai jarrita: egurrezko...
Berbintzanako agure ermitauaren istorioa
Ez ditu hegazti dotoreen edertasun kanonak errespetatzen. Itsusia ala polita begiratzen duenaren begiradan dago. Soilduak ditu burua eta lepoa, eta lumazko gandor luze bat dauka garondoan. Gorrixkak ditu burua eta mokoa —kakoa eta luzea—. Beltz kolorekoa dauka lumajea, metal distiraduna, eta berde eta purpura dirdiraduna. Izen zientifikoa: Geronticus eremita. Grezierazko geron hitzak agure esan nahi du euskaraz. Latinezko eremita...
«Lehenengo legealdian, mundua aldatuko genuela uste genuen»
Jaiotzetik ezagutzen dituen kaleetan dabil Milagros Rubio (Tutera, Nafarroa, 1952). Bertakoek bero agurtzen dute, eta berak harro erakusten du Palestinaren alde jantzi duen intsignia: «Ikus dadila argazkian, mesedez». Kale horietan garatu zuen Rubiok bere kontzientzia soziala, modu klandestinoan iristen ziren poesia liburuak irakurriz eta aurreko iraultzekin amets eginez. Kontzientzia soziala alor politikora eraman nahi izan...
Erupzio artistikoa Arrosadian
Duela berrehun milioi urte, Uztaritzen (Lapurdi), sumendi bat izan zen, gaur egun guztiz itzalia dagoena. Ehun kilometro hegoaldera, baina, beste bat piztu da azken urteetan Iruñearen bihotzean: Laba. Sumendi horretan, baina, ez da magmarik, gas hilgarririk edo sufrerik. Euskara du su nagusi, eta orotariko kultur adierazpen artistikoen bidez borborka jartzen da. Gaur eguerdian, Arrosadia auzoan egin...
Nafarroako herriek bizirik diraute
Zangozatik kilometro gutxira dago Petilla Aragoi. Urte osoan hamahiru biztanle besterik ez da bizi bertan, eta, Nafarroako beste hainbat herriren antzera, despopulatze arriskuan dago. Urteak daramatza muturreko despopulatze egoeran: 60ko hamarkadatik, gutxi gorabehera. Bide bera hartu dute, besteak beste, Atetz bailarako herriek ere —Zigandak 24 biztanle ditu; Berasainek, 29; Eritzek eta Beunzak, 32; eta Arostegik,...








