Bizigiro

Fantasia eta jasangarritasuna uztartuz

Fantasia eta jasangarritasuna uztartuz

Uztailaren 6tik 14ra Iruñeko Takonera parkea haurrentzako fantasiazko mundu bihurtzen da. Birjolastu izeneko gunean, etxeko txikiek festaz gozatzen dute beren irudimena askatuz. Renata pertsonaia da Birjolasturen munduko gidaria. Hark laguntzen die umeei sormena nagusi den fantasiazko munduan murgiltzen.  Renata bost umez inguratuta dago. Denek jakin nahi dute zuzen dabiltzan edo ez, Brif, Braf, Bruf izeneko...

Haurrek ere pitz baitezakete jaia

Haurrek ere pitz baitezakete jaia

Uztailaren 6an txupinazoa Udaletxe plazan bizi nahi dutenei zera gomendatzen zaie maiz: goiz agertzeko, tokia hartzeko; baina, orobat, ez azaltzeko goizegi ere, eguerdirako ordubete falta denetik ugariak baitira aurrera-atzera eta ezker-eskuin mugitzen diren giza oldeak, eta, halako batek harrapatuz gero, aise bultza dezakeelako edonor plazaren bazterrera, eta orduan garbi gelditzen delako agerian alferrik dela hain goiz...

Jendetzaren artean, abiada betean

Jendetzaren artean, abiada betean

Gorantz doa San Domingoko aldapatik zezen plazara arteko tartean biltzen den jende kopurua, eta horrek ezinbestean arriskua handitzen du. Are, baldin eta laugarren entzierroaren modura, zezenek abiada bizian egiten badute korrika. Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenek berezitasun bat izan dute. Joaldunen gida alboraturik aurretik jarri dira eta oso azkar egin dute lasterka. Bi minutu eta 31...

«Guk ere nahi genuke salmenta ireki eta hiru minutura esan: dena salduta»

«Guk ere nahi genuke salmenta ireki eta hiru minutura esan: dena salduta»

Lekunberrin (Nafarroa) bizi da, baina, gauza bat dela, bestea dela, sanferminetan kasik egunero-egunero ibiltzen da Iruñeko karriketan Maite Ruiz de Larramendi (Beasain, Gipuzkoa, 1973). Ados Pilota klubeko arduradun nagusia da sorreratik —Iera Agirrerekin batera—. Lan karga handiko egunak izaten ari dela azaldu du. Ahal izan duen neurrian, baina, gozatzeko tarterik ere atera du: «Garaiz erretiratzea da kontua»....

«Indar agorrezina bagenu, egunero-egunero eta 24 orduz jarriko genuke musika»

«Indar agorrezina bagenu, egunero-egunero eta 24 orduz jarriko genuke musika»

Musika generoak etiketa zurrunetan sailkatzea dakarten hitzei etengabe izkin egin nahiko balie bezala mintzo da Pablo Txibite (Cintruenigo, Nafarroa, 1984). Urduri eta pozik, bi aldarte horiek nahasita dabil sanferminak hasteko azken atzerako kontua abiatzen ikusi zuenez geroztik. DLC Kultur guneko arduraduna da, eta asteak daramatza, buru-belarri, Antoniuttin muntatu duten agertokiari buruzkoetan lanean. Dioenez, udalak eta bestelako herri mugimenduek orain...

Rasputin eta Sarah Connor ardi latxen herrian

Rasputin eta Sarah Connor ardi latxen herrian

«Ra-Ra-Rasputin, lover of the Russian queen/ they put some poison into his wine/ Ra-Ra-Rasputin, Russia’s greatest love machine/ He drank it all and he said ‘I feel fine’». Inon sanferminetako ereserki ez-ofizialen zerrendarik bada, hor nonbait egonen da Boney M taldearen Rasputin, beste hainbat kantu mitikoren artean. Are, goiko postuetan izanen da ziurrenik, Concha Velascoren La...

German Rodriguezen omenaldian «justizia eta ordaina» eskatu dituzte

German Rodriguezen omenaldian «justizia eta ordaina» eskatu dituzte

1978ko uztailaren 8tik urtero gertatzen den moduan, gaur eguerdian German Rodriguez omendu dute Iruñean. 1978ko sanferminetan zezen plazan euskal presoen amnistiaren aldeko pankarta bat atera zuten, eta polizia armatuak tiroka sartu ziren plazan. Indarkeria ekintza hura hiri osora hedatu zen jarraian, eta istiluetako batean polizia batek tiroz hil zuen Rodriguez. Hilketa hura gogoan izate aldera, ehunka pertsona bildu dira...

Eta, hala ere, zutik dirau oroitarriak

Eta, hala ere, zutik dirau oroitarriak

Espaloian aparkatutako erre doce —Renault 12— zuri bat. Hori izan zen German Rodriguezen omenezko lehen oroigune inprobisatua. Hantxe topatu zuen babeslekua LKI Liga Komunista Iraultzaileko militante gazteak 1978ko uztailaren 8an, grisek, Iruñeko zezen plazara tiroka sartu, eta triskantza egin zutenean. Jendea harat eta honat zebilen ihesi. Ke potoak eta barrikada inprobisatuak. Sirenak uluka. Poliziaren irratian entzun zen agindua: «Tiro...

Oso azkar eta anaiturik

Oso azkar eta anaiturik

Nahiz eta azkenaldian entzierroak nahiko errepikakorrak diren, inoiz ez dago jakiterik nolakoa izango den hurrengo lasterketa. Ustez, Cebada Gago ganadutegiko zezenek arrisku gehigarri bat izan ohi dute, gatz eta piper dosi bat. Alta, oso lasterketa azkarra izan da. Sei zezenek batuta eta anaiturik egin dute ibilbidea. Bi minutu eta 26 segundo behar izan dituzte 875...

«Mugikorrean zuzenean ikusi genuen txupinazoa, oraindik Baigorrin ginela»

«Mugikorrean zuzenean ikusi genuen txupinazoa, oraindik Baigorrin ginela»

Kamiseta laranja soinean baina lepoan zapi gorri bana jarrita eman dute San Fermin eguna June Santafek (Iruñea, 2010) eta Leire Zabalzak (Iruñea, 2010), non eta sorterrian bertan. Euskarabenturaren zortzigarren aldiko partaideak dira biak, etxetik urrun emanen dute hilabetea horregatik, baina, hain justu, atzo txupinazoa zeruratu eta ordu gutxira heldu ziren sorterrira espedizioarekin batera, eta bertan eman...