Bizigiro

«Ozen salatu dugu iazkoa zentsura izan zela»

«Ozen salatu dugu iazkoa zentsura izan zela»

Sanferminetako prozesioan bat-batean jota bat kantatzea edo kantu bat jotzea ohikoa izaten da ibilbidean zehar, baina iaz jota bat kantatzeagatik isunak paratu zituen Iruñeko Udaltzaingoak. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideak izan ziren jota kantatu zutenak eta, beraz, isuna ezarri zietenak: 1.800 euro osotara. Zapateria karrikako balkoi batetik kantatu zuten, prozesioa azpitik pasatzerakoan. Jotak eduki politikoa...

Sanferminetako lehen entzierroa ziztu bizian egin dute Fuente Ymbroko zezenek

Sanferminetako lehen entzierroa ziztu bizian egin dute Fuente Ymbroko zezenek

Aurrez idatzitako gidoia bete dute Fuente Ymbroko zezenek. San Jose del Valleko (Cadiz, Espainia) ganadutegiak izen ona du sanferminetan, hango zezenek beti elkarrekin egiten dutelako lasterka, eta oso adarkatu gutxi eragin izan dituztelako Iruñeko entzierroetan. Gaurkoan ere halaxe gertatu da: entzierro bizkorra eta zirraragarria egin dute, eta arrisku uneek zerikusi handiagoa izan dute ibilbidean pilatutako...

Zubi gainean, orekari eutsita

Zubi gainean, orekari eutsita

Sanferminik entzutetsuenak Iruñekoak diren arren, santuaz oroitzen dira orobat Nafarroako beste toki batzuetan ere. Lesakan, kasu baterako, egitarau oparoa prestatzen dute urtero uztailaren 6tik 11ra bitartean. Ostiralean hasi zen festa giroa herrian, asteburuan hainbat jarduera antolatu dituzte atariko gisara, eta atzo eman zieten azkenik hasiera ofiziala jaiei, goizetik gauera jardueraz betetako Bezpera Egunarekin. Baina uztailaren...

Larrialdietako langileek piztu dute sanferminetako metxa

Larrialdietako langileek piztu dute sanferminetako metxa

Bazuen Iruñeak festarako egarria. Urtebetez zain egon osteko premia larria. Eta Clint Jean Louis Fernandezek eta Araceli Sergiok «gora San Fermin!» oihukatzearekin eta suziria Udaletxe plazako zeruan lehertzearekin batera hasi dira iruindarrak egarri hori asetzen. Larrialdietako Zuzendaritzaordeko kide dira Jean Louis eta Sergio, eta haiei egokitu zaie metxa piztea. Joseba Asiron alkatearekin batera atera dira balkoira, eta ohiko formula...

Iruñeko Planetarioak izango duen irudi berria aurkeztu dute, eta asmoa da 2027an zabaltzea

Iruñeko Planetarioak izango duen irudi berria aurkeztu dute, eta asmoa da 2027an zabaltzea

2025eko urtarrilaren 14an, Iruñeko Planetarioaren kupulatik kea ateratzen zela ikusi zuen herritar batek. Sutea 07:00ak aldera hasi zen, eta kalte material handiak eragin zituen, eraikineko kupulan bereziki. Harrezkeroztik eraikinaren oinarri sendoak berreraikitzeko lanetan aritu dira, eta gaur Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultur, Kirol eta Turismo kontseilariak eskainitako prentsaurrekoan iragarri du 2027an ateak irekitzeko asmoa dutela. Planetarioa...

516 ekitaldi ofizial izango dira Iruñeko sanferminetako egitarauan

516 ekitaldi ofizial izango dira Iruñeko sanferminetako egitarauan

Estilo askotako musika, haurrentzako jolasak, erakusketak, suak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira eta prozesioa: hori guztia eta gehiago antolatu dute Iruñean aurtengo sanferminetarako. Txupinazo Txikiari eta beste ekitaldi batzuei esker, haurrek protagonismoa hartuko dute aurtengo jaietan, baita auzoek ere, jarduera gehiago antolatu baitira auzoetan: jaietako programa ofizialak 516 ekitaldi barne hartu ditu. Aurten, berriz ere, jaiak Iruñeko...

Palestina, eskuin muturra eta Donald Trump Iruñeko peñen karteletan

Palestina, eskuin muturra eta Donald Trump Iruñeko peñen karteletan

Zuri eta gorri kolorekoak ez diren arropak janzteko azken egunak iritsi dira Iruñera. Sanferminen usaina gero eta gertuago dago, baina Iruñeko Peñen Federazioak ospakuntza uztailaren 6an hasi beharrean larunbatean hasiko du. Izan ere, larunbatean ospatuko dute Iruñeko Peñen Eguna, eta egun horretan kaleak apainduko dituzten pankartak aurkeztu dituzte gaur, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Urtero bezala, gaurkotasun politikoko gaiak...

Mila zapore arrazismoaren kontra

Mila zapore arrazismoaren kontra

Mugitzen den haize bakarra haizemaileek sortzen dutena da. Jendetza elkartu da Iruñeko Txantrea auzoan, baina gutxi batzuek lortu dute zuhaitz azpiko leku pribilegiatua. Hori koloreko pankartetan idatzi dute elkarretaratzearen leloa: Iruñean bai, elkarrekin amestu, elkarrekin borrokatu. Izan ere, arrazismoari eta orokorrean eskuin muturrari aurre egiteko urriaren 12an Jaki Tokik antolatu duen ekimena aurkeztu dute gaur:...

Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa

Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa

Zain dauden kazetariz betetako areto zaratatsuan apusturen bat edo beste egin da sanferminetako txupinazoa nork botako duen asmatu nahian. Baina ateak ireki ahala zalantza guztiak uxatu dira: uniforme laranja fosforeszenteak jantzita sartu dira Clint Jean Louis Fernandez eta Miren Oskariz, Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzako langileak. Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak 3.775 boto lortu ditu, jasotako botoen %32,15. «Ez dago...

Herri Sanferminak plataformak hainbat borrokarekin bat egingo du sanferminetako egitarauan

Herri Sanferminak plataformak hainbat borrokarekin bat egingo du sanferminetako egitarauan

Aurten ere Iruñeko O-ko Andre Maria plazan txosnak jarriko ditu Herri Sanferminak plataformak. Askotariko egitaraua osatu nahi izan dutela adierazi dute antolatzaileek, eta Iruñeko talde hasiberriei ere lekua egin nahi izan dietela. Uztailaren 6an, txupinazo propioa izango dute 14:00etan, eta orduan hasiko da besta: Trikiteens, Ezpika, Los Benis, Siwanaba DJa eta Hiru Hirukiak DJa arituko dira...