Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol epailerik onenaren saria eman dio Naroa Iturain pilota epaileari. Eskertu du aitortza, eta erantsi du andreen lana profesionalizatzen segitu behar dela pilotaren arlo guztietan.
Elkarrizketa
“Osasuna ezin da gure baliabideen menpe egon”
Cristina Guerra Nafarroako Parlamentuan izan da, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioaren izenean; Osasunbideko itxaron zerrendak salatu ditu.
“Mingarria da diruagatik gure lana eten behar izatea”
Hirurogei urteko bidea egin du Iruñeko Alaiz kolektibo feministak. Baliabiderik ezagatik, bide hori amaitutzat eman berri dute kideek. Ana Berradek 2010ean egin zuen bat taldearekin.
“Proiektu honekin mundura ateratzeko leiho bat ireki dut”
Ziordiko bere etxeko tailerra lantoki bilakatu, eta Kapalilua egitasmoa martxan jarri zuen Jule Costa artistak, duela bi urte. Serigrafiaren teknika baliatzen du estanpazioak egiteko.
“Memoria berreraiki behar dugu, ez berreskuratu”
Laura Benadiba historialari argentinarra Iruñean izan da, Pamiela argitaletxearekin kaleratu berri duen azken liburua aurkezten: '¡Hasta la memoria siempre! La palabra como patrimonio de los pueblos'.
“Zerbitzua hondatzen eta orain arteko lana suntsitzen ari dira”
Kattalingorrik kudeatu du Kattalingune, Nafarroako Gobernuak iaz zerbitzua esleitzeko lehiaketa antolatu zuen arte. Kattalingorri ez zen aurkeztu, Arraitz Koch langile ohiaren hitzetan, "baldintzak" salatzeko.
“Orain, onartzen da estatuak eragindako biktimak badaudela”
Nafarroako Foro Sozialak hilaren 18an eginen du bidean lagun izan dituenen babesa eskertzeko azken ekinaldia, Iruñean. Foroko kide Expe Iriartek erran duenez, ate asko jo zituzten hasieran, baina gutxi ireki zizkieten.
“Har dezatela hitza hemengo erakundeek Perukoa salatzeko”
Nafarroan bizi diren perutarrak kalera atera dira, haien sorterrian biltzar konstituziogile bat eskatzeko altxatu diren herritarren aurkako errepresioa salatzera. Haietako bat da Cecilia Themme. Babesa eskatu du.
“Musika lana da, baina jolas bat ere bada; nik anitz gozatzen dut”
Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko saxofoi irakaslea da Sergio Eslaba musikaria. Saxofoi talde bat sortu berri du, Aurora Vives lankidearekin, bere ikasleei gelatik at jotzeko aukera emateko asmoz.
“Oinazea desagertzea da orain nire lehentasuna”
Norvegiako Vipers taldean ari da Nerea Pena eskubaloi jokalaria, iaztik. Kirol Merituaren Urrezko Domina jasotzera etorri zen Iruñera, azaroan, eta hemen egon da, astelehenera arte. Aitortu du une gogorra dela oraingoa.









