Neguko denboraldia bukatutzat eman dute Larra-Belagua zentroan, bi hilabetean elurra izan eta gero. Klima aldaketak eskian izan duen eragina aipatu du Julen Garjon zentroko zuzendariak.
Elkarrizketak
“Garbi nuen herri bateko mediku nahi nuela izan”
Familia medikuen biltzarra eginen dute Iruñean. Nafarroako Familia Medikuntzaren eta Medikuntza Komunitarioaren Elkarteko buru Pepa Redin da antolatzaileetako bat: "Gazteei gure lanaren berri eman nahi diegu".
“Ahalik eta hurbilen artatu nahi ditugu zaintzaileak”
Afan Nafarroako herrietara zabaltzen ari da alzheimerra edo beste dementziaren bat dutenen senideentzako bere laguntza zerbitzua. Zaintzaileen beharrez aritu da Zuriñe Muzkiz psikologoa.
“Ur konfederazioak gardentasuna zor die herritar guztiei”
Bi proiektuk erdigunean jarri dute Zangoza, azken urteotan; Muga meategiarena da bat, eta Esako urtegia handitzeko lanena bertzea. Herriko alkate gisa jorratu ditu bi gai horiek Lucia Etxegoienek, 2019tik.
“Gure nortasunari eutsiko diogu, arroken kontra ez joateko”
Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak 50 urte bete berri dituela ospatuko du gaur. Pedro Sorbet da zentroko zuzendaria, 2018tik.
“Gure etxeak, Sabicas etxeak, erdigunean jarri ditu ijitoak”
Agustin Castellon Campos 'Sabicas' musikariaren hobia berritzeko diru bilketa publiko bat hasi dute. Sabicas etxea da sustatzaileetako bat. Juan Muñoz zuzendariak "merezi duen aitortza" eskatu du Sabicasentzat.
“Frontoian, nire helburua da ez nabarmentzea”
Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol epailerik onenaren saria eman dio Naroa Iturain pilota epaileari. Eskertu du aitortza, eta erantsi du andreen lana profesionalizatzen segitu behar dela pilotaren arlo guztietan.
“Osasuna ezin da gure baliabideen menpe egon”
Cristina Guerra Nafarroako Parlamentuan izan da, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioaren izenean; Osasunbideko itxaron zerrendak salatu ditu.
“Mingarria da diruagatik gure lana eten behar izatea”
Hirurogei urteko bidea egin du Iruñeko Alaiz kolektibo feministak. Baliabiderik ezagatik, bide hori amaitutzat eman berri dute kideek. Ana Berradek 2010ean egin zuen bat taldearekin.
“Proiektu honekin mundura ateratzeko leiho bat ireki dut”
Ziordiko bere etxeko tailerra lantoki bilakatu, eta Kapalilua egitasmoa martxan jarri zuen Jule Costa artistak, duela bi urte. Serigrafiaren teknika baliatzen du estanpazioak egiteko.