Euskal Herria

Iruñeko Erorien Monumentuaren katalagoaren onarpena eteteko eskatu dute administrazio auzitegian

Iruñeko Erorien Monumentuaren katalagoaren onarpena eteteko eskatu dute administrazio auzitegian

Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak agerraldia egin du gaur Iruñean, bi ekinaldiren berri emateko: batetik, jakinarazi du administrazio auzitegietara joko duela Iruñeko Udalak martxan duen katalogoaren onarpen prozesua eten dadin eskatzeko. Bestetik, proposatu dute eraikina eraistea, eta hutsik geratuko litzatekeen orube horretan zer egin erabakitzeko nazioarteko lehiaketa publiko bat deitzea. Minduta azaldu dira Iruñeko...

Palestinako genozidioa, ikasgai: unitate didaktiko berri bat aurkeztu dute Iruñean

Palestinako genozidioa, ikasgai: unitate didaktiko berri bat aurkeztu dute Iruñean

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa ezagutaraztea ez da soilik komunikabideen egitekoa. Gazako eta Zisjordaniako egoera eskoletan eta institutuetan ere azaldu beharreko errealitatea dela uste du Nafarroako Irakasleok Palestinarekin taldeak; hori dela eta, bi unitate didaktiko ondu ditu: bata Lehen Hezkuntzako ikasleei begira, eta bestea Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako. Gaur aurkeztu dituzte biak Iruñean, Haurren Nazioarteko...

‘Cerdan auziaren’ karta jokatuta ere, eskuinak ezin izan du gerarazi Nafarroako aurrekontu proiektua

‘Cerdan auziaren’ karta jokatuta ere, eskuinak ezin izan du gerarazi Nafarroako aurrekontu proiektua

«Gure osoko zuzenketak jada ez du garrantzirik. Gobernu honi osoko zuzenketa egin diona Guardia Zibila da». Gogor hasi du bere hitzaldia UPNko Javier Esparzak. Jakina zen Nafarroako Gobernuari eusten dion gehiengo parlamentarioak atzera botako zituela UPN, PP eta Vox taldeek 2026ko aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak, eta hala izan da azkenerako. Horren jakitun, estrategia aldatu du...

Santos Cerdan aske utzi du Auzitegi Gorenak, ia bost hilabete espetxean egin ostean

Santos Cerdan aske utzi du Auzitegi Gorenak, ia bost hilabete espetxean egin ostean

Guardia Zibilaren UCO Unitate Zentral Operatiboak ekainean egindako lurrikara politikoak segida izan zuen atzo arratsaldean. Eta haren ondotik, Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Leopoldo Puentek aske utzi du Santos Cerdan, ekainean espetxeratzeko agindu ostean. Hala ere, ezingo du Espainiako Estatutik irten eta bi astero joan beharko du epaitegira. Cerdan espetxeratzeko, epaileak argudiatu zuen frogak deusezteko aukera...

Berriobeitiko adingabeen zentro bat hustu dute gas ihes baten ondorioz

Berriobeitiko adingabeen zentro bat hustu dute gas ihes baten ondorioz

Berriobeitiko (Nafarroa) adingabeen zentro bat hustu behar izan dute gas ihes baten ondorioz. Larrialdietako zerbitzuek 14:00etan jaso dute abisua, eta Nafarroako suhiltzaileak, Foruzaingoa eta gas enpresa hornitzailea bertaratu dira Iruñerriko udalerri horretako Artikako kontzejuan dagoen zentrora. Adingabeak egoitzatik aterarazi dituzte, baina ez da inor zauritu. Matxura konpondu dutenean itzuli dira zentrora.   

88 urteko txirrindulari nafar bat zendu da furgoneta batek harrapatuta

88 urteko txirrindulari nafar bat zendu da furgoneta batek harrapatuta

Tuterako (Nafarroa) gizonezko bat hil da gaur eguerdian izandako trafiko istripu batean. 88 urteko txirrindularia Zaragozako (Espainia) Santa Cruz de Moncayo udalerriko mendiko errepide batean zebilen, eta furgoneta batek harrapatu du, bihurgune batean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 11:55ean izan da istripua, txirrindulariek erabili ohi duten errepide batean. Trafiko adituak istripuaren nondik norakoak aztertzen ari dira....

Sarebide aurkeztu dute, euskarazko hedabideen ekosistema indartzeko auzolana

Sarebide aurkeztu dute, euskarazko hedabideen ekosistema indartzeko auzolana

Auzolana. Euskal Herriko historian sustraitutako kontzeptu horri adiera berria eman nahi diote euskarazko hedabideek, egungo erronka teknologiko globalei aplikatuta. Ideia hori ardatz hartuta, Sarebide egitasmoa sortu dute BERRIA, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Kanaldude eta Euskalerria Irratia hedabideek, Elhuyar fundazioarekin batera. «Mugaz gaindiko lankidetza teknologikorako sare bat sortzea», horra Sarebideren eginkizun nagusia, eta, horren barruan, finkatuak...

Nafarroa osoa tentsio handiko eremu izendatzeko azterketa juridiko bat egiteko eskatu du parlamentuak

Nafarroa osoa tentsio handiko eremu izendatzeko azterketa juridiko bat egiteko eskatu du parlamentuak

Etxebizitzaren krisia oso presente egon da Nafarroaren egoerari buruzko eztabaidaren bigarren egunean. Voxek ez beste talde guztiek ebazpen bat aurkeztu dute, eta bi eredu kontrajarri izan dira aurrez aurre. Batetik, Nafarroako Gobernuko hiru bazkideek proposatu dute «orain arteko mekanismo guztiak» hedatzea etxebizitzaren arloko espekulazioari aurre egiteko. Bestetik, UPNk eraikuntza sustatzeko neurriak eta alokairua errazteko kenkariak...

UPNk Txibiteren dimisioa galdegin du, eta bozetara deitzeko eskatu, ‘Cerdan auziaren’ harira

UPNk Txibiteren dimisioa galdegin du, eta bozetara deitzeko eskatu, ‘Cerdan auziaren’ harira

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria mintzatu ondoren, Nafarroako Parlamentuko taldeen txanda heldu da erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren osoko bilkuran, eta, espero zen moduan, UPN oso oldarkor aritu da Txibiteren aurka. Javier Esparza eledunak presidentearen dimisioa galdegin du, eta hauteskundeetara deitzeko eskatu. Nafarroa ekonomikoki eta sozialki «amildegiaren alboan» dagoela adierazi du Esparzak, eta ziurtatu UPN dela «hondamendirik» ez izateko bide bakarra....

Errigora, euskara(z) elikatzeko

Errigora, euskara(z) elikatzeko

Korrikak Errigoraren lana goratuko du; hain zuzen, euskararen aldeko egitasmo horixe izango da omendua.  [articles:2149832] Baina zer da Errigora? Proiektuak lau ardatz nagusi ditu: euskara, elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldea eta auzolana. Eta lau ardatz horiek uztartuta, Euskarari puzka kanpaina egin ohi dute udazkenero, 2013tik. Hain zuzen, hiru saski jartzen dituzte herritar ororen eskura, Nafarroa hegoaldeko...