Euskal Herria

Arartekoak egiaztatu du Iruñeko San Juan de Dios ospitaleak uko egiten diola eutanasia aplikatzeari

Arartekoak egiaztatu du Iruñeko San Juan de Dios ospitaleak uko egiten diola eutanasia aplikatzeari

Zurian beltz jasota dago eutanasia arautzeko Espainiako lege organikoan: gaixotasun larri eta sendaezin bat dutenei edo sufrimendu jasanezina pairatzen dutenei aukera bermatu behar zaie, arauan jasotako bideen eta baldintzen arabera, heriotza eragiteko edo laguntzeko. Iruñeko San Juan de Dios ospitaleak, baina, ez du halako prozedurarik baimentzen, Osasunbidearen itunpeko zentro bat izan arren. Are: esplizituki uko egiten dio eutanasia emateari eta...

Etxean euskara eta gaztelania erabiltzen dituztenen ehunekoa bikoiztu egin da Nafarroan: %6tik %13ra hamar urtean

Etxean euskara eta gaztelania erabiltzen dituztenen ehunekoa bikoiztu egin da Nafarroan: %6tik %13ra hamar urtean

Nafarroako etxeetan entzuten diren hizkuntzen mapak gero eta kolore gehiago du. Duela hamar urte, argazkia kolorebakarra zen kasik: nafarren %86,7k gaztelania soilik erabiltzen zuten etxean. Gaur egun, erdaraz bakarrik aritzen direnak gehiengo dira (%77), baina gero eta handiagoa da gaztelaniaz gain beste hizkuntza batean mintzo direnen multzoa: %22,1. Nastat estatistika institutuak argitaratu berri ditu datuak, 2025eko Gizarte eta...

«Francok ezin hobeki pentsatu zuen jabetza pribatua zela gizarte osoa benetan indartu zezakeena, eta hala da»

«Francok ezin hobeki pentsatu zuen jabetza pribatua zela gizarte osoa benetan indartu zezakeena, eta hala da»

Nafarroa. Etxebizitza. Jabetza pribatua. Enpresaburuak. Eta Francisco Franco diktadorea. Horiek guztiak uztarri berean jarri ditu Javier Taberna Nafarroako Merkataritza Ganberako presidenteak bere iritzia azaltzeko eta indartzeko: jabetza pribatua eta enpresaburuak direla konponbidea. «Azken finean, erraztu egin behar da jabetza pribatu eta enpresaburu gehiago egotea», Tabernaren ustez. Franco izan du gogoan: «Frankismoan, Francok ezin hobeki pentsatu...

Hil egin da zezen batek Lodosan zauritutako emakumea

Hil egin da zezen batek Lodosan zauritutako emakumea

Lodosako (Nafarroa) Udalak baieztatu du: hil egin da igandean zezen batek zauritu zuen emakumea, 25 urteko bilbotarra. Sokamuturra egin zuten igandean Lodosan. Ibilbidea hesituta zegoen eta hesi batzuen atzean harmailak zeuden. Zezen bat, ordea, hesien eta harmaila baten arteko pasabidera sartu zen eta zenbait ikusle harrapatu zituen. Kolpe handia eman zion buruan emakumeari. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora...

Atxilotu egin dute Iruñean bere etxean gotortu ondoren ihesean joandako gizona, indarkeria matxista egotzita

Atxilotu egin dute Iruñean bere etxean gotortu ondoren ihesean joandako gizona, indarkeria matxista egotzita

Foruzaingoak jakinarazi duenez, atxilotu egin dute atzo goizaldean Iruñeko Mercaderes kaleko etxe batean gotortu zen gizona. Belosoko komisariara eraman dute, eta gaur dira epailearen esku uztekoak. Foruzaingoaren arabera, bikotekideari eskopeta batekin mehatxu egitea eta eraso egiten saiatzea leporatzen diote. Poliziak 10:00 aldera jaso zuen etxebizitzara joateko abisua, atzo. Udaltzaingoak eta Foruzaingoak iritsi eta berehala jarri zuten...

Egia, tantaka: ikastetxe erlijiosoetan abusuak jasandako beste hamasei biktima aitortu zituzten iaz Nafarroan

Egia, tantaka: ikastetxe erlijiosoetan abusuak jasandako beste hamasei biktima aitortu zituzten iaz Nafarroan

Hamarkadak igarota ere, zauria ez da sendatu. Eliza katolikoaren esparruan sexu abusuak jasan dituztenak berriki hasi dira pairatutakoa kontatzen, egia azaleratzen eta hala moduzko erreparazio bat jasotzen —kasu batzuetan, ekonomikoa; besteetan, sinbolikoa—. Nafarroan, abusuen biktimei aitortza emateko foru lege bat onartu zuten, eta, haren bitartez, batzorde ofizial bat ere sortu zuten 2023. urtean. Lantalde horren...

Gizon bat Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza batean gotortu da, eta inguruko kaleak itxi dituzte

Gizon bat Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza batean gotortu da, eta inguruko kaleak itxi dituzte

Iruñeko Mercaderes inguruko kaleak itxi dituzte gaur goizean, gizon bat etxebizitza batean gotortu eta gero. Foruzaingoak adierazi duenez, indarkeria matxista kasu bat izan liteke. Zehazki, honako kale hauek itxi dituzte: Txapitela, Estafeta, Nabarreria, Kuria, Kaldereria, Maiatzaren 2ko kalea eta Mañueta. 10:00 aldera jaso du Poliziak etxebizitzara joateko abisua, eta bertaratu direnean, Udaltzaingoak eta Foruzaingoak segurtasun...

Nafarroan 14.886 migrantek egin dute ezohiko erregularizazioaren eskaera

Nafarroan 14.886 migrantek egin dute ezohiko erregularizazioaren eskaera

Zailtasunak eta oztopoak gorabehera, Espainiako Gobernuak urte hasieran aurkeztutako eta apirilean abiatutako migratzaileen ezohiko erregularizazio prozesua «poztekoa» izan dela esan du gaur Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak. Zehaztu duenez, Nafarroan 14.886 migrantek eskatu dute beren egoera administratiboa arautzeko —Espainiako Estatuan, denera, 1.174.978k—, eta horietatik 4.465 gizarte segurantzan erregistratuta daude dagoeneko. Halere, azaldu du...

Gazte Komunistek Iruñean egitekoa zuten elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak

Gazte Komunistek Iruñean egitekoa zuten elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak

Gazte Komunistak erakundea protesta egitekoa zen gaur 18:00etan, Iruñean, etxegabetzeen aurka. Elkarretaratzea, baina, bertan behera utzi behar izan dute, Espainiako Gobernuko ordezkaritzak debekatu baitu. EPK-PCEren gazte erakundeak berak sare sozialetan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak gaur bertan eman die debekuaren berri. Gobernu ordezkaritzak argudiatu du gazteek ez zutela elkarretaratzea «garaiz» jakinarazi, eta horregatik ukatu diotela baimena....