Euskal Herria

Txibite: «Ezin dugu galdu gurea ez den eskumena»

Txibite: «Ezin dugu galdu gurea ez den eskumena»

Txinpartak atera dira. Uztailaren hondarrean, Espainiako eta Nafarroako gobernuek adostu zuten larrialdi zerbitzuak plataforma bakar baten bidez kudeatzea eta zerbitzua «polizien artean kudeatzea». EH Bilduk eta Geroa Baik uste dute Foruzaingoak polizia oso izateko helburuan atzera egin duela. Gaur arratsaldean, haserre, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak irmo ukatu du atzera egin dela: «Ezin dugu galdu gurea ez...

Andraize, sexu eta ugaltze eskubideetan aitzindari izandako osasun zentroa omendu dute Iruñean

Andraize, sexu eta ugaltze eskubideetan aitzindari izandako osasun zentroa omendu dute Iruñean

  «Familia plangintzarako zentro» gisa sortu zen, 1978. urtean. Giro politiko eta soziala nahasia zen garai hartan, eta gizarte ekimenaren eta borroka feministaren ondorioz zabaldu zuten Andraize zentroa Iruñeko Txantrea auzoan. Aitzindaria izan zen, sexualitateari eta ugaltzeari lotutako osasun artaren ikuskera «irekia eta inklusiboa» sustatu zuelako hasieratik. Ia bost hamarkada egin ditu martxan Andraizek, eta...

‘Itzaletik argira’ proiektua lehenetsi dute Erorien Monumentuaren inguruko galdeketan

‘Itzaletik argira’ proiektua lehenetsi dute Erorien Monumentuaren inguruko galdeketan

Hainbat eragile memorialistaren kritika artean bada ere, Iruñeko Erorien Monumentua eraberritzeko prozesua aurrerapausoak ematen ari da. Hala, udalak gaur jakinarazi du Itzaletik argira proiektuaren alde egin zutela ekainean egindako prozesu parte hartzailean. Denera, 247 herritarrek bete zuten galdetegia, eta proiektu hark 6,1eko batez besteko nota eskuratu zuen; Harriak hitz proiektuak, berriz, 4,2koa. Udalak emandako azalpenen...

Sergio Sayasek hartu du Nafarroako PPren gidaritza

Sergio Sayasek hartu du Nafarroako PPren gidaritza

Javier Garciak atzera egin du. Larunbatean jakinarazi zion Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteari Nafarroako buruzagi izateari utziko diola ia lau urteren ondoren «garai berri bati» ekiteko. Haren ordez, behin-behinean, Sergio Sayasek hartuko du alderdiaren gidaritza. Dena den, itxura guztien arabera, Sayas bihurtuko da Nafarroako behin betiko liderra. Iazko udaberrian barne krisia azaleratu zen alderdiaren barruan, eta Garciaren...

Larunbateko manifestaziora kometak eramateko eskatu du Yala Nafarroak

Larunbateko manifestaziora kometak eramateko eskatu du Yala Nafarroak

Israelek abuztuaren bukaeran ohartarazi zuen armekin erantzungo diela Gazan aireratutako kometei. Arma gisa tratatzen ditu kometak, haietan lehergailuak edo su bonbak jar daitezkeelako, eta Israelek okupatutako lurretan lur hartu dezaketelako. Kometak erresistentziaren ikur bihurtu dira Palestinan. Horregatik, kometak sinbolo bihurtu nahi dituzte larunbatean Iruñean, Yala Nafarroak antolatutako manifestazioan. Kometak eramateko eskatu diete herritarrei: orri batean...

Javier Garcia Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du

Javier Garcia Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du

Javier Garcia Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du, karguan ia lau urte eman ondoren. Gaur jakinarazi du erabakia, eta erran Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentea jakinaren gainean dagoela. «Presidentetza utzi dut, baina ez ditut utziko ez proiektua eta ez Nafarroarekiko dudan konpromisoa. Horien alde lanean jarraituko dut, ilusio eta ardura berarekin», adierazi du.  Nafarroako Parlamentuan...

Negu Gorriak plataformak izena aldatu du: Derecho a Techo izanen da aurrerantzean

Negu Gorriak plataformak izena aldatu du: Derecho a Techo izanen da aurrerantzean

Euskarazko izena galdu du Negu Gorriak plataformak. Aurrerantzean, gaztelaniazko bertsioari soilik eutsiko diote: Derecho a Techo. Kalean bizi diren migratzaileei laguntzeko sortu zen plataforma, duela hiru urte. Orain arte, Iruñean aritu dira gazte etorkinei aterpea, gosaria eta laguntza eskaintzen, eta iragan astean, brigada bat antolatu zuten Ceutara (Espainia) joateko, Marokotik hara joandako ehunka migratzaileri babesa...

Nafarroako Parlamentuak Foru Hobekuntzako eskumen denak lortzea onetsi du

Nafarroako Parlamentuak Foru Hobekuntzako eskumen denak lortzea onetsi du

Bezperako eztabaidaren sugarrak ez dira gaur goizean amatatu. Nafarroaren egoerari buruzko politika orokorreko eztabaidaren bigarren egunean, agenda politikoa markatzen duten gai nagusiak izan dituzte hizpide, eta autogobernuaren auzia oso presente egon da: Foru Hobekuntza berritzearen eta gaur egungo eskumenak burutzearen alde egin du gehiengoak. Hain justu, onartutako testuen artean UPNk aurkeztutakoa dago. UPNk proposatu du Nafarroak Gizarte...

Berriro margotu dute AHTaren kontrako mezua CENen egoitzan

Berriro margotu dute AHTaren kontrako mezua CENen egoitzan

Egun argiz eta herritarren eta komunikabideen aurrean. Mugitu mugimenduak berriro margotu du CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen egoitzaren aurrealdea, Iruñean. Aurrekoan bezala, abiadura handiko trenaren kontrako mezua margotu du CENek AHTaren alde jarrita duen olanan: «Bai etorkizunari» dio CENen olanak, gaztelaniaz; «TAV ez» gehitu dio Mugitu mugimenduak. Batzuk margotzen ari ziren bitartean, besteek pankarta bat zabaldu...

Bi eredu aurrez aurre

Bi eredu aurrez aurre

Nafarroaren egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida deitzen zaio, baina eztabaidatik gutxi izan zuen atzo. Goizeko saioan bederen. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak aldarrikatu zuen demokrazia sendotzeko eta olatu autoritarioari aurre egiteko bidea dela herritarren arazoei erantzungo dien politika eraginkorrak egitea. «Gero eta erradikalago, eskuinak polarizazioa bilatzen du nafar on eta gaiztoen artean. Nafarroa ez da horrelakoa,...