Euskal Herria

Ibai nahasia, arrantzaleen irabazia

Ibai nahasia, arrantzaleen irabazia

Hauteskundeei begira. Horrelaxe heldu diote Nafarroako talde parlamentarioek politika orokorraren eztabaidari. Esparza izan da kartak gora begira jarri dituen lehena. Espero bezala, bere burua kokatu du joko zelaiaren alde batean, baina deigarria izan da beste muturrean EH Bildu irudikatu duela, PSN baino are gehiago. Txibiteri zuzendutako diskurtsoa izanagatik, UPNko buruzagiak argi adierazi du zein den...

900 eta 550 euroko isunak eskatu dituzte AHTaren kontrako pintaketak egin zituzten bi pertsonarentzat

900 eta 550 euroko isunak eskatu dituzte AHTaren kontrako pintaketak egin zituzten bi pertsonarentzat

Iazko abenduaren 2ko goizaldean pintaketa bat egin zuten CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkargoaren egoitzan, Iruñean. Elkargoa da Nafarroako AHTaren Aldeko Plataformaren bultzatzaile nagusia, eta tren azkarraren aldeko olan bat jarria zuen bere egoitzaren aurrealdean. Olanean zihoen etorkizunera joateko maletak egiteko ordua zela, etorkizuna AHTarekin lotuz. Iazko abenduan pintaketa bat egin zuten olanean, eta AHTrik ez margotu...

Txibitek zerbitzu publikoen alde egin du, «eskubideen galera eta deshumanizazioa sustatzen dutenen aurrean»

Txibitek zerbitzu publikoen alde egin du, «eskubideen galera eta deshumanizazioa sustatzen dutenen aurrean»

Nafarroako Gobernuak legealdi honetan sustatutako proiektuen eta hartutako neurrien errepasoa egin du Maria Txibitek gaur, Nafarroako Parlamentuko politika orokorreko eztabaidan. Ordu bat eta 44 minutuko hitzaldian —67 orrialde zeramatzan idatzita—, gobernuaren lehentasunak eta asmoak ere aletu ditu lehendakariak, eta ororen gainetik, ideia nagusi bat nabarmendu nahi izan du: egungo exekutiboak «zerbitzu publikoak» indartu nahi dituela, eskuineko...

«Ceutan egin zigutena aurrez kozinatutako erasoa izan zen»

«Ceutan egin zigutena aurrez kozinatutako erasoa izan zen»

Marokotik Ceutara (Espainia) iritsitako migratzaileei laguntzera joandako brigadistetako bat da Samira Calvo (Iruñea, 2003). Igandean, haien aurka oldartu ziren eskuin muturreko hainbat manifestari, eta beste auto bati eraso egin zioten, uste baitzuten Negu Gorriak-eko kideak han zihoazela. Erasoaren ostean, laguntza «beste bide batzuetatik» helarazten ari direla azaldu du Calvok. Igandean iritsi zineten Ceutara, eta zuen aurka...

Belatek baldintzatuta, etzi egingo da Nafarroako politika orokorreko eztabaida

Belatek baldintzatuta, etzi egingo da Nafarroako politika orokorreko eztabaida

Nafarroan, legealdiko hitza da: Belate. UPNk lortu du tunelak bikoizteko adjudikazio prozesua eta lanek eragindako gainkostuak agenda politikoaren erdian kokatzea. Auzi horrek baldintzatuta, etzi egingo da Nafarroako Parlamentuan politika orokorreko eztabaida. Foru hauteskundeetarako zortzi hilabete falta direla, eztabaidak balioko du jakiteko nola aurre egiten dion legealdi amaierari Nafarroako Gobernuak eta nola ikusten duen egungo egoera...

Nafarroako Gobernuak torturaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak torturaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Egiar Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen sareak aurreratu dute albistea: Nafarroako Gobernuak torturaren beste zazpi biktima aitortu ditu. Espainiako segurtasun indarren tortura kasuok 34 urteko epea hartzen dute, frankismo hondarretik 2008raino.  Aitortza eta Erreparazio Batzordeak aztertu ditu zazpi kasuak eta giza eskubideen urraketen biktima aitortu dituzte. Nahiz eta batzordeak biktimen nortasuna gorde egiten duen, haien...

Nafarroako Gobernuak atzera bota du ratioak txikitzeko herri ekimen legegilea

Nafarroako Gobernuak atzera bota du ratioak txikitzeko herri ekimen legegilea

Ratioak txikitzeko herri ekimen legegileari ezezkoa eman dio Nafarroako Gobernuak. Ikastetxeak behar bezala prestatzeak eta irakasle gehiago kontratatzeak «kostu neurrigabea» izanen lukeela argudiatu du Maria Txibiteren kabineteak, Nafarroako Parlamentura igorritako txostenean. Maiatzaren 13an erregistratu zuten herri ekimen legegilea Nafarroako Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformak, Nafarroa 0-3 plataformak, Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteak eta Sortzen federazioak. Helburua zen gobernua behartzea...

Ceutako egoera Europaren migrazio politiken ondorioa dela salatu dute Iruñean

Ceutako egoera Europaren migrazio politiken ondorioa dela salatu dute Iruñean

Ceutara (Espainia) iritsitako migratzaileak babesteko eta migratzaile horien kontrako mezuak eta erasoak salatzeko kontzentrazioa izan da. Hala ere, Ceutako egoera Europako Batasunaren migrazio politikak gaitzesteko baliatu dute: «Migratzen duten pertsonak ez dira krisia. Krisia politikoa da eta mugen erregimen batetik dator. Erregimen horrek ezartzen du zein bizitza diren garrantzitsuak, nor lekualdatu daitekeen segurtasunez eta nork...

1936an fusilatutako Pitillasko alkatea omendu dute

1936an fusilatutako Pitillasko alkatea omendu dute

Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituaren izena izan du Pitillasko plaza nagusietako batek. Gaur arte. Gaurtik aurrera Juan Antonio Cabrero 1936an fusilatutako alkatearen izena hartuko du. Pitillasko herritarrek modu horretan omendu dituzte Cabrero eta gerra hasi eta gutxira frankistek fusilatutako beste hamar herritarrak. [articles:2163772] Cabrerok oso historia latza du atzean, eta haren istorioa gogora ekarri dute...

Herri mugimendua saretzeko beharra azpimarratu dute Iraultza Txikien Akanpadan

Herri mugimendua saretzeko beharra azpimarratu dute Iraultza Txikien Akanpadan

Norbere borroketan eta jardueretan pausatu, albokoaren kezkak eta ideiak entzun eta aurrera begirako bideaz gogoeta egiteko plaza bihurtu da hiru egunez Pitillas (Nafarroa). Bi urtean behin Euskal Herriko toki batean egiten dute Iraultza Txikien Akanpada, eta oraingo honetan Nafarroa erdialdeko herri eder hori aukeratu dute. Laugarren edizioa da aurtengoa, eta olatu autoritarioaren aurka herri mugimendua...