Euskal Herria

Hilaren 21etik aurrera ez da pediatrarik izanen Baztango, Urdazubiko eta Zugarramurdiko osasun zentroetan

Hilaren 21etik aurrera ez da pediatrarik izanen Baztango, Urdazubiko eta Zugarramurdiko osasun zentroetan

Baztango Osasun Plataformak egin du salaketa. Irailaren 21etik aurrera, ez da pediatrarik izanen Baztango, Urdazubiko eta Zugarramurdiko osasun etxeetan. Plataformak ohar batean esplikatu duenez, zerbitzua «modu prekarioan» ezarria egon da orain arte eskualdean. Aurrerantzean, ezta horrela ere: «Egin diguten iragarpenaren arabera, hil honen 21etik aitzin pediatrarik gabe geldituko gara». Baztango Osasun Plataformako kideentzat «onartezina» da egoera: «Ezin...

Txibiteri eta Gimenori kargu hartu diete NUPen ikasturte hasierako ekitaldian

Txibiteri eta Gimenori kargu hartu diete NUPen ikasturte hasierako ekitaldian

Iragan ikasturtea bukatu bezala hasi da ikasturte berria Nafarroan: Hezkuntza arloko sindikatuen protesten artean. Maria Txibite, Nafarroako Gobernuko lehendakaria, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturte hasierako ekitaldian izan da gaur eguerdian, eta egoera baliatu dute ELA eta LAB sindikatuek, beren aldarrikapenak plazaratzeko. ELAk inbertsioan egin du azpimarra, eta «hartutako konpromisoak betetzeko» galdegin dio Txibiteri. LABek, berriz,...

Uharteko Udalak harremana eten du adierazpen xenofoboak egin zituen apaizarekin

Uharteko Udalak harremana eten du adierazpen xenofoboak egin zituen apaizarekin

Javier Aizpun Bobadilla Uharteko (Nafarroa) apaiza da. Duela aste batzuk albiste izan zen Ceutako (Espainia) migratzaileen iritsiera masiboaren harira, «Rabat bonbardatzera» eta Ceutako «inbaditzaileen» aurka «masiboki tiro egitera» deitu baitzuen X sare sozialean. Atzo, Uharteko udalbatzak apaizarekin harreman oro etetea ahalbidetzen duen mozioa onartu zuen. Eliza auzi horretan jokatzen ari den rola ere salatu dute,...

Euskaltegiko matrikularen kostua itzuliko diete Nafarroan A2 mailako ikasleei ere

Euskaltegiko matrikularen kostua itzuliko diete Nafarroan A2 mailako ikasleei ere

Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea doakoa izateko bidean beste urrats bat egin dute Nafarroan. Iaz, euskarazko A1 mailan izena eman zutenei matrikularen kostu osoa itzultzeko konpromisoa hartu zuten Nafarroako Gobernuak eta tokiko entitateek, diru laguntzen bidez. Deialdi horrek hauspoa eman zion euskaltegietako matrikulazioari, inoiz baino gehiago izan baitziren euskara ikasteko erabakia hartu zutenak: 5.800dik gora, aurreko...

50 urteko kartzela zigorra eskatu dute gizon batentzat, Erriberan bi nekazari hiltzea egotzita

50 urteko kartzela zigorra eskatu dute gizon batentzat, Erriberan bi nekazari hiltzea egotzita

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 50 urteko espetxe zigorra eskatu dute 56 urteko gizon batentzat, 2023ko azaroan eta abenduan Erriberan (Nafarroa) bi nekazari hil izana egotzita. Biktima baten sendiaren akusazio partikularrak, berriz, espetxealdi iraunkor berrikusgarria ere galdegin du akusatuarentzat. Herri epaimahaiekin epaituko dituzte biak ala biak. 2023ko azaroaren 22an izan zen hilketetako bat, Tuteran. Fiskaltzaren arabera, 68...

Artxibatu egin dute Zizur Nagusiko emakume baten hilketaren auzia, senarrak «narriadura kognitiboa» duelako

Artxibatu egin dute Zizur Nagusiko emakume baten hilketaren auzia, senarrak «narriadura kognitiboa» duelako

Emakumeen aurkako indarkeriaren Iruñeko epaitegiak artxibatu egin du 2025eko uztailean Zizur Nagusian (Nafarroa) 78 urteko emakume bat hiltzeagatik haren senarraren aurka zabaldutako auzia. 85 urte ditu auzipetuak, eta, auzitegiko medikuaren txostenak aintzat hartuta, epaileak erabaki du gizonak ez duela «behar adinako gaitasun prozesalik» auziari aurre egiteko. Ebatzi duenez, auzipetua «ez da gai bere aurka zabalik...

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohia jotzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohia jotzea egotzita

Tuterako (Nafarroa) Udaltzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean, bikotekide ohia jotzea leporatuta. Bikotekide ohia adingabea da, eta bikoteak hilabete bateko alaba du. Auto batean zihoan bikotea, eta neskak laguntza eskatu zien errepide istripu batean lanean ari ziren udaltzainei. Poliziek, orduan, atxilo hartu zuten gizona. Gero, neskaren amari deitu zioten, eta salaketa jarri Foruzaingoan.   

Hil egin da Moreako urtegian erreskatatu zuten emakumea

Hil egin da Moreako urtegian erreskatatu zuten emakumea

Nafarroako Osasun Departamentuak baieztatu du hil egin dela abuztuaren 23an Beriaingo (Nafarroa) Morea urtegian itotzear zela erreskatatu zuten 25 urteko emakumea. Bizirik atera zuten uretatik, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten. Han zegoen ordutik, eta atzo hil zen. Emakumearekin batera 20 urteko gizon bat ari zen bainua hartzen Moreako urtegian abuztuaren 23an. Biak erreskatatu zituzten, itotzen...

Bizitu egin da Urzainkiko sutea, kontrolatutzat jo eta astebetera

Bizitu egin da Urzainkiko sutea, kontrolatutzat jo eta astebetera

Iragan asteko asteartean esan zuten Urzainkiko (Nafarroa) sutea kontrolatuta zegoela, baina bizitu egin da gaur arratsaldean, SOS Nafarroak jakinarazi duenez. Gainera, bizitu eta gero, ekialdeko kontrol eremua gainditu du. Sua itzaltzeko lanean ari dira Cordovillako, Zangozako eta Nabaskozeko lurreko brigadak, Nafarroako Gobernuaren bi helikoptero eta Espainiako Gobernuaren beste bi. SOS Nafarroaren esanetan, airetik ura botata...

Bi pertsona atxilotu dituzte Cascanten, harrera zentro batetik 6 urteko haur bat eramatea egotzita

Bi pertsona atxilotu dituzte Cascanten, harrera zentro batetik 6 urteko haur bat eramatea egotzita

Foruzaingoak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu Cascanten, eta hiru ikertzen ari da, abuztuan Iruñeko harrera zentro batetik 6 urteko haur bat eramateagatik. Foruzaingoaren arabera, mutikoa lapurtutako auto batean sartu zuten eta ihes egin zuten. Zehaztu du atxilotuak eta ikertuak adingabearen senideak direla. Atxilotuetako bat espetxeratu egin dute, hura aurkitzeko eta espetxean sartzeko aginduak...