D ereduko zenbait ikastetxetako ikasleak, irakasleak eta familiak kalera atera dira gaur, Steilas sindikatuak deituta, «hezkuntza publikoak jasan dituen azken erasoen aurka». Salatu dute, batetik, Hezkuntza Departamentuak sare publikoko hemeretzi ikasgela itxiko dituela apaltze demografikoa dela eta; eta bestetik, joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean onartutako legeak «aukera gehiago» emanen dizkiela ikastetxe pribatuei eta itunpekoei. Atarrabiako...
Euskal Herria
Ihes egin du indarkeria matxistagatik eta sexu erasoengatik epaitzekoa ziren polizia erretiratu batek
Espainiako polizia erretiratu baten aurkako epaiketa hastekoa zen gaur Iruñean, Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren aretoan. Ohiko tratu txarren hiru delitu eta sexu erasoei lotutako beste hiru egozten dizkiote 70 urteko gizonari. Epaiketa, baina, bertan behera utzi dute, akusatuak ihes egin duelako. Hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du auzitegiak. Fiskaltzak hemezortzi urteko espetxealdia eskatu du harentzat, sei...
Ingalaterrako 64 urteko gizon bat hil da, Robo ibaira erorita
Ingalaterrako 64 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Robo ibaian, hilotz. Foruzaingoak jakinarazi duenez, Done Jakue bidea egiten ari zen, eta uste da enborrezko zubi batetik igarotzen ari zela erori dela ibaira. Gizonaren gorpua Garesko (Nafarroa) Jakue hotelaren eta El Peregrino hotelaren atzeko partean aurkitu dute, ibaiaren ertz batean. Istripua 08:00ak baino lehen izan...
Bihar zabalduko dute euskarazko eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko epea ‘Jauzi.eus’ atarian
Sortzen elkarteak 2024. urtean sortu zuen Jauzi.eus bilatzailea. Horren bidez, familiek aukera dute euskaraz antolatzen diren eskolaz kanpoko jarduera guztien berri izateko, eta baita izena emateko ere. Bilatzaileak bi eratako jarduerak biltzen ditu: alde batetik, Iruñerriko hamar ikastetxe publikotako guraso elkarteek eskainitakoak; eta, bestetik, hiriburutik kanpoko zenbait udalenak. Bihar abiatuko dute bilatzailearen denboraldi berria, eta, hilaren 31ra...
Steilasek uste du UPNren legeak hezkuntza pribatua «bunkerizatuko» duela, publikoaren kaltetan
Kezka agertu du Steilas sindikatuak, Nafarroako ikasgelen auziak hartu duen norabidearekin. Apaltze demografikoa argudiotzat hartuta, zenbait ikasgela ixteko agindua eman zuen Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok apirilean, eta horrek hautsak harrotu zituen hala hezkuntza komunitatean nola parlamentuko taldeen artean. Erabaki hori aldarazteko lege proposamen bat aurkeztu zuen UPNk, eta iragan ostegunean onartu zuten Nafarroako Parlamentuan, EH...
Behin-behinean espetxeratu dute Arguedasen emaztea hiltzea egotzita atxilotutako gizona
Astelehenean gizon bat atxilotu zuen Arguedasen (Nafarroa) Guardia Zibilak, haren emaztea hiltzea egotzita. Gizona Guardia Zibilaren Valtierrako kuartelera joan zen, eta erran zuen emaztea hil zuela. Bada, Tuterako Instantziako Auzitegiaren Zigor eta Instrukzio Atalak erabaki du gizona behin-behinean espetxeratzea; akusatuak ez du epailearen aitzinean deklaratu nahi izan. Lehenbiziko ebazpen judizialaren arabera, giza hilketa delitua egozten diote gizonari....
Gimeno kargugabetzea erabat baztertu du Txibitek: «Oso harro nago Hezkuntzan ezarri dituen aurrerabideez»
Maria Txibitek ez du inongo asmorik Carlos Gimeno kargutik kentzeko. Nafarroako Gobernuko lehendakariak argi utzi du gaur, parlamentuko osoko bilkuran, «oso harro» dagoela Hezkuntza kontseilariak departamentuan eginiko lanaz: «Kudeatzaile akreditatua da, eta politikari konprometitua hezkuntzako zerbitzu publikoarekin. Argi dauka eskola publikoa dela gure hezkuntza sistemaren ardatz egituratzailea, eta hala izaten jarraitu behar duela», esan du Txibitek, PPko eledun Javier Garciaren galderei erantzunez. Are, lehendakaria «oso harro» dago...
Behin-behinean geldiarazi dute Iruñeko Arrotxapea auzoan egitekoa zen etxegabetzea
Geroratu egin dute arriskua. Iruñeko Arrotxapea auzoko familia batek etxegabetze agindua jasoa zuen. Horren arabera, bihar goizean goiz joatekoak ziren auzitegiko ordezkariak, baina Haritu etxebizitza sindikatuak jakinarazi du prozesua behin-behinean eten dutela: «Lan sindikalari esker, atzeratu egin da Arrotxapeko etxegabetzea. Autoantolakuntzaren eta presio herritarraren ondorioz, adingabeak dituen familia bat kalera ez botatzea lortu dugu», adierazi...
AHTaren aurkako ekintzaile bat atxilotu dute, Iruñeko komisariara bertaratzeko aginduari uko egin ostean
Desobedientzia ariketaren ostean, atxilo. Iragan astelehenean, telefono dei bat jaso zuten Ander Garde eta Julio Villanueva AHT Gelditu taldeko ekintzaileek: Espainiako Poliziaren izenean hitz egiten zuen norbaitek esan zien Iruñeko Chinchilla kaleko komisarian agertu beharra zutela gaur arratsaldean, abokatuarekin batera. Dei horren egileak ez zuen bere burua identifikatu, eta ez zien azalpen gehiago eman nahi izan; soil-soilik...
52 urteko gizon bat zigortu dute bi adingaberi ukituak eta jazarpena egiteagatik Iruñeko igerileku gune batean
Nafarroako Probintzia Auzitegiko 2. atalak 21 hilabeteko kartzela zigorra jarri dio 52 urteko gizon bati, bi deliturengatik. Batetik, 14 urteko neska bati ukituak egiteagatik 18 hilabeteko kartzela zigorra jarri dio. Beste hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio nerabe horri berari eta 12 urteko mutil bati jazartzeagatik. 2022ko udan izan ziren gertaerak, Iruñeko igerileku gune batean....









