LEB Lengoaia Eszeniko Berrien Nazioarteko Jaialdia eginen dute Agoitzen, estreinako aldiz, abenduaren 1etik 9ra. Hamaika saio, tailer eta mahai inguru antolatu dituzte.
gaiak
CO2 isuriak konpentsatzeko baso bat sortu dute Lesakan
Gisa horretako lehen asmo publiko-pribatua da, sustatzaileen hitzetan. Eskolamendi karbono hustuleku bilakatzea da helburua
Muga lotzeko pasabide bat
'Intzola, pasoko bidea' liburua argitaratu dute Ziburuko Jakintza eta Berako Mugerri elkarteek. Mugaren alde bien arteko harreman historikoa aztertzen du lanak.
Euskalerria Irratiak lagunekin ospatuko du 35. urteurrena
Besta bat eginen dute asteartean, Iruñeko Zentral aretoan. Irratiko kideek entzuleak, bazkideak eta kolaboratzaileak omenduko dituzte. Proiektu berriak garatzen ari dira
Nafar sentimendua aztertzeko lan bat
Argentinako nafar etxeetako kideen bizipenak jaso eta gero, 'Nafar Haziak' izenburuko dokumentala sortu dute Iruñeko Ortzadar euskal folklorearen elkarteko kideek. Izaskun Barberrek zuzendu du lana, eta Iruñean estreinatu berri dute.
Ekonomia irauli, mundua iraultzeko
Nafarroako Reas ekonomia sozial eta solidarioko sareak hogei urte bete ditu, eta besta egun bat antolatu du ospatzeko, azaroaren 4rako. Sareak egungo eredu ekonomikoa aldatzea du xede. Herrialdeko hirurogei entitate inguruk osatzen dute.
Gosea, kontrol sozialerako tresna
Estraperloaz, errepresioaz, goseaz, miseriaz eta lotsaz mintzatu da Francisco Santos ikerlaria, ‘El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)’ bere liburuan. Olaia L. Garaialde «Historiarik gabekoen historia kontatu nahi nuen; gosearekin lokartzen eta esnatzen ziren horien historia». Francisco Santos Escribano ikerlari eta DBHko irakaslearenak dira hitzak. Iturri ofizialetako informazioa eta Tuterako Valle...
Izenik gabeko tokien xarma
Eduardo Blanco Mendizabal argazkilariak Corellan duen baratzetik kilometro batera dagoen biodibertsitatea irudi bilakatu du; liburu batean jasotzeko proiektua hasi du.