Iritzia

Ez da giro

Ez da giro

Ez da giro egunotan. Ez da giro Euskal Herrian, ez Espainiako Estatuan, ezta munduan ere. Akaso aldaketa klimatikoaren eraginagatik, hego haize, ero haizeak gauzka petralduta, iparrari nondik heldu asmatu ezinean. Hala ere, oro ez da urre, baina gauza on batzuk izaten dira noizik eta behin, sikiera gizatasunean itxaropena ez galtzeko. Esaterako, Euskalerria Irratiak egoitza berria...

Han izan ziren

Han izan ziren

Azken egunotan askok egin dugun bezala, La bola negra ikustera joan naiz, filmak jaso dituen kritika onen jakin-minarekin. Amaierako eszenen artean, gizon talde bat kamera aurrean jartzen da argazki bat ateratzeko, eta, istorioaren testuinguruan, une soil horrek irudi bat baino gehiago esan nahi du. Ez naiz luzatuko, oraindik ikusi ez duenik egon daitekeelako, baina eszena...

Argi bila

Argi bila

Iruñean pasatu nituen urteak gogora ekarrita, kristal lauso batetik ikusiko banitu bezala sentitzen naiz. Garai hartako Iruñeko ekintza sozial irmoek mundu-ikuskera sakona, zorrotza eta analitikoa esnarazi zuten nigan. Zoritxarrez, Kolonbiak ez zuen jakin nola bideratu bere alaba iriolea. Ez, errukirik gabe utzi nituen atzean gure herriko desagertuak eta hildakoak, eta nik hegazkina hartu nuen, alde...

Turisten atsekabea

Turisten atsekabea

Oporretan joan aurretik, ustez gehien erabili behar izango nituen hitzak bilatu nituen hiztegian, eta, halaber, nola ahoskatu jakiteko, hitz bakoitza bina aldiz entzun nuen. Bom dia. Muito obrigado. Desculpe. Adeus. Hizkuntzaz gain, tokian tokikoa ere lehenetsi nuen, eta bertako bai dendak, bai tabernak, bai jatetxeak bilatu nituen.  Bilaketa guztien ostean, bezperan, konturatu nintzen ez nuela...

Bertakoak

Bertakoak

Tomateak bertakoak dira. Esnea, bertakoa, Barazkiak, bertakoak. Familia hori bertakoa da. Kattalinaren alaba bertakoa da. Bere familiak hirurehun bat urte daramatza hemen. Txaletetan bizi direnak berriak dira, nahiz eta hogei urte daramatzaten. «Ni ez naiz bertakoa, baina hemen izango ditudan seme-alabak bertakoak izango dira, hemen jaiotakoak, eta orduan bai, orduan nire oinordetza hemengoa izango da...

Distantziak

Distantziak

Nafarroako Liburutegiaren kokapenari aldarria egin nahiko nioke honokoan. Opor garaia atzean utzi eta kurtso berriari ekiteko tenorea heldu zaigularik, hasi bainaiz berriz aditzen urruti, urrutiegi dagoela. Noski, nondik begiratzen zaion. Otutzen zait hala dioten batzuk garuna eta bestelako organo eta giharrak astintzeari uzteko sasoia igarotzeko Iruñerritik aise aldendu izango zirela. Baita ordu andana batzuk emango zituztela ere aukeratutako...

Lehen lana

Lehen lana

Gogoan dut Bilboko ikasle pisuko alokairuaren lehen hilabetea herriko supermerkatuan udan irabazitako soldatarekin ordaindu nuela. Unibertsitateko lehen urtea zen. Ez zen dirutza, inondik inora, baina alokairua nire diruarekin ordaindu izanak harrotasun berezi bat sentiarazi zidan. Oroitzen naiz lagunei kontatu niela, sekulako lorpena izango balitz bezala. Uda heltzen den bakoitzean, barra atzean, supermerkatuko kutxan edo dendaren...

Biek ala biek II

Biek ala biek II

Aurreko zutabean euskararen eta antzerkiaren arteko antzekotasuna izan nuen buruan bueltaka. Bada, egun hauetan, euskara eta mendiaren arteko loturaz hitz egiteko beharra sentitu dut. Biek ala biek bihotzaren bidea erakutsi didate eta. Nafarroak euskara utzi dit ondare, eta mendiarekin txikitan izan nuen harremana ere berreskurarazi egin dit. Ez da marka makala. Kolonbian, mendiz inguraturiko herri...

Erbesteratze linguistikoa

Erbesteratze linguistikoa

Orain egun gutxi egin nuen gupidarik gabe alde hiritik, errukirik gabe utzi bainituen egunerokoaren hainbat txikikeria eta ekintza, esate baterako: porlana eguzkiak kiskaltzen, gazteek bart edandako alkohol botilak kaleko eserlekuen azpian lotsati ezkutatuta, ikasturteko azken oharrak, patioko esekitoki andana, semaforo zirkuitua, modan luze daramaten kafetegiko tostadak eta hasperen amaiezinak. Bazter utzitako horien guztien artean, ez...

Txof!

Txof!

Nafarroako herri txiki bateko errepidea gurutzatu, eta bainatzeko putzu eder eta isila dago ibaian. Pinudia zeharkatu behar da haraino iristeko, eta bertakoek leku sekretu bat dela diote. Haien konfiantza irabazi dut azken hilabeteotan, eta hitzik gabeko itun moduko bat sinatu egin dugu: haiek inguruko ibilbide ederrenak zeintzuk diren azalduko didate eta sastrakek ezkutatzen dituzten oasi txikiak...