Nafarroa

Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzea aldarrikatu du Gaubekak

Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzea aldarrikatu du Gaubekak

Isilik, baina aurrera doa Nafarroako Foru Hobekuntzaren eguneratzea aztertzen ari den lantaldea. Gaur goizean parlamentuan izan dira Manuel Piquer CEN Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea eta Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Lehenak elkarrizketa soziala defenditu du eta hura estatusean jasotzeko eskatu du. Gaubekak, berriz, euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatu dadila galdegin die parlamentariei. 1982an onartu...

Salaia: adimen artifiziala zinema aretoetan

Salaia: adimen artifiziala zinema aretoetan

Ikusleek, zinema aretora sartzen diren bakoitzean, aurrekoez bestelako film bat ikusiko dute. Aretoan dauden ikusleen emozioek filmaren argumentua, kokapena, kameren angelua eta argiztapena moldatuko dituzte. Hurrengo egunean ikusle bat bezperako areto berera itzultzen bada, ikusiko duen filma ez da berdina izango, ikusleen emozioak aldatuko baitira, Carlos Fernandez de Vigo Professor Octopus AI Labeko zuzendariak azaldu...

«Demokraziak berritu behar ditugu, irisgarriagoak egin gazteriarendako eta oro har gizarterako»

«Demokraziak berritu behar ditugu, irisgarriagoak egin gazteriarendako eta oro har gizarterako»

Ane Alaba (Antsoain, 2000) Ernaiko bozeramaile izan da urte luzez. Beti erakarri du militantzia politikoak, eta, horregatik, NUPen Soziologia ikasketak hautatu zituen, «hasiera-hasieratik» ikusmina piztu ziolako gai horrek. Orain zirkulua itxi nahi izan du. Bere gradu amaierako lanean, militantzia politikoa aukeratu duten gazteengan jarri du arreta, noiz eta gazteriari politikarekiko atxikimendu falta egozten zaion garai honetan....

Pizkundea

Pizkundea

Esaten dute euskara larrialdi linguistikoan dagoela, eta neurriak hartu ezean urte batzuen buruan desagertu egingo dela. Diotenez, beste garai batzuetan ere gertatu izan da hori bera, eta oraindik ez da desagertu, zorionez. Esaten dute, halaber, mirari bat dela munduko beste hizkuntza familiarekin harremanik eduki ez eta munduko txoko txiki bateko biztanle gutxi batzuek erabiltzen duen...

«Gutxienez elkartasunez jokatu behar dugu besteen borroketan, ondoan egon»

«Gutxienez elkartasunez jokatu behar dugu besteen borroketan, ondoan egon»

Amaia Zubieta Garziandia (Iruñea, 1954) urte luzez aritu da euskal eskola publikoaren alde, Steilas sindikatuaren bidez. Lana militantzia feministarekin uztartu du beti, eta indarkeria matxistaren aurkako borroka ardatz bilakatu. Psikologia ikasi zuen Madrilen, eta argazkilari aritua da Italian. Hitz egiten hasi orduko, agerian utzi du jakin-min handikoa dela, eta erretiroak ez duela geldiarazi. 2019ko urtarrilean...

«Munduan ez dago dirurik haurrak ginela egin ziguten izugarrikeria ordaintzeko»

«Munduan ez dago dirurik haurrak ginela egin ziguten izugarrikeria ordaintzeko»

Zazpi urte zeramatzaten azalpen eske, baina Iruñeko maristen ordezkariek ez zieten ezer esaten. Astelehenean, ordea, haiekin harremanetan jarri ziren. Iruñeko maristen Santa Maria la Real ikastetxeko lau ikasle ohik, izan ere, astelehenean jakinarazi zuten gaur agerraldi bat egingo zutela, eskolako elizgizonek egindako sexu abusuei buruz hitz egiteko. Astelehenean bertan maristak haiekin harremanetan jarri ziren, zenbateko...

Legealdia amaitzeko eta Nafarroako Gobernuaren ekinbidea «bizkortzeko» asmoa berretsi du Txibitek

Legealdia amaitzeko eta Nafarroako Gobernuaren ekinbidea «bizkortzeko» asmoa berretsi du Txibitek

Aurreko astean Nafarroako Gobernuko bi kontseilari kargugabetu zituen Maria Txibitek ustekabean, eta horren zergatiari buruz galdetu diote EH Bilduk, PPk eta Voxek, parlamentuko gaur goizeko kontrol saioan. Lehendakariak argi utzi nahi izan die legealdia amaitzeko asmoa duela eta gobernuaren ekinbidea «bizkortzeko asmoz» egin duela aldaketa. Aurreko astean egin bezala, komunikazioari ere erreparatu nahi izan dio....

Voxeko Nafarroako buruzagi bat ikertzen ari dira, gorroto delituak egotzita

Voxeko Nafarroako buruzagi bat ikertzen ari dira, gorroto delituak egotzita

Fiskaltzak ikerketa abiarazi du Nafarroako Voxeko Gazteria arloko arduradun Oscar Tellezen inguruan, eta gorroto delituak egotzi dizkio, eskuin muturreko alderdiko buruzagiak sare sozialetan hedatutako mezuak direla eta. Nafarroako Gobernuak Tellezen jardueren inguruko txostena egin zuen, eta ondorioztatu zuen Voxeko kideak «umiliatu, mespretxatu eta estigmatizatu» egiten zituela migratzaile gazteak, baina haren kontrako auzibideak irekitzeko ahalmenik ez...

Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta

Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta

Bi lagun atxilotu dituzte gaur Iruñean, joan den urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta. Espainiako Poliziak BERRIAri adierazi dionez, atxilotuei «desordena publikoa» eta «poliziari eraso egitea» egozten diete. Zehazki, protestak urriaren 15ean izan ziren, LAB, CCOO —EAEkoa eta Nafarroakoa—, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek antolatutako lanuztearen egunean. Poliziak erran duenez, egun hartan goizean egin ziren manifestazioei...

Behin-behinean artxibatu dute Iruñeko Karpa Unibertsitarioko festan egindako sexu erasoaren salaketa

Behin-behinean artxibatu dute Iruñeko Karpa Unibertsitarioko festan egindako sexu erasoaren salaketa

Sona handiko gertakaria izan zen urriaren 23an Iruñean egindako Karpa Unibertsitarioko festan gertatutakoa. Media Luna parkean lagun talde batek emakume bat konortea erdi galduta aurkitu zuen. Poliziari deitu zioten, eta erietxera eraman ostean, emazteak salatu zuen bortxatu egin zutela. Lau egunen ostean, Iruñeko udaltzainek lau gizon atxilotu zituzten, bortxaketa eta lapurreta leporatuta. Iruñeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko epaileak atxilotutako...