Nafarroa

Tasio, Kerejeta eta bide bat zineman

Tasio, Kerejeta eta bide bat zineman

Interes handia piztu du saioak. Tokiak laster bete dira, eta dozena bat pertsona baino gehiago gelditu dira atearen bertzaldean, ezin sartu. Iruñeko Civican aretoko liburutegiak antolatu du solasaldia, eta han egin dute —otsailaren 8an—: liburuez eta zinemaz galdetu dio liburutegiko arduradun Olga Balbonak Montxo Armendariz zinemagileari, eta Armendarizek, bere erantzunen bidez, Olletatik mundura eraman duen...

Bisitariak hartzeko prest dira Artzibarko termak, indusketak hasi eta hamar urtera

Bisitariak hartzeko prest dira Artzibarko termak, indusketak hasi eta hamar urtera

Burutu dute 2011. urtean hasitako lana: bisitariak hartzeko prest dira Artzibarko termak, joan den astetik. Aranzadi zientzia elkarteko adituak duela hamabi urte hasi ziren Pirinioaurreko eremu horretako arrastoak ikertzen. Erromatarren galtzada batek Pirinioak zeharkatzen ditu Ibañetako gainetik, eta bide horri lotutako azpiegitura bat dira Artzibarko termak.  Aztarnak agerian uzteko eta gal ez daitezen lanean aritu...

Oztopoak eta makuluak

Oztopoak eta makuluak

Euskararen kontrako mezu batzuek zalaparta sortu dute: Orkoiengo alkateak «pribilegiotzat» jo du, eta Eguesibarko hautetsi batek «gorrotoarekin» lotu. Erasoen gainetik, herritarrek euskararen erabilera sustatzeko proiektuak sortu dituzte, han eta hemen. Inposizioa, pribilegioak eta gorrotoa Orkoiendik eta Eguesibartik zabaldu dituzte euskararen kontrako azken mezuak: herriotako zenbait hautetsik egin dute hizkuntzaren aurka. Eguesibarren, PPko zinegotzi Inma Mujikak...

Norberari soilik

Hiru ordu laurden pasatxo behar izan nituen aurreko astean Baluarteko aparkalekutik Noainera heltzeko. Laborariek Zaragoza etorbide osoa hartua zuten traktoreekin eta ez zen modurik aurrera egiteko. Biribilguneetako sarbideak blokeatuta zituzten, eta irtenbide bakar eta onena zen itxoin beharreko tarte hori ahalik eta patxada handienaz hartzea. Hogei bat minutu generamatzanean geldirik, aurrean neukan autotik gizon bat irten...

«Herri txikiek anitz eskertzen dituzte zerbitzu ibiltariak»

«Herri txikiek anitz eskertzen dituzte zerbitzu ibiltariak»

Tafallara bidean, Cordovillan gelditu da Teresa Etxarri (Iruñea, 1994). Albaitaria da, eta Gurevet proiektua jarri zuen martxan, duela bi urte: furgoneta bat atondu, eta albaitari ibiltari bilakatu zen, zerbitzua herriz herri eramateko asmoz. Mezkiritzen bizi da, eta Pirinioetako herrietan hasi zen lanean, hain zuzen. Orain, bertze hainbat eskualdetara ere mugitzen da. Mezkiritzen bizi zara. Bai,...

Furfuriaren eta fantasiaren artea(n)

Furfuriaren eta fantasiaren artea(n)

Xamurtasunarekin identifikatzen da gehiago lehena, eta furfuriarekin bigarrena, baina biek behar dituzte xamurtasuna eta furfuria. Hurrenez hurren, Elisa Coll (Madril, 1992) idazlea eta La Furia (Cascante, 1983) rap kantaria dira. Iruñeko Harrotu LGTBI udal zerbitzuak antolatuta, Fantasia, furfuria eta etorkizuna: queer sormen prozesuak eta euren botere eraldatzailea eta berrizendatzeko boterea izeneko solasaldian parte hartu dute Iruñeko...

«Etxebizitzak merkatutik at egon beharko luke»

«Etxebizitzak merkatutik at egon beharko luke»

Gizona, heldua eta bazterketan harrapatua. Horixe izan da etxegabeen soslaia, urte anitzez behintzat. Aldatzen ari da hori, ordea, egoera horretan daudenak artatzen dituzten erakundeen arabera. Pandemiaren ostean gertatu da hori, bereziki. Egun, zabaldu egin da kale gorrian bizi direnen profila, eta aldagaiak jada ez dira hain zehatzak. Migratzaileak, esaterako, gero eta ugariagoak dira etxegabeen artean....

Sare bat bidean laguntzeko

Sare bat bidean laguntzeko

Datu hotzek diote Nafarroan herritarren %14,5ek —96.000 pertsonak— pobrezia edota gizarte bazterketa pairatzeko arriskua dutela; %6,8 pobrezia larrian direla, eta %60,6k soldataren %40 baino gehiago baliatzen dutela etxebizitzari lotutako gastuak ordaintzeko. Duela 30 urte, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Aurkako Nafarroako Sarea sortu zutenean, herrialdeko biztanleen %6 ziren pobrezian. Geroztik, herritarrek 2008. urteko krisia eta koronabirusak...

Izadiak eta izateak

Izadiak eta izateak

«Aizu, zer daukat? Zergatik nago bizirik, hala ere?» abestu zuen Nina Simonek, Eunice Kathleen Waymonek, duela 56 urte, jakin gabe edo, agian, jakinda, hortik aurrera mugak zeharkatu eta otzantasunari aurka egiteko goiburuetako bat izanen zirela bere hitzok. Neguari edo bizi ari garen delakoari hilabete eta erdi geratzen zaion honetan, Hego Euskal Herriko intsumisoen garaipenaren 22....

Gerra bat Ipar Euskal Herrian

Gerra bat Ipar Euskal Herrian

Iluna da Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak Aldaxka pozoituak bere komikiari eman dion giroa, iluna baita Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian utzitako arrastoa: 6.000 herritar hil zituzten frontean —Ipar Euskal Herriko orduko biztanleriaren %3,2; hildakoen erdiek zituzten 28 urte baino gutxiago—, eta bertze 15.000 inguru zauritu ziren. Herritar anitzek gerrak eztanda egin bezain pronto erabaki...