Nafarroa

Castejongo Udalak salatu du Erribera eta Iruñea lotzeko autobus lineatik at utzi dutela herria

Castejongo Udalak salatu du Erribera eta Iruñea lotzeko autobus lineatik at utzi dutela herria

Nafarroako Gobernuak Erribera eta Iruñea lotzeko autobus zerbitzua berrantolatzeko egindako urratsek herritarren eta agintarien haserrea eragin dute Erriberako zenbait herritan; bereziki, Castejonen, herri hori linea berritik at gelditu baita: Fiterotik, Cintruenigotik eta Corellatik hiriburura joateko zerbitzua Castejondik pasatzen da, baina ez da herrian gelditzen, eta, ondorioz, bidaiaririk ezin du hartu. Castejonen ez, baina Alfaron (Errioxa,...

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Marokotik etorri dira Iruñera, Marokon gertatzen denari buruzko ardurak mugak zeharkatzen dituelako: AEBetako eta Europako ehungintzaren arloko enpresa handiek herri horretan ekoizten dituzte euren arropak, prozesua merkatzeko, eta, horretarako, langileen eskubideak kontuan hartzen ez dituzten baldintzak ezartzen dituzten tailerrak erabiltzen dituzte. Nadia Ahesbi marokoarra da, ehungintzaren arloko langilea, eta Nafarroako Parlamentuan izan da —martxoaren 20an—,...

Egitura salatzeko

Egitura salatzeko

Egiturazkoa. Halakoxea da arrazakeria, eta halakoxea delako, hain zuzen, haren erroak gizartearen arlo guztietara ailegatzen dira. Egiturazko arazo bat dago migratzaileei etxebizitzarik alokatu nahi ez dietenen jarreraren atzean; egiturazko arazo bat dago karrikan herritar beltzak eta arrazializatuak geldiarazten eta miatzen dituzten polizien jarreraren atzean; eta egiturazko arazo bat dago ustez delitu bat egin duen migratzaileren bati buruzko...

Iruñerriko Mintzodromoa

Iruñerriko Mintzodromoa

Aurten ere Iruñeko gure euskaltegia, Arturo Campion, Iruñerriko Mintzodromoaren hirugarren edizioaren erakunde sustatzaileetako bat izango da. Apirilaren 24an izango da, autobus geltoki zaharrean. Aukera ezin hobea euskaldunok Iruñean elkartzeko, bizipenak partekatzeko eta gozatzeko. Momentu berezia lotsaz eta beldurraz askatzeko, edo behintzat saiatzeko, eta gelan ikasten duguna luzitzeko. Batez ere, momentu ederra izango da akatsa amodioarekin...

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

Heriotzarekin izan zuen esperientzia batek hausnartzera bulkatu zuen Nere Erkiaga (Lekeitio, Bizkaia, 1973), eta, tanatologia ikasi ostean, Hil arte bizi programa sortu zuen 2022an. Geroztik, herriz herri ibili da, «heriotzaren gainean ditugun eskubideak» plazaratuz eta fenomeno horren inguruko tabuak apurtuz. Erkiagak azpimarratu du tailerrak ez direla egokiak doluan daudenentzat. Lesakako Koskontako bideko aretoan izan zen ostegunean,...

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Azken hamarkadan, %30; Alcer elkarteak ohartarazi du giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela, eta prebentzioa lantzera deitu ditu herritarrak, dialisirako makina bati lot ez daitezen. «Gaitz isilak dira giltzurrunekoak, konturatzen garenerako laugarren edo bosgarren fasean baitira, hau da, dialisia behar dugunean aurrera egiteko», azaldu du Alcer elkarteko presidente Gema De la Navak. Giltzurrunaren Munduko Eguna izan da...

Garai bateko dirdiraren bila

Garai bateko dirdiraren bila

Itzali da garai bateko dirdira. Saidek 2016ko martxoan itxi zuen Iruñeko Zabalguneko Carlos III zinematokia, eta aretorik gabe gelditu zen, ondorioz, hiriko erdialdea; auzo berean zegoen Olite zinematokia, eta hura 2014an itxi zuten; 2019an, berriz, eraikina eraitsi zuten. Behera botatako harrien artean gelditu zen hiriburuko zinema aretoek izan zuten urrezko garaiaren azken arrastoa. Iruñeko zinematokien...

Polemikak lokaztutako proiektu bat

Polemikak lokaztutako proiektu bat

Nilsak espero ez zuen eztabaida piztu du Tuterako araztegia berritzeko eta handitzeko proiektuak. Tuterako alkate Alejandro Toquero (UPN) izan zen egitasmo horren aurka agertu zen lehen agintaria; otsailaren hasieran, proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Tuterako alkatearekin bat egin zuen Arguedaskoak, gero, araztegia handitzeko proiektuak udalerri horren lurrak uki baititzake. Ekologistek ere txarretsi egin dituzte...

Agurrak

Agurrak

Agurrek beti dakarte dolua iragateko prozesua. Intentsitate handiagoz edo txikiagoz sentituko dugu zeri edo zeini agur egiten diogun. Batzuk iaioagoak dira horretan, beste batzuek nahiago dute hanka puntetan iragan, agurrek sor ditzaketen emozio eta zirrara ekiditeko, ixtea beldur ematen dieten etapei horietara itzultzeko zirrikitu txiki bat irekirik uzteko.  Batzuetan hori ez da posible. Agurrik mingarrienak...

«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»

«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»

Iruñeko historia ikuspuntu feminista batetik lantzeko proiektu berri bat sortu dute hiriburuan: Memoria Eszenikoa. Ellas liburuan jasotako emakumeen historiari ikusgaitasuna emateko, asmoa da hiriburuan egiten dituzten ibilaldi gidatuak antzeztea. Aktoreetako bat da Maia Ansa (Gaintza, 1990). Zein da Memoria Eszenikoa proiektuaren abiapuntua? Antzerkia, kalea eta memoria historikoa uztartzen dituen proiektu bat da gurea. Abiapuntua dira...