Etxarri Aranatzen eginen dute, Aritzalkoko basoan. Apirilean hasiko dituzte lanak; sei milioi euroko aurrekontua dute. Helburua da A-10 autobiaren bi aldeetako animalien joan-etorria erraztea
Nafarroa
Benetako min amaigabea
Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, eritasun horren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun "ikusezin" bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.
Munstro gurpilduna
Leitzako Udalak 'Eskola bidean Tibur otsoarekin' ipuina argitaratu du, herritarren artean autoaren erabilera murrizteko asmoz, eta kaleetako mugikortasuna hobetzeko.
Kolektiboaren indarrak josita
Iruñeko Haritu etxebizitza sindikatuak eta bertze zenbait kolektibok manifestazio bat antolatu dute, etxebizitzaren egoera salatzeko. Maiatzaren 13an eginen dute, Iruñean. Erdigunean jarri nahi dituzte etxe bat alokatzeko dauden zailtasunak; umeak dituzten andre arrazializatuek dute arazo gehien.
LGTBIfobia miatu, aurre egiteko
Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean, erasoen 26 salaketa jaso ditu. Harrotuko kide Erika Salvatierrak esan du "gizarte osoak" inplikatu behar duela gertatzen diren erasoei aurre egiteko, bazterketa oro bazter uzteko asmoz.
Maier Irigoienek zauri emozionalek identitatean duten eragina aipatu du
Psikologoak LGTBI kolektiboaren eta osasun mentalaren arteko heldulekuak jorratu ditu, Iruñean antolatutako hitzaldi batean
Asperduraren kontra eginez
Amaia Remirez eta Raul de la Fuente zinema zuzendariek hirugarren Goya saria jaso dute, oraingoan 'Maldita. A Love Song to Sarajevo' dokumental laburrarengatik.









