Nafarroa

Memoriaren koadroa marrazten

Memoriaren koadroa marrazten

«Ondare immaterialaren transmisioan egin dugun beste urrats bat da». Hitz horiekin azaldu du Gaizka Arangurenek, Labrit Ondare Immaterialeko zuzendariak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egindako hitzarmena. Beste gauza batzuen artean, Nafarroako ahozko memoria biltzea eta zabaltzea da Arangurenen helburua. Hitzarmenari esker, 2009tik sortutako ikus-entzunezko material etnografiko guztia Navarchivo.com orrian —Nafarroako ondare materiagabearen webgunea— ikusgai dago. Orain...

Toki bat Ziudadelan musikarentzat

Toki bat Ziudadelan musikarentzat

Aurreiritziak bazter utzi nahi dituzte, eta, hori lortzeko, Iruñeko kulturaren plaza nagusietako bat hartuko dute: musika elektronikoak toki bat izanen du, gaur eta bihar, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, ElektrAV arte bisualen eta abangoardiako musiken jaialdiari esker. Musex Industries etxeak antolatu du, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Juan eta Javier Sueskun anaiak dira Musex Industries...

«Abesbatza batek duen balioa ezagutarazi behar dugu»

«Abesbatza batek duen balioa ezagutarazi behar dugu»

«Urte oso ona» izan zen iazkoa, Iruñeko Orfeoiaren zuzendari Igor Ijurraren hitzetan (Etxarri Aranatz, 1973). Halere, aurten «lasaiago» hasiko direla azaldu du etxarriarrak, 2024-2025 denboraldiari indarberriturik ekiteko. Eskaintza oparoa aurkeztu dute: a capella musika, proiektu sinfonikoak eta beste. Iruñean ez ezik, Nafarroako herrietan ere eginen dituzte emanaldiak, Musika Nafarroan zikloaren barruan. Nobedade gisa, Haydnen Die...

«Musika jartzeko toki gutxi dago gaur egun, hagitz gutxi»

«Musika jartzeko toki gutxi dago gaur egun, hagitz gutxi»

Navarra Music Commission bulego publikoak egindako deialdi baten bidez hautatu dituzte Iruñeko ElektrAV jaialdian parte hartuko duten artista nafarrak: Izar5 eta Monica Elektra. Biharko saioan ariko da Monica Elektra (Lizarra, 1977). Eskarmentu handiko DJa da, baina ez du hasierako ilusioa galdu. Eskertu du jaialdian parte hartzeko aukera. Kontent? Bai, jaialdi honekin urrats bat aurrera eginen...

Sendabelarra

Orain dela bi urte, Txilek yagan hizkuntzaz mintzo zen azken emakumea galdu zuen: Cristina Calderon. Txileko Patagoniako lurralde hotzetan bizi izan zen, familiarekin batera, kanoetan arrantzan beti, zero azpiko tenperaturetan. Bera izan zen jatorrizko hizkuntza gordetzen zuen Txileko hegoaldeko herri indigenen azken ondorengoa. Horrek esan nahi du hizkuntza, sinesmen eta elkarreragin unibertso konplexu baten azken...

«Pertsona jarri behar dugu erdigunean, eta harekin adostu erabaki guztiak»

«Pertsona jarri behar dugu erdigunean, eta harekin adostu erabaki guztiak»

Sara Txibite (Tutera, 1961) Nafarroako Osasun Mentaleko kudeatzailea da, azarotik. Osasun mentala artatzeko paradigma aldatzen ari dela uste du, baina nabarmendu du, halere, zenbait urrats egitea «zaila» dela. Gero eta gehiago hitz egiten da osasun mentalari buruz. Ona da? Inportantea da, baina uste dut garbi ulertu behar dugula osasun mentala ez dela bakarrik gure departamentuaren...

Erakusleiho bat aktoreentzat

Erakusleiho bat aktoreentzat

«Pozarren» agertu dira kazetarien aurrean; pozarren, asteartean, otsailaren 27an, Gijongo (Espainia) Feten nazioarteko antzerki jaialdian parte hartzeko aukeratu dituztelako, eta pozarren, Nafarroako antzerkigintzaren lagin bat herrialdeko mugetatik kanpo aurkezteko aukera izanen dutelako. Yarleku konpainiako Eva Azpilikueta eta Laura Villanuevak 104. haurra izena duen obra aurkeztuko dute —lehendabizikoz, Nafarroatik at—; Estefania de Paz Asinek, berriz, Olvido...

Lantokian eraso arrazista bat sufritu duela salatu du emakume langile batek Iruñean

Lantokian eraso arrazista bat sufritu duela salatu du emakume langile batek Iruñean

«Bada garaia: arrazakeriari stop». Lantokian eraso arrazista bat sufritu duela salatu duen emakumearenak dira hitzak, eta Iruñean erran ditu, otsailaren 14an, Nafarroako Lan Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean. Nafarroako SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak elkarretaratze bat egin dute gune horren aurrean, salatzeko Nafarroako Lan Ikuskaritzako arduradunek auziari emandako erantzuna «lotsagarria» dela. Salaketa jarri duen emakumeak Iruñeko Erruki...

Antiespezismoak euskaraz egiten du

Antiespezismoak euskaraz egiten du

Berriki egin dira ezagun beganismo edo antiespezismo hitzen gisakoak Euskal Herrian, baina horrek ez du erran nahi animalien askapenaren aldeko mugimendua historia motzekoa denik. Europako testuinguruan, 1970eko hamarkadaz geroztik garatutako estrategiek eta moldeek oihartzuna izan zuten 1980ko eta 1990eko Euskal Herrian, eta orduko animalien askapenaren aldeko mugimenduaren oinordeko da gaur egungo mugimendu antiespezista. Mugimendu horrek...

Osasuna, larri

Osasuna, larri

Hainbat urte dira osasun krisiaren eztabaida gizartean bor-bor dabilela. Nafarroako osasun sistemaren kalitateaz eta pribilegioaz zegoen ideia eraitsiz joan da pixkanaka, eta ez profesionalen jardunagatik, baizik eta ez dagoelako beharrezko biztanle kopurua artatzeko zerbitzu nahikorik. Horri aurre egiteko, herritarron zentzuduntasunari dei egiten zaio, beharrezkoa bada, osasun zentrora ez joateko, atentziorik behar duzun edo ez zalantzan...