Gernikako Estatutuaren 46. urteurrena Nafarroan gogoratu du EH Bilduk, non eta erreinua galdu zeneko azken gudaren agertoki sinbolikoan, Amaiurren. Bertan, Laura Aznalek eta Pello Otxandianok aldarrikatu dute hala EAEko estatutua nola Nafarroako Foru Hobekuntza eguneratu behar direla. «Gure autogobernua eta foraltasuna berritu behar ditugu, haien erabilgarritasuna indartzeko», azpimarratu dute. Amaiurren egindako agerraldi horretan, gogora ekarri dute...
Nafarroa
Desinformazioan oinarritutako kontakizun bat egitea aurpegiratu die PSNk UPNri, PPri eta Voxi
PSNko Lurralde Batzordeak ebazpen bat onartu du gaur goizean egindako bilkuran. Bertan azpimarratu dute Nafarroako Gobernuaren prozedura administratiboetan ez dela egon «ez esku hartze politikorik ez eta ustelkeriarik ere». PSNk aurpegiratzen die UPNri, PPri eta Voxi susmoetan eta desinformazioan oinarritutako kontakizun bat egitea, «erakundeen eta gobernuaren sinesgarritasun politikoa auzitan jarri asmoz». Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordea Acciona eta Servinabar...
«Ez duzu zertan euskara maitatu, baina, erakunde publiko bat zaren heinean, eman erraztasunak»
Euskararena gai korapilatsua da Nafarroako Gobernua osatzen duten indarren artean. Ur nahasietan nabigatzera ohitu da Jabi Arakama Urtiaga (Gares, Nafarroa, 1982). Zailtasunak zailtasun, uste du urrats esanguratsuak egin dituztela hizkuntza politikan. Aurten lehen aldiz, euskaltegiko matrikula osorik itzuliko zaie A1 mailako ikasle nafarrei. Aspaldiko asmoa zen, ezta? Hala zen, bai, eta oso pozik gaude. Bi...
Nortasuna behar zuen intxaurra
Heldu da intxaurraren uztaren garaia, eta fruitua biltzeari ekin diote Nafarroako Intxaurra marka kolektiboaren ekoizleek. Iaz, Iruñean marka ezagutzera emanda eman zioten hasiera sasoiari, eta aurten, Artaxoan Intxaurraldia, Nafarroako Intxaurra biltzeko jardunaldia kanpainaren lehen edizioa aurkeztuz. Bertan, besteak beste, fruitu horren ezaugarriak eta horren elaborazio prozesua azaldu dituzte, eta Intiako teknikari eta Nafarroako Intxaurra markako idazkari...
Tuterako Udalaren debekuari alegazioak aurkeztu dizkio LABek
LABek 40 urte egin ditu Erriberan, eta efemeride hori gogoratzeko erakusketa antolatu zuen Tuterako La Rua zentro zibikoan, urriaren 1etik 6ra. Alta, urriaren 4an, Alejandro Toquero alkateak debekatu egin zuen erakusketako argazki batean agertzen den presoen ikur batek terrorismoaren gorazarrea egiten zuela argudiatuta. Erabakiaren aurka, LABek helegitea jarri du udalean, eta gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako...
Hegal kolperik ez
Bilatutako datuen arabera, hegazti batek 20 minutu eta ordubete artean beharko luke 50 kilometro hegan egiteko; hegaztien hegaldi abiadura, espeziearen eta baldintzen arabera, oro har, orduko 50 eta 150 kilometro artekoa izan baitaiteke. Jakina da Nafarroako Bardean Espainiako Gobernuko Aireko eta Espazioko Armadak ehiza hegazkinak eta bestelako hegazkinak erabiltzen dituela, baina adibide bat aipatzearren, bertan...
Bizitza bete heriotza
Hamahiru argazki, zainketa aringarriak zer diren azaltzeko. Jose Luis Cordonek egin ditu, Palian Nafarroako zainketa aringarrien elkarteak eskatuta. Palianek herritar ororentzat zabalik ditu ateak, baina orain arte profesionalek baino ez dute bat egin taldean; medikuak, erizainak, psikologoak eta gizarte langileak daude. Kideek garbi dute, ordea, zainketa aringarrien auziak «gizarte osoa» ukitzen duela, eta mezu hori...
Torturatzaileen inpunitatea aztertuko dute azaroaren 6an Iruñean, nazioarteko konferentzian
Nafarroako Torturatuen Sareak torturaren eta inpunitatearen arteko binomioa aztertuko du azaroaren 6an, Iruñeko Medikuen Elkargoan. Torturaren inguruko laugarren nazioarteko konferentzia antolatu du, Inpunitatea: Erreparaziorik ezaren eta errepikapenaren bermea lelopean. Hitzaldiaren berri eman dute elkargoaren egoitzan bertan Mikel Sotok eta Ainara Gorostiagak, sareko kideek. 2022an lehen konferentzia egin zutenetik lau urte pasatu dira, eta aldi bakoitzean gai bati...
Berriobeitiko Saint Gobainen lanuzte gehiago iragarri dituzte
Saint Gobainek Berriobeitiko langileak kaleratu nahi ditu, eta uneotan lan erregulazioko espedientea negoziatzen ari da sindikatuekin. Asteartean greba eguna egin zuten, eta orain mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Urriaren 29an eta azaroaren 6an, 13an eta 14an lau orduko lanuzteak egingo dituzte, txanda bakoitzean. Aldeen arteko elkarrizketa egunetan egingo dituzte lanuzte horiek. Gainera, datorren urriaren 30ean martxa...
Datorren urteko aldi baterako espedientea negoziatzen hasi dira Nafarroako Volkswagenen
Nafarroako Volkswagenen 2026ko egutegia antolatzen hasi dira, eta atzo bilera izan zuen zuzendaritzak langile batzordearekin aldi baterako espedientearen baldintzez hitz egiteko. Landabengo fabrika auto elektrikoaren ekoizpenera egokitzeko lanetan murgilduta dago eta ezohiko egoera horrek 2026 erdialderaino iraungo du. Uda pasata, abuztuaren 24tik aurrera, hiru txandak itzuliko dira eta normaltasuna berreskuratuko du. Erritmo betean hasiko dira....









