Nafarroa

SAKABANAKETARI “EZ” ESAN DIOTE

Nafarroako PPk Iruñean duen egoitzaren aurrean 60 lagun bildu ziren, astelehenero bezala, sakabanaketa salatu eta euskal preso politikoek Euskal Herrian bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Gerturatutakoek Euskal presoeta iheslariak herrira eta Dispertsioak hiltzen du lelodun bi pankarta zabaldu zituzten. Bestalde, datorren irailaren 14an, Herritarron Epaia ekinaldi ibiltariaren azken ekitaldi nazionala egingo dute Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

“Ikerketak baino ezin du esan meatzea segurua den”

Erreniegako inguruan geologo aditua da Antonio Aretxabala (Vigo, Galizia, 1963). Aurten eremu horretan izan diren lurrikarak aztertu ditu. Eremu hidrosismikoa dela dio, eta, ondorioz, eurite handiek lur mugimenduak eragiten dituztela. Oso argi dauka m...

Zundaketak legez kanpokoak direla salatu dute Zizurren

Abuztuan, Zizurko Udalak Geoalcali enpresa Gendulain inguruko potasa meatokiaren zundatzea gelditzeko eskatu zuen, "baimenik ez zuelako". Udalak makinak zigilatu zituen, baina enpresak, zigiluak hautsi, eta lanean segitu zuen. Herritarrek elkarretarat...

Hamaika hilabeteren ostean, %2,3 hazi dira esportazioak

Hamaika hilabetez jarraian, atzerrira salduko produktuen zenbatekoa murriztu egin da Nafarroan. Hala ere, otsailean, joera hori aldatzea lortu da. Izan ere, esportazioak %2,3 hazi ziren hilabete horretan. Espainiako Ekonomia Ministerioaren datuen arab...

Lana sustatzeko neurriak aurkeztuko dituzte ekainean

Joan den asteartean bildu zen Enpleguaren Mahaia Nafarroako Parlamentuan. Eragile sozial, politiko eta ekonomikoek parte hartu zuten. Hala, bilkuraren ostean, ekainaren 10erako proposamen jakin batzuk eta langabeziari aurre egiteko plana aurkezteko ko...

ANTZERKI OBRA BILAKATUTAKO NOBELA

Joan den urrian estreinatu zuten Bilboko Arriaga antzokian Soinujolearen semea antzezlana. Bernardo Atxaga idazlearen obraren egokitzapena da, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Aktore ezagunek hartzen dute parte; tartean, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Patxo Telleria... Nobela antzerkirako egokitzeaz Patxo Telleria arduratu da. Gaur, 20:00etan antzeztuko dute David eta Josebaren istorioa kontatzen duen antzezlana, Iruñeko Gaiarre antzokian.

7.500

Nafarroan bizi diren ijitoak. Joan den astelehenean Ijitoen Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira, Nafarroako ijitoek ekitaldiak antolatu dituzte hil osorako. Haien egoera ezagutarazi nahi dute. Denera, Nafarroan 7.500 lagunek osatzen dute ijito komunitatea.