Hamarkada luzez psikiatrikoetako pareten artean gelditu diren oihuek lortu dute hormak zeharkatzea, eta sufrimenduak eragindako oihu horiek garrasi politiko bilakatu dira; eroek —irain gisa erabilitako hitz hori bere egin dute, eta esanahi politikoz bete—, sistema psikiatrikotik bizirik atera direnek, neurodibergenteek, desgaitu psikosozialek, pertsona psikiatrizatuek —anitz dira mugimendu eroaren barruan batzuek eta bertzeek euren buruaz aritzeko...
Nafarroa
Lanak etenik izan ez dezan
Aukera balia dezala. Horixe eskatu diote Nafarroako baso suhiltzaileek Nafarroako Gobernuari: aprobetxa dezala langile talde organiko publikoa egonkortzeko abiatu duen prozesua, baso suhiltzaileek urte osoan lan egin dezaten. Egun, urtean zortzi hilabetez aritzen dira gehienez, eta gehienak, lau hilabetez. «Egoera prekario» hori salatu dute herrialdeko baso suhiltzaileek, Cordovillako parke nagusian otsailaren 29an egin duten agerraldian. Klima aldaketaren jokalekuan...
Iraungitzeak onik irteteko
Egutegitik harago, badaude urtea hasteko beste hainbat modu; ondorioz, helmuga zein abiapuntua izanen den eguna guk geuk ere aukera dezakegu. Hori dela eta, gaurko eguna, hasieraren eta amaieraren arteko gatazkaren konponbideak ukiezina izaten jarraitzen duelarik, ziklo eta eraldaketa feministako urtemuga bezala hartu nahi izan dut. Urtea hasi zenetik nekatuta sentitzen dut neure burua, jendaurrean lan egiten...
«Etxeari bultzada bat eman nahi diogu, auzo guztietara ailegatu»
Lan handiko eguna izanen da gaurkoa Iruñeko Emakumeen Etxean, Agoitz karrikako bederatzigarrenean: han eginen dute bat hiriburuko emakume anitzek, arratsaldeko Martxoaren 8ko manifestaziora elkarrekin joateko. Emakumeen Etxeak 2019. urteko urrian ireki zuen atea, eta, geroztik, topagune eta gogoetarako leku bilakatzeko egin du lan. Maria Malo Brutau da lehendakaria (Valladolid, Espainia, 1976). Urrian bost urte beteko...
Pixelian, zineman trebatzeko
Nafarroako Marketin Klubak Pixelian Zinemaren eta Arte Bisualaren Eskola sortu du Mutiloako bere egoitzan. Helburu garbi batekin jarri dute egitasmo hori martxan: jendea zineman trebatzeko, eta sektore horri behar dituen profesionalak emateko. Eskolako arduradunek bi esparru jakin hautatu dituzte bidea egiten hasteko: zuzendaritzarena eta ekoizpen exekutiboarena. Arlo horietan master bana prestatu dituzte Pixelian martxan jartzeko....
Memoriaren koadroa marrazten
«Ondare immaterialaren transmisioan egin dugun beste urrats bat da». Hitz horiekin azaldu du Gaizka Arangurenek, Labrit Ondare Immaterialeko zuzendariak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egindako hitzarmena. Beste gauza batzuen artean, Nafarroako ahozko memoria biltzea eta zabaltzea da Arangurenen helburua. Hitzarmenari esker, 2009tik sortutako ikus-entzunezko material etnografiko guztia Navarchivo.com orrian —Nafarroako ondare materiagabearen webgunea— ikusgai dago. Orain...
Toki bat Ziudadelan musikarentzat
Aurreiritziak bazter utzi nahi dituzte, eta, hori lortzeko, Iruñeko kulturaren plaza nagusietako bat hartuko dute: musika elektronikoak toki bat izanen du, gaur eta bihar, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, ElektrAV arte bisualen eta abangoardiako musiken jaialdiari esker. Musex Industries etxeak antolatu du, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Juan eta Javier Sueskun anaiak dira Musex Industries...
«Abesbatza batek duen balioa ezagutarazi behar dugu»
«Urte oso ona» izan zen iazkoa, Iruñeko Orfeoiaren zuzendari Igor Ijurraren hitzetan (Etxarri Aranatz, 1973). Halere, aurten «lasaiago» hasiko direla azaldu du etxarriarrak, 2024-2025 denboraldiari indarberriturik ekiteko. Eskaintza oparoa aurkeztu dute: a capella musika, proiektu sinfonikoak eta beste. Iruñean ez ezik, Nafarroako herrietan ere eginen dituzte emanaldiak, Musika Nafarroan zikloaren barruan. Nobedade gisa, Haydnen Die...
«Musika jartzeko toki gutxi dago gaur egun, hagitz gutxi»
Navarra Music Commission bulego publikoak egindako deialdi baten bidez hautatu dituzte Iruñeko ElektrAV jaialdian parte hartuko duten artista nafarrak: Izar5 eta Monica Elektra. Biharko saioan ariko da Monica Elektra (Lizarra, 1977). Eskarmentu handiko DJa da, baina ez du hasierako ilusioa galdu. Eskertu du jaialdian parte hartzeko aukera. Kontent? Bai, jaialdi honekin urrats bat aurrera eginen...
Sendabelarra
Orain dela bi urte, Txilek yagan hizkuntzaz mintzo zen azken emakumea galdu zuen: Cristina Calderon. Txileko Patagoniako lurralde hotzetan bizi izan zen, familiarekin batera, kanoetan arrantzan beti, zero azpiko tenperaturetan. Bera izan zen jatorrizko hizkuntza gordetzen zuen Txileko hegoaldeko herri indigenen azken ondorengoa. Horrek esan nahi du hizkuntza, sinesmen eta elkarreragin unibertso konplexu baten azken...