Tafallara bidean, Cordovillan gelditu da Teresa Etxarri (Iruñea, 1994). Albaitaria da, eta Gurevet proiektua jarri zuen martxan, duela bi urte: furgoneta bat atondu, eta albaitari ibiltari bilakatu zen, zerbitzua herriz herri eramateko asmoz. Mezkiritzen bizi da, eta Pirinioetako herrietan hasi zen lanean, hain zuzen. Orain, bertze hainbat eskualdetara ere mugitzen da. Mezkiritzen bizi zara. Bai,...
Nafarroa
Furfuriaren eta fantasiaren artea(n)
Xamurtasunarekin identifikatzen da gehiago lehena, eta furfuriarekin bigarrena, baina biek behar dituzte xamurtasuna eta furfuria. Hurrenez hurren, Elisa Coll (Madril, 1992) idazlea eta La Furia (Cascante, 1983) rap kantaria dira. Iruñeko Harrotu LGTBI udal zerbitzuak antolatuta, Fantasia, furfuria eta etorkizuna: queer sormen prozesuak eta euren botere eraldatzailea eta berrizendatzeko boterea izeneko solasaldian parte hartu dute Iruñeko...
«Etxebizitzak merkatutik at egon beharko luke»
Gizona, heldua eta bazterketan harrapatua. Horixe izan da etxegabeen soslaia, urte anitzez behintzat. Aldatzen ari da hori, ordea, egoera horretan daudenak artatzen dituzten erakundeen arabera. Pandemiaren ostean gertatu da hori, bereziki. Egun, zabaldu egin da kale gorrian bizi direnen profila, eta aldagaiak jada ez dira hain zehatzak. Migratzaileak, esaterako, gero eta ugariagoak dira etxegabeen artean....
Sare bat bidean laguntzeko
Datu hotzek diote Nafarroan herritarren %14,5ek —96.000 pertsonak— pobrezia edota gizarte bazterketa pairatzeko arriskua dutela; %6,8 pobrezia larrian direla, eta %60,6k soldataren %40 baino gehiago baliatzen dutela etxebizitzari lotutako gastuak ordaintzeko. Duela 30 urte, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Aurkako Nafarroako Sarea sortu zutenean, herrialdeko biztanleen %6 ziren pobrezian. Geroztik, herritarrek 2008. urteko krisia eta koronabirusak...
Izadiak eta izateak
«Aizu, zer daukat? Zergatik nago bizirik, hala ere?» abestu zuen Nina Simonek, Eunice Kathleen Waymonek, duela 56 urte, jakin gabe edo, agian, jakinda, hortik aurrera mugak zeharkatu eta otzantasunari aurka egiteko goiburuetako bat izanen zirela bere hitzok. Neguari edo bizi ari garen delakoari hilabete eta erdi geratzen zaion honetan, Hego Euskal Herriko intsumisoen garaipenaren 22....
Gerra bat Ipar Euskal Herrian
Iluna da Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak Aldaxka pozoituak bere komikiari eman dion giroa, iluna baita Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian utzitako arrastoa: 6.000 herritar hil zituzten frontean —Ipar Euskal Herriko orduko biztanleriaren %3,2; hildakoen erdiek zituzten 28 urte baino gutxiago—, eta bertze 15.000 inguru zauritu ziren. Herritar anitzek gerrak eztanda egin bezain pronto erabaki...
Ehun urteko zuhaitzen itzalpean
Zuhaitzak bilakatu dira Iruñeko Zangoza karrikako lur azpiko aparkalekuaren aurkako borrokaren ikur. Iruñeko udal gobernuaren aldaketak bazter utzi du proiektu hori, eta hiriburuko Zabalguneko bizilagunek lasaitua hartu dute, Zangoza kaleko arbolek zutik segituko baitute. Halere, zuhaitzen aldeko aldarria ez da oraingoa, eta Nafarroa basoberritzeko grinaren adibide dira Zuhaitzaren Besta eta Zuhaitzaren Kofradia; zuhaitzen aldeko lehendabiziko...
Hitzen gordailu 90 urtez
Modernoa da, zabala eta argia. Leihateek zementuzko pareta laranjen artekoa ikusteko modua ematen dute, eta, haietatik begiratuz gero, bi emakume sumatzen dira barnealdean, liburuak batera eta bestera eramanez, urduri baleude bezala. Atea irekitzen ikusi orduko utzi dute esku artean zerabiltena, eta harreraren ondoan dagoen mahai biribilean eseri dira. «Apur bat estresagarria ari da izaten», esan...
Jule Fernandez Zabaleta
Orain ez asko, Arturo Campion euskaltegian, Asiskok Gora euskal herrientsak bere lan berria aurkeztu zuen eta bertan aukera izan nuen Jule Fernandez Zabaleta nor izan zen ezagutzeko: Iruñeko maistra euskalduna, feminista, borrokalaria. Eta ni, hainbeste urte Iruñean pasatu ondoren, haren izena entzun ere egin gabe nengoen. Euskal Herrira bizitzera heldu baino apur bat lehenago, gure herrian,...
«Sanferminak ezin dira izan enpresek antolatutako jaialdi bat»
Iruindarrak urtarrilaren 1ean hasi ziren sanferminak hasi bitarteko eskailera igotzen; gaurkoa dute, hain zuzen, bigarren maila. Lehena da Rakel Arjolentzat (Iruñea, 1989), Iruñeko peñen federazioko lehendakari gisa. Urtarrilaren 9an hartu zuen kargua. Besta ereduaz, animalien erabileraz eta bertzez aritu da. Otsailaren 2a, eskaileraren bigarren maila. Ospatuko duzu? Gure peñak, Muthiko Alaiak-ek, ez du ezer antolatzen; kuadrilla batzuek...