Nafarroa

Eszenatokiak

Eszenatokiak

Toki ezberdinetara doazen hegazkinek utzitako lerro zuriek zeharkatzen dute egunotan dugun zeru urdina. Ekainean sartu berri gara, eguraldi ona hemen da eta uda ate joka izango dugu laster. Askok burua oporretan pentsatzen jarrita dugu jada, motxila prestatu eta egun batzuez bertatik ihes egiteko gogoz. Bidaiatzeko motibazioak hamaika izan daitezke. Badira errealitate sozial eta kultural berriak...

«Erakustaldiak lortu du ikus-entzuleen eta erakundeen aitortza»

«Erakustaldiak lortu du ikus-entzuleen eta erakundeen aitortza»

«Talentuz beteta» dator Ipes fundazioak antolatutako Iruñeko Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldiaren 38. aldia. Horixe nabarmendu du Amaia Zufia fundazioko kideak (Iruñea, 1990). Gaur hasi, eta ekainaren 14ra bitarte eginen dute, hiriburuko Golemetan.  Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldiak 1980ko hamarkadan hasi zuen bere bidea. Film batzuekin gertatzen den bezala, klasiko bat bilakatu al da zuen...

Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek hiru hilabete bete dituzte greban Baztanen

Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek hiru hilabete bete dituzte greban Baztanen

«Gogorra da, hiru hilabete denbora luzea baita». Horixe nabarmendu du Baztango Lozy’s Pharmaceuticals enpresako langile batzordeko kide Oihane Etxartek, Iruñeko Udaletxe plazan maiatzaren 21ean egindako elkarretaratzean. Lozy’s etxeak Lekarozen du egoitza; 79 langile finko ditu, eta ia ehuneko lantaldea, behin-behinean aritzen direnak kontuan hartuta. Otsailaren 20an, grebara deitzea erabaki zuten, lan hitzarmen propio baten alde. Hiru...

Nafarroako, Lapurdiko eta Gipuzkoako haurrak saretzeko udalekua eginen dute

Nafarroako, Lapurdiko eta Gipuzkoako haurrak saretzeko udalekua eginen dute

Euskara izanen du ardatz nagusi Mugalde udalekuak, eta datorren uztailean eginen dute lehendabiziko aldiz. Bortzirietako, Oiartzungo (Gipuzkoa), Sarako eta Urruñako (Lapurdi) gazteen arteko topaketa izanen da, eta xedea da elkarren arteko harremanak ehundu ditzaten. Uztailaren 15etik 20ra eginen dute egonaldia, Oiartzundik Urruñara, eta 2009an eta 2010ean sortutako gaztetxoentzat izanen da. Martxo bukaeran amaitu zen izena...

«Gizartea interpelatu nahi du Elkar Mugi jaialdiak»

«Gizartea interpelatu nahi du Elkar Mugi jaialdiak»

Duela hiru urte diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza (EA) Iker Diez de Ulzurrun Baxerri-ri (Altsasu,1984). Une latzak izan zirela aitortu du, eta neurologoaren eta Nafarroako EM Esklerosi Anizkoitza elkartearen laguntza ezinbestekoak izan ziren harentzat. Bertan ezagutu zuen Kattalin Armendariz elkarteko fisioterapeuta (Hiriberri, 1994), eta, egun, Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxean egiten dute terapia, elkarrekin. Hain zuzen ere,...

Botiketan ere bai, erraz eskuratzeko

Botiketan ere bai, erraz eskuratzeko

Botiketan ere bai, herritarrek erraz eskuratu ahal izateko: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Nafarroako Botikarien Elkargoak hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren bidez, herrialdeko 50 botikatan ere egin daiteke orain GIB birusaren proba azkarra. Iazko azaroan, hamabi botikak izena eman zuten proiektu pilotu batean, eta orain bertze 38k egin dute bat egitasmoarekin. Haietako bat da...

Eri mamiak hitz

Eri mamiak hitz

Orain bi aste, Iruñeko Udalak adinkeriak dakarren ikusezintasunari eta bazterketari aurre egiteko, eta, era berean, adinekoek eremu publikoa bere gain hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko jardunaldiak egin zituen. Bertan, hainbat adituk, adinduei arreta egokia eskaintzeko, beren parte hartze sozial zein politikoa sustatzeko, baztertzaileak diren jarrerak deuseztatzeko eta produktibitatean oinarritutako sistema salatzeko beharra azpimarratu zuten. Dena den,...

«Oholtza batean egoten ere irakatsi behar diegu gure ikasleei»

«Oholtza batean egoten ere irakatsi behar diegu gure ikasleei»

Arantza Lorenzo de Reizabalek (Bilbo, 1963) ongi ezagutzen du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Iruñeko egoitza. 2003an hasi zen han irakasle, eta, joan den martxotik, zuzendaria da. Piano baten ondoan jarri da argazkilariak hala eskatuta, eta perfekzioari buruz hasi dira biak hizketan. «Ez dago ezer perfekturik», erran du Lorenzok. Kontserbatorioan ez duzue perfekzioa helburu, beraz? Artearen...

Jaki Toki: jakiz jaki, auzo bat eraikitzen

Jaki Toki: jakiz jaki, auzo bat eraikitzen

«Auzo langilea, borrokalaria eta solidarioa». Horrela deskribatzen dute Dennis Causilek eta Felipe Castellek Iruñeko Txantrea auzoa. Jaki Toki despentsa solidarioko kideak dira biak. Duela hiru urte sortutako proiektu bat da, pandemiak eragindako beharren ondorioz sortua. «Jaki toki komunitario bat da, eta helburua da Txantreako bizilagunak laguntzea, auzotarren oinarrizko beharrak asetzea eta familia bat izatea», azaldu...

Erdialdeko Euskal Jaia ospatuko dute bihar Tafallako karriketan

Erdialdeko Euskal Jaia ospatuko dute bihar Tafallako karriketan

Erraldoiak, txistulariak, txalapartariak, zaharrak eta gazteak. Erdialdeko euskaldunak prest dira kalea hartu eta jai giroan eta harrotasunez euskara zabaltzeko. Agerraldiak eta Altaffaylla kultur elkarteak antolatuta, egun osoko egitaraua osatu dute biharko, Tafallan Erdialdeko Euskal Jaia ospatzeko. «Garen horretaz harrotzeko espazio bat izanen da. Ematen du nafar batzuk ezkutuan egon garela, esan gabe zer garen edo zer izan...