Pandemiak gogor jo du kulturaren arloa oro har, eta, zehazki, musikarena. Egungo jokalekuak agerian utzi ditu, gainera, sektoreak aurretik zituen arazoak. Halere, zailtasunak aukera bilakatzeko gai izan dira musikariak, teknikariak, enpresak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta bat egin dute Musikaren Nafarroako Elkartean.

Memoria azaleratu, berreskuratzeko
Iñaki Porto argazkilariak orainaldira ekarri ditu errepresio frankistaren ondorioz desagertutako eta fusilatutako 1936ko gerrako biktimen istorioak , 'Desenterrados del olvido' (Ahanzturatik ateratakoak) izeneko proiektuaren bidez.

“GIB diagnostikoen %43 dira berantiarrak, oraindik ere”
Nafarroako GIB eta hies programaren koordinatzailea da Estrella Mikeleiz, otsailetik. Gaitz horren aurka lanean segitzeko beharra jarri du erdigunean, COVID-19aren pandemiaren jokalekuan.

Iritzia: Arazoaren gainean, tiritak
Amets Aranguren Arrieta
Gauza denek bezala, feminismoak ere baditu bere moda boladak eta horietako batean gaude, zalantzarik ez dago. Horren lekuko argi da "reggaetoi feminista" (feminista gehitzen zaion musika estilo horietako beste bat) bezalako esam...

Idazle gazteen komunitatea
Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berriendako Literatur Lehiaketak 30 urte bete ditu; liburu batean jaso dituzte 2020ko irabazleen lanak, tartean Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Julio Soto Ezkurdiaren testuak. Jendaurrean aurkeztu dute, Iruñean.

Iñaki Azkona: “Lehiaketa oso garrantzitsua eta emankorra izan da; lorbide bat askorentzat”
E. Elizondo
Iñaki Azkonak (Iruñea, 1956) Iruñeko Udaleko teknikari lanetan eman ditu 34 urte, 1984an zerbitzua martxan jarri zenetik erretiroa hartu arte. Egile berriendako lehiaketaren sorreran parte hartu zuen.Zer asmoz antolatu zenuten?Plangintza...

Berriz erabili eta berria sortu
'Collage pandemia bat' erakusketa jarri du Raul Olorizek Iruñeko Geltoki gunean, konfinamendu garaiko gogoetak ardatz hartuta. Hilaren 27ra arte izanen da zabalik.

Vianako Printzea saria nork jaso zain
Hamar hautagaitza aurkeztu dituzte. Nafarroako Gobernuak hil amaieran argituko du aurtengo irabazlearen izena

“Altxatu dira galtzeko deus ez dutelako, eta dena irabazteko”
Bermudez 2016tik bizi da Nafarroan. Giza eskubideen defendatzailea zen bere sorterri Kolonbian, eta lan horrek eraman zuen erbestera. Minez hartu du bere herrikideak sufritzen ari diren errepresioaren berri.