Iruñean bi lagun atxilotu dituzte Vito Quilesen aurkako protesten harira

Iruñean bi lagun atxilotu dituzte Vito Quilesen aurkako protesten harira

Urriaren 30ean ehunka lagun mobilizatu ziren Vito Quiles eskuin muturreko faxistaren aurka Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean zein Iturrama auzoan. Gedar kazetaren arabera, gaur goizean bi lagun atxilotu dituzte egun hartan Quilesi aurre egiteagatik. Ez dira auzi honetako atxilotu bakarrak: azaroaren 21ean ere beste lau lagun atxilotu zituzten arrazoi beragatik. Ordu hartan, goizean atxilotu, eta, epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi zituzten arratsean. Era...

Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

32 urteko emakume bat hil da bart gauean Nafarroan auto istripuz, haren autoak eta kamioi batek elkar jo ostean. Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepideko 66. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bardeako eremuan. Haraino joan dira Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Andrea hondakinen artean harrapatuta zegoen, eta handik ateratzea lortu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute, egoera kritikoan, eta...

Gorpuak zientziaren esku jartzeko aukera

Gorpuak zientziaren esku jartzeko aukera

Kanpoaldearekin zuzenean komunikatuta dagoen ate batetik, autoa zuzenean iristen da beilatokitik. Auto beltz eta luzanga horretan iristen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) emandako gorpuak, Medikuntzako, Erizaintzako edo Ingeniaritza Biomedikuko ikasleek praktikak egin ditzaten. Behin garajera iritsita, emandako gorpuak barrura eramaten dituzte, eta 48 eta 72 ordu bitarteko prozesua hasten dute gorputza behar bezala prestatzeko. Azkenik, gorpuak ganbera pribatuko apalategi moduko...

Muskilek ekarriko dute inauteria

Muskilek ekarriko dute inauteria

Duela sei urte egindako mahai inguru batek jarri zuen Iruña Taldeak orain egin duen urratsaren lehen hazia; Iruñeko Kondestablearen jauregian egin zuten mahai inguru hura, Kaldereroak: Iruñeko blackface? izenburupean. Egun hartan, Nafarroako ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioko Ricardo Hernandezek garbi erran zuen ijitoak ez direla eroso sentitzen kaldereroen bestarekin, eta ez dutela parte hartzen, ez dutelako bere sentitzen. Gogoeta eskatu...

Inauteria ospatzeko aitzakia

Inauteria ospatzeko aitzakia

Iruña Taldeko «barne txantxa» batek eman zion bide Iruñeko kaldereroen bestari, «txorakeria» batek. Hala gogoratzen dute hori bultzatu zutenek behintzat. Lanbroa ostatuan landatu zuten hazia, ohi bezala, trago baten inguruan solasean. 1993. urtea zen, eta Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan ijitoz mozorrotzea erabaki zuten Iruña Taldeko kide batzuek. Berehala ohartu ziren besta horrek hamaika aukera ekar zitzakeela, eta ideia hura handituz...

Afrikatik datorren migrazioan jarriko dute arreta Reas sarearen aurtengo ekonomia solidarioaren jardunaldietan

Afrikatik datorren migrazioan jarriko dute arreta Reas sarearen aurtengo ekonomia solidarioaren jardunaldietan

Afrikatik hona: migrazioa, lana eta zaintza kolektiboa. Nafarroako Reas ekonomia sozial eta solidarioko sareak lelo hori aukeratu du aurten, antolatu dituen ekonomia solidarioaren XIX. jardunaldiak aurkezteko. Izan ere, Afrikatik datorren migrazioan jarriko dute arreta gaurtik otsailaren 10era arte Iruñean egingo dituzten jardunaldietan. Nafarroako Reas sareak azaldu du «migrazio fluxu horien protagonista direnei» emango diela ahotsa; horrela, migratzeko arrazoietan sakondu eta...

Eutsi

Eutsi

Badira lehen pertsonan bizi izan ez dituzun istorioak, eta, halere, bertan egon bazina bezala gorputzean sartzen zaizkizunak. Kontatzen dizkizute eta barrua uzkurtzen zaizu. Duela egun batzuk, ahizpak halako bat kontatzeko deitu zidan. Optikara bidean zihoan, Iruñeko Gurutzeko plazatik gertu, eta gora begira eta oihuka zegoen jende multzo batekin egin zuen topo. Hirugarren solairu batean, emakume bat negarrez eta garrasika ari...

Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari

Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari

Bertze urrats bat: Iruñeko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du hiriko udal plana aldatzea, Donapea auzo berria garatu, eta hiriburuko hegoaldean 5.000 etxebizitza eraiki ahal izateko. Soka luzeko proiektua da Donapeakoa, UPNk hasi baitzuen, duela hainbat urte; 2009an onartu zuten Donapeari buruzko udalerriz gaindiko eragina duen plana, baina epaileek bertan behera utzi zuten, bi aldiz: 2011n eta 2014an. Iruñeko...

Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da

Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da

Alfredo Jaime Irujo Iruñeko alkate ohia hil da, 83 urterekin. Lehen udal hauteskunde osteko udalean sartu zen UCDko zinegotzi moduan. UCD alderdia desegin ostean, eskuineko beste alderdi nagusira egin zuen jauzi: UPNra. 1991ean zerrendaburu aurkeztu eta agintaldi hartan hartu zuen aginte makila. Alkate gisa lehen ezkontza zibila gidatu zuen, 1995ean. Gainera, urte horietan erabaki ziren hiriaren erdigunean lehen lurpeko aparkalekuak eraikitzea:...

Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»

Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»

Belateko tunelaren adjudikazio prozesua oso korapilatsua izan zen 2023an. Sei hilabete iraun zituen, kontratazio mahaiko kideen artean eztabaida handiak izan ziren, eta azkenean pilota Pedro Lopez Bera orduko Nafarroako Gobernuko Herri Lanen zuzendari nagusiaren gain geratu zen. Hark aurrera jotzea erabaki zuen, eta kontratu publikoa sinatu zuen Acciona, Oses eta Servinabarrek osatutako enpresa elkarte irabazlearen alde. Gaur Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean,...