Duela urte batzuk biral egin zen euskararen edertasuna goratu eta zabaldu nahi zuen Twiterreko (orain X) hari bat. Berezitasun etimologikoei erreparatuta, hainbat hitzen esanahia azaltzen zuen erdaraz. Lehen txioak laztana terminoaren jatorria jasotzen zuen, eta horri amona, ilargi, udazkena eta beste hainbeste batu zitzaizkion. Segur aski, ordura arte askok ez genion euskal hitzen literaltasunari erreparatu. Minbizia da hitzez hitzekotasun hori...

Saretzeak emandako indarra
Sendotuz doa. Horixe nabarmendu dute Concha Pasamar, Andrea Ganuza e ta Mikel Santoz Belatz artistek Nafarroako irudigintzari buruz. Iruñeko Ziudadelan egindako mahai inguru batean parte hartu dute, Euskal Irudigileak elkartearen hogeigarren urteurrena ospatzeko. Hiru marrazkilariok, hain zuzen, irudigileen arteko sarea ehuntzeko azken urteotan egindako lana aipatu dute sektoreak egun herrialdean duen osasun ona azaltzeko. Irudigileen elkartean egin dute bat artista...

«Elkartearen ardatzak uztartzen ditu egiten ari garen dantzen atlasak»
Karlos Irujok (Iruñea, 1960) Iruñeko Ortzadar euskal folklore taldearen ibilbide ia osoa ezagutu du, duela 47 urte egin baitzuen bat orain mende erdia bete duen taldearekin. Jardunaldiak eginen dituzte apirilaren 9tik 13ra, Iruñean, urteurren hori ospatzeko. Ezagutzen ez duenarentzat, zer da Ortzadar? Dantza talde bat baino gehiago da. Dantza talde gisa antolatu ginen hasieratik, baina hiru helburu ezberdin izan ditugu...

Plan bat eskatu dute Ultzamako isurien aurka
Ultzama ibaira minda botatzen ari direla salatu dute ekologistek eta ibaiak ukitzen dituen herrietako bizilagunek enegarrenez, eta plan bat eskatu dute egoera horri aurre egiteko. Inguruko haztegietatik iristen da minda ibaira, eta arazoa nabarmena da, batez ere Latasatik behera. Arazoa ez da oraingoa, gainera, bizilagunen arabera, azken 25 urteotan gertatu baitira isuriak. Isuri horiek kalte egin diote ibaiko eta inguruko...

Egindako bidea galtzeko beldur
Kezkak hartu du Beintza-Labaiengo aterpetxeko arduradunen egunerokoa. Urrian 35 urte beteko ditu haien proiektuak, baina bide hori kolpez amaituko ote den beldur dira. Herriko udalak hartutako zenbait erabakik eragin dute oraingo egoera, erabaki horien ondorioz arriskuan baita Mikel Albisuk eta Idoia Etxeberriak martxan jarritako egitasmoaren bideragarritasuna. Albisuk eta Etxeberriak ez dute atea itxi nahi, baina garbi erran dute bertze aukerarik ez...

Enbor bera, adar gehiago
Bertze hazi bat ereiteko: Iruñeko Labea arte, zientzia eta natura laborategiak Arbola jaialdia antolatu du hiriburuan, bigarrenez. Ekinaldiak iaz hasitako bideari eman nahi dio segida, sortu zuten unetik beretik izan baitu egonkortzeko asmoa; aurtengo aldiak, halere, izanen du berrikuntzarik, proiektu sendo eta egonkorra ehuntzea ez ezik, gogoetarako bide berriak sortzea eta sakontzea ere hartu baitu xede. Arbolak artea eta zientzia...

Jostorratza zintzurrean
Aspalditik, sare sozialetan, une oro, pausoak bigunduko, erraztuko edo dotoretuko dizkidaten jantziak eta modako osagarriak agertzen zaizkit. Iragarki horiek beharraldi bihurtu didate oraina. Ez dut deus behar, eta egiazki behar dudana sistemak berak ukatzen eta zailtzen didala jakin badakit. Dena dela, oro har, ez dut dudana mantentzeko zein konpontzeko ahaleginik egin. Ez dakit josten. Behin, txikitan, txotxongilo bat egin behar izan...

«Gure erronketako bat da segurtasunez ibili behar dugula helaraztea»
Eskalada, eskia eta mendiko beste kirol asko egiten ditu Sara Zapata Ortiz de Apodakak (Iruñea, 1999). Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioko kirol zuzendari berria kirol jarduera ugariren arteko harremanaz arduratzen da. Nabarmendu du geroz eta emakume gehiagoren eremua ere badela mendia, segurtasunean arreta jarri behar dela eta, oraingoz, federazioak orain arte egindako bideari jarraituko diola. Kargua hartuta nola sentitzen...

Castejongo Udalak salatu du Erribera eta Iruñea lotzeko autobus lineatik at utzi dutela herria
Nafarroako Gobernuak Erribera eta Iruñea lotzeko autobus zerbitzua berrantolatzeko egindako urratsek herritarren eta agintarien haserrea eragin dute Erriberako zenbait herritan; bereziki, Castejonen, herri hori linea berritik at gelditu baita: Fiterotik, Cintruenigotik eta Corellatik hiriburura joateko zerbitzua Castejondik pasatzen da, baina ez da herrian gelditzen, eta, ondorioz, bidaiaririk ezin du hartu. Castejonen ez, baina Alfaron (Errioxa, Espainia) bai, gelditzen da. «Lotsagarria...

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko
Marokotik etorri dira Iruñera, Marokon gertatzen denari buruzko ardurak mugak zeharkatzen dituelako: AEBetako eta Europako ehungintzaren arloko enpresa handiek herri horretan ekoizten dituzte euren arropak, prozesua merkatzeko, eta, horretarako, langileen eskubideak kontuan hartzen ez dituzten baldintzak ezartzen dituzten tailerrak erabiltzen dituzte. Nadia Ahesbi marokoarra da, ehungintzaren arloko langilea, eta Nafarroako Parlamentuan izan da —martxoaren 20an—, Marokoko Attawasol elkarteko kide Lamia...