Egitura salatzeko

Egitura salatzeko

Egiturazkoa. Halakoxea da arrazakeria, eta halakoxea delako, hain zuzen, haren erroak gizartearen arlo guztietara ailegatzen dira. Egiturazko arazo bat dago migratzaileei etxebizitzarik alokatu nahi ez dietenen jarreraren atzean; egiturazko arazo bat dago karrikan herritar beltzak eta arrazializatuak geldiarazten eta miatzen dituzten polizien jarreraren atzean; eta egiturazko arazo bat dago ustez delitu bat egin duen migratzaileren bati buruzko berrian haren jatorria nabarmentzen duten...

Iruñerriko Mintzodromoa

Iruñerriko Mintzodromoa

Aurten ere Iruñeko gure euskaltegia, Arturo Campion, Iruñerriko Mintzodromoaren hirugarren edizioaren erakunde sustatzaileetako bat izango da. Apirilaren 24an izango da, autobus geltoki zaharrean. Aukera ezin hobea euskaldunok Iruñean elkartzeko, bizipenak partekatzeko eta gozatzeko. Momentu berezia lotsaz eta beldurraz askatzeko, edo behintzat saiatzeko, eta gelan ikasten duguna luzitzeko. Batez ere, momentu ederra izango da akatsa amodioarekin besarkatzeko. «Euskaldun berriok» badakigu zer...

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

Heriotzarekin izan zuen esperientzia batek hausnartzera bulkatu zuen Nere Erkiaga (Lekeitio, Bizkaia, 1973), eta, tanatologia ikasi ostean, Hil arte bizi programa sortu zuen 2022an. Geroztik, herriz herri ibili da, «heriotzaren gainean ditugun eskubideak» plazaratuz eta fenomeno horren inguruko tabuak apurtuz. Erkiagak azpimarratu du tailerrak ez direla egokiak doluan daudenentzat. Lesakako Koskontako bideko aretoan izan zen ostegunean, apirilaren 11tik maiatzaren 2ra eginen...

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Azken hamarkadan, %30; Alcer elkarteak ohartarazi du giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela, eta prebentzioa lantzera deitu ditu herritarrak, dialisirako makina bati lot ez daitezen. «Gaitz isilak dira giltzurrunekoak, konturatzen garenerako laugarren edo bosgarren fasean baitira, hau da, dialisia behar dugunean aurrera egiteko», azaldu du Alcer elkarteko presidente Gema De la Navak. Giltzurrunaren Munduko Eguna izan da martxoaren 14a, eta Alcer elkarteko...

Garai bateko dirdiraren bila

Garai bateko dirdiraren bila

Itzali da garai bateko dirdira. Saidek 2016ko martxoan itxi zuen Iruñeko Zabalguneko Carlos III zinematokia, eta aretorik gabe gelditu zen, ondorioz, hiriko erdialdea; auzo berean zegoen Olite zinematokia, eta hura 2014an itxi zuten; 2019an, berriz, eraikina eraitsi zuten. Behera botatako harrien artean gelditu zen hiriburuko zinema aretoek izan zuten urrezko garaiaren azken arrastoa. Iruñeko zinematokien urrezko garai hori 1940ko eta...

Polemikak lokaztutako proiektu bat

Polemikak lokaztutako proiektu bat

Nilsak espero ez zuen eztabaida piztu du Tuterako araztegia berritzeko eta handitzeko proiektuak. Tuterako alkate Alejandro Toquero (UPN) izan zen egitasmo horren aurka agertu zen lehen agintaria; otsailaren hasieran, proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Tuterako alkatearekin bat egin zuen Arguedaskoak, gero, araztegia handitzeko proiektuak udalerri horren lurrak uki baititzake. Ekologistek ere txarretsi egin dituzte Nilsaren asmoak, eta Tuteran garatu...

Agurrak

Agurrak

Agurrek beti dakarte dolua iragateko prozesua. Intentsitate handiagoz edo txikiagoz sentituko dugu zeri edo zeini agur egiten diogun. Batzuk iaioagoak dira horretan, beste batzuek nahiago dute hanka puntetan iragan, agurrek sor ditzaketen emozio eta zirrara ekiditeko, ixtea beldur ematen dieten etapei horietara itzultzeko zirrikitu txiki bat irekirik uzteko.  Batzuetan hori ez da posible. Agurrik mingarrienak heriotzarekin loturikoak dira usu, eta...

«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»

«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»

Iruñeko historia ikuspuntu feminista batetik lantzeko proiektu berri bat sortu dute hiriburuan: Memoria Eszenikoa. Ellas liburuan jasotako emakumeen historiari ikusgaitasuna emateko, asmoa da hiriburuan egiten dituzten ibilaldi gidatuak antzeztea. Aktoreetako bat da Maia Ansa (Gaintza, 1990). Zein da Memoria Eszenikoa proiektuaren abiapuntua? Antzerkia, kalea eta memoria historikoa uztartzen dituen proiektu bat da gurea. Abiapuntua dira hiriko emakumeen berri emateko aspalditik...

Margarita ezagutzeko solasaldia

Margarita ezagutzeko solasaldia

Ixabel Etxeberriak (Urruña, Lapurdi, 1960) hitza hartu baino lehen, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Heptameron emakumeen taldeko kideak bilakatu dira protagonista, Nafarroako Liburutegiaren egoitzan: kantuz girotu dute Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) izenburuko liburua aurkezteko Nafar Ateneoak antolatutako ekitaldia. Etxeberriak idatzi eta Euskaltzaindiak argitaratu du lana; egileak haren nondik norakoak kontatu ditu Iruñean —martxoaren 7an—, Margarita Angulemakoa nor izan zen azaltzeko. Heptameron abesbatzak...

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

«Orain baimena jaso dutenak ez dira ingurumen eraginaren aldeko adierazpena jaso zuten berak; proiektuak nabarmen aldatu ditu enpresak, eta, ondorioz, ingurumen eraginaren adierazpenak legez kanpokoak dira». Horixe salatu du Alberto Friasek, Forestaliak egin nahi dituen goi tentsioko lineek ukitzen dituzten herrien Autopista Elektrikorik Ez plataformako ordezkariak. Jendaurrean agertu dira plataformako kideak, martxoaren 6an, Iruñean, eta ezagutarazi dute Forestaliaren Kyoko eta...