Polemikak lokaztutako proiektu bat

Polemikak lokaztutako proiektu bat

Nilsak espero ez zuen eztabaida piztu du Tuterako araztegia berritzeko eta handitzeko proiektuak. Tuterako alkate Alejandro Toquero (UPN) izan zen egitasmo horren aurka agertu zen lehen agintaria; otsailaren hasieran, proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Tuterako alkatearekin bat egin zuen Arguedaskoak, gero, araztegia handitzeko proiektuak udalerri horren lurrak uki baititzake. Ekologistek ere txarretsi egin dituzte Nilsaren asmoak, eta Tuteran garatu...

Agurrak

Agurrak

Agurrek beti dakarte dolua iragateko prozesua. Intentsitate handiagoz edo txikiagoz sentituko dugu zeri edo zeini agur egiten diogun. Batzuk iaioagoak dira horretan, beste batzuek nahiago dute hanka puntetan iragan, agurrek sor ditzaketen emozio eta zirrara ekiditeko, ixtea beldur ematen dieten etapei horietara itzultzeko zirrikitu txiki bat irekirik uzteko.  Batzuetan hori ez da posible. Agurrik mingarrienak heriotzarekin loturikoak dira usu, eta...

«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»

«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»

Iruñeko historia ikuspuntu feminista batetik lantzeko proiektu berri bat sortu dute hiriburuan: Memoria Eszenikoa. Ellas liburuan jasotako emakumeen historiari ikusgaitasuna emateko, asmoa da hiriburuan egiten dituzten ibilaldi gidatuak antzeztea. Aktoreetako bat da Maia Ansa (Gaintza, 1990). Zein da Memoria Eszenikoa proiektuaren abiapuntua? Antzerkia, kalea eta memoria historikoa uztartzen dituen proiektu bat da gurea. Abiapuntua dira hiriko emakumeen berri emateko aspalditik...

Margarita ezagutzeko solasaldia

Margarita ezagutzeko solasaldia

Ixabel Etxeberriak (Urruña, Lapurdi, 1960) hitza hartu baino lehen, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Heptameron emakumeen taldeko kideak bilakatu dira protagonista, Nafarroako Liburutegiaren egoitzan: kantuz girotu dute Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) izenburuko liburua aurkezteko Nafar Ateneoak antolatutako ekitaldia. Etxeberriak idatzi eta Euskaltzaindiak argitaratu du lana; egileak haren nondik norakoak kontatu ditu Iruñean —martxoaren 7an—, Margarita Angulemakoa nor izan zen azaltzeko. Heptameron abesbatzak...

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

«Orain baimena jaso dutenak ez dira ingurumen eraginaren aldeko adierazpena jaso zuten berak; proiektuak nabarmen aldatu ditu enpresak, eta, ondorioz, ingurumen eraginaren adierazpenak legez kanpokoak dira». Horixe salatu du Alberto Friasek, Forestaliak egin nahi dituen goi tentsioko lineek ukitzen dituzten herrien Autopista Elektrikorik Ez plataformako ordezkariak. Jendaurrean agertu dira plataformako kideak, martxoaren 6an, Iruñean, eta ezagutarazi dute Forestaliaren Kyoko eta...

Euskaraz, harro eta ozen

Euskaraz, harro eta ozen

Azken orduko urduritasunak ere ez dio irribarrea hoztu, kontent baita Korrikaren Nafarroako koordinatzaile Asier Biurrun: «Lana egina dago; Korrika badator!». Euskararen aldeko lasterketa atzo abiatu zen, Irundik (Gipuzkoa), eta hilaren 24an amaituko da, Baionan. Nafarroara gaur ailegatuko da, eta, datorren asteartera bitarte, herrialdeko hamaika udalerri zeharkatuko ditu. Aurtengoa Korrikaren 23. aldia da, eta Harro herri hartu du lelo. Nafarroan, harrotasun...

Elkar kutsatzea

Elkar kutsatzea

Edonor akordatzen da txikitan ikusten zituen marrazki bizidunekin. Buruan iltzatuta geratzen zaizkigun oroitzapenak dira, inkontzienteki gugan arrasto bat uzten dutenak. Niri zer ikusten nuen galdetzen didatenean saio asko datozkit burura, baina guztien artean banuen faboritoa: Berebiziko espioiak. Lagunartean gai honen inguruan hitz egiten ari ginela, irakaslea den eta haurrekin egunero dabilen batek hurrengoa bota zuen: «Bisualki askoz sofistikatuagoak diren arren,...

Antzokien sareak antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu 32 herritara

Antzokien sareak antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu 32 herritara

Sendaberri programa martxan da, berriz ere. Joan den asteburuan abiatu zuten, eta datozen hilabeteotan, antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu Nafarroako 32 herritara. Hamalau konpainiak parte hartuko dute, eta, denera, 65 funtzio aurkeztuko dituzte. Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren laguntzarekin.  Nafarroako Antzokien Sareko buru Asier Costak, Elortzibarko Udaleko Kultura zinegotzi Luis Maiak, Sendaberri programaren kudeatzaile Iker...

Ozen entzun da eroen garrasi politikoa

Ozen entzun da eroen garrasi politikoa

Hamarkada luzez psikiatrikoetako pareten artean gelditu diren oihuek lortu dute hormak zeharkatzea, eta sufrimenduak eragindako oihu horiek garrasi politiko bilakatu dira; eroek —irain gisa erabilitako hitz hori bere egin dute, eta esanahi politikoz bete—, sistema psikiatrikotik bizirik atera direnek, neurodibergenteek, desgaitu psikosozialek, pertsona psikiatrizatuek —anitz dira mugimendu eroaren barruan batzuek eta bertzeek euren buruaz aritzeko erabiltzen dituzten hitzak— urratsak egin...

Lanak etenik izan ez dezan

Lanak etenik izan ez dezan

Aukera balia dezala. Horixe eskatu diote Nafarroako baso suhiltzaileek Nafarroako Gobernuari: aprobetxa dezala langile talde organiko publikoa egonkortzeko abiatu duen prozesua, baso suhiltzaileek urte osoan lan egin dezaten. Egun, urtean zortzi hilabetez aritzen dira gehienez, eta gehienak, lau hilabetez. «Egoera prekario» hori salatu dute herrialdeko baso suhiltzaileek, Cordovillako parke nagusian otsailaren 29an egin duten agerraldian. Klima aldaketaren jokalekuan suhiltzaileon lana «gero eta beharrezkoagoa»...