Iraungitzeak onik irteteko

Iraungitzeak onik irteteko

Egutegitik harago, badaude urtea hasteko beste hainbat modu; ondorioz, helmuga zein abiapuntua izanen den eguna guk geuk ere aukera dezakegu. Hori dela eta, gaurko eguna, hasieraren eta amaieraren arteko gatazkaren konponbideak ukiezina izaten jarraitzen duelarik, ziklo eta eraldaketa feministako urtemuga bezala hartu nahi izan dut. Urtea hasi zenetik nekatuta sentitzen dut neure burua, jendaurrean lan egiten dut eta gabonak, niretzat, bat-bateko...

«Etxeari bultzada bat eman nahi diogu, auzo guztietara ailegatu»

«Etxeari bultzada bat eman nahi diogu, auzo guztietara ailegatu»

Lan handiko eguna izanen da gaurkoa Iruñeko Emakumeen Etxean, Agoitz karrikako bederatzigarrenean: han eginen dute bat hiriburuko emakume anitzek, arratsaldeko Martxoaren 8ko manifestaziora elkarrekin joateko. Emakumeen Etxeak 2019. urteko urrian ireki zuen atea, eta, geroztik, topagune eta gogoetarako leku bilakatzeko egin du lan. Maria Malo Brutau da lehendakaria (Valladolid, Espainia, 1976). Urrian bost urte beteko ditu Iruñeko Emakumeen Etxeak. Nolakoa...

Pixelian, zineman trebatzeko

Pixelian, zineman trebatzeko

Nafarroako Marketin Klubak Pixelian Zinemaren eta Arte Bisualaren Eskola sortu du Mutiloako bere egoitzan. Helburu garbi batekin jarri dute egitasmo hori martxan: jendea zineman trebatzeko, eta sektore horri behar dituen profesionalak emateko. Eskolako arduradunek bi esparru jakin hautatu dituzte bidea egiten hasteko: zuzendaritzarena eta ekoizpen exekutiboarena. Arlo horietan master bana prestatu dituzte Pixelian martxan jartzeko. Eskolako webgunean jasota daude bi...

Memoriaren koadroa marrazten

Memoriaren koadroa marrazten

«Ondare immaterialaren transmisioan egin dugun beste urrats bat da». Hitz horiekin azaldu du Gaizka Arangurenek, Labrit Ondare Immaterialeko zuzendariak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egindako hitzarmena. Beste gauza batzuen artean, Nafarroako ahozko memoria biltzea eta zabaltzea da Arangurenen helburua. Hitzarmenari esker, 2009tik sortutako ikus-entzunezko material etnografiko guztia Navarchivo.com orrian —Nafarroako ondare materiagabearen webgunea— ikusgai dago. Orain arte, soilik trailerrak zeuden eskuragai....

Toki bat Ziudadelan musikarentzat

Toki bat Ziudadelan musikarentzat

Aurreiritziak bazter utzi nahi dituzte, eta, hori lortzeko, Iruñeko kulturaren plaza nagusietako bat hartuko dute: musika elektronikoak toki bat izanen du, gaur eta bihar, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, ElektrAV arte bisualen eta abangoardiako musiken jaialdiari esker. Musex Industries etxeak antolatu du, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Juan eta Javier Sueskun anaiak dira Musex Industries etxeko arduradun. Javier Sueskunek «biziki»...

«Abesbatza batek duen balioa ezagutarazi behar dugu»

«Abesbatza batek duen balioa ezagutarazi behar dugu»

«Urte oso ona» izan zen iazkoa, Iruñeko Orfeoiaren zuzendari Igor Ijurraren hitzetan (Etxarri Aranatz, 1973). Halere, aurten «lasaiago» hasiko direla azaldu du etxarriarrak, 2024-2025 denboraldiari indarberriturik ekiteko. Eskaintza oparoa aurkeztu dute: a capella musika, proiektu sinfonikoak eta beste. Iruñean ez ezik, Nafarroako herrietan ere eginen dituzte emanaldiak, Musika Nafarroan zikloaren barruan. Nobedade gisa, Haydnen Die Jahreszeiten (Urtaroak) obra ekarriko dute...

Sendabelarra

Orain dela bi urte, Txilek yagan hizkuntzaz mintzo zen azken emakumea galdu zuen: Cristina Calderon. Txileko Patagoniako lurralde hotzetan bizi izan zen, familiarekin batera, kanoetan arrantzan beti, zero azpiko tenperaturetan. Bera izan zen jatorrizko hizkuntza gordetzen zuen Txileko hegoaldeko herri indigenen azken ondorengoa. Horrek esan nahi du hizkuntza, sinesmen eta elkarreragin unibertso konplexu baten azken gordetzailea izan zela. Calderonek herentzian...

«Musika jartzeko toki gutxi dago gaur egun, hagitz gutxi»

«Musika jartzeko toki gutxi dago gaur egun, hagitz gutxi»

Navarra Music Commission bulego publikoak egindako deialdi baten bidez hautatu dituzte Iruñeko ElektrAV jaialdian parte hartuko duten artista nafarrak: Izar5 eta Monica Elektra. Biharko saioan ariko da Monica Elektra (Lizarra, 1977). Eskarmentu handiko DJa da, baina ez du hasierako ilusioa galdu. Eskertu du jaialdian parte hartzeko aukera. Kontent? Bai, jaialdi honekin urrats bat aurrera eginen duelako musika elektronikoak herrialdean. Gisa...

«Pertsona jarri behar dugu erdigunean, eta harekin adostu erabaki guztiak»

«Pertsona jarri behar dugu erdigunean, eta harekin adostu erabaki guztiak»

Sara Txibite (Tutera, 1961) Nafarroako Osasun Mentaleko kudeatzailea da, azarotik. Osasun mentala artatzeko paradigma aldatzen ari dela uste du, baina nabarmendu du, halere, zenbait urrats egitea «zaila» dela. Gero eta gehiago hitz egiten da osasun mentalari buruz. Ona da? Inportantea da, baina uste dut garbi ulertu behar dugula osasun mentala ez dela bakarrik gure departamentuaren ardura. Osasun mentalak departamentu guztiak...

Erakusleiho bat aktoreentzat

Erakusleiho bat aktoreentzat

«Pozarren» agertu dira kazetarien aurrean; pozarren, asteartean, otsailaren 27an, Gijongo (Espainia) Feten nazioarteko antzerki jaialdian parte hartzeko aukeratu dituztelako, eta pozarren, Nafarroako antzerkigintzaren lagin bat herrialdeko mugetatik kanpo aurkezteko aukera izanen dutelako. Yarleku konpainiako Eva Azpilikueta eta Laura Villanuevak 104. haurra izena duen obra aurkeztuko dute —lehendabizikoz, Nafarroatik at—; Estefania de Paz Asinek, berriz, Olvido Flores bere azken lana. Haur...