Enbor bera, adar gehiago

Enbor bera, adar gehiago

Bertze hazi bat ereiteko: Iruñeko Labea arte, zientzia eta natura laborategiak Arbola jaialdia antolatu du hiriburuan, bigarrenez. Ekinaldiak iaz hasitako bideari eman nahi dio segida, sortu zuten unetik beretik izan baitu egonkortzeko asmoa; aurtengo aldiak, halere, izanen du berrikuntzarik, proiektu sendo eta egonkorra ehuntzea ez ezik, gogoetarako bide berriak sortzea eta sakontzea ere hartu baitu xede. Arbolak artea eta zientzia...

Jostorratza zintzurrean

Jostorratza zintzurrean

Aspalditik, sare sozialetan, une oro, pausoak bigunduko, erraztuko edo dotoretuko dizkidaten jantziak eta modako osagarriak agertzen zaizkit. Iragarki horiek beharraldi bihurtu didate oraina. Ez dut deus behar, eta egiazki behar dudana sistemak berak ukatzen eta zailtzen didala jakin badakit. Dena dela, oro har, ez dut dudana mantentzeko zein konpontzeko ahaleginik egin. Ez dakit josten. Behin, txikitan, txotxongilo bat egin behar izan...

«Gure erronketako bat da segurtasunez ibili behar dugula helaraztea»

«Gure erronketako bat da segurtasunez ibili behar dugula helaraztea»

Eskalada, eskia eta mendiko beste kirol asko egiten ditu Sara Zapata Ortiz de Apodakak (Iruñea, 1999). Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioko kirol zuzendari berria kirol jarduera ugariren arteko harremanaz arduratzen da. Nabarmendu du geroz eta emakume gehiagoren eremua ere badela mendia, segurtasunean arreta jarri behar dela eta, oraingoz, federazioak orain arte egindako bideari jarraituko diola. Kargua hartuta nola sentitzen...

Castejongo Udalak salatu du Erribera eta Iruñea lotzeko autobus lineatik at utzi dutela herria

Castejongo Udalak salatu du Erribera eta Iruñea lotzeko autobus lineatik at utzi dutela herria

Nafarroako Gobernuak Erribera eta Iruñea lotzeko autobus zerbitzua berrantolatzeko egindako urratsek herritarren eta agintarien haserrea eragin dute Erriberako zenbait herritan; bereziki, Castejonen, herri hori linea berritik at gelditu baita: Fiterotik, Cintruenigotik eta Corellatik hiriburura joateko zerbitzua Castejondik pasatzen da, baina ez da herrian gelditzen, eta, ondorioz, bidaiaririk ezin du hartu. Castejonen ez, baina Alfaron (Errioxa, Espainia) bai, gelditzen da. «Lotsagarria...

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Marokotik etorri dira Iruñera, Marokon gertatzen denari buruzko ardurak mugak zeharkatzen dituelako: AEBetako eta Europako ehungintzaren arloko enpresa handiek herri horretan ekoizten dituzte euren arropak, prozesua merkatzeko, eta, horretarako, langileen eskubideak kontuan hartzen ez dituzten baldintzak ezartzen dituzten tailerrak erabiltzen dituzte. Nadia Ahesbi marokoarra da, ehungintzaren arloko langilea, eta Nafarroako Parlamentuan izan da —martxoaren 20an—, Marokoko Attawasol elkarteko kide Lamia...

Egitura salatzeko

Egitura salatzeko

Egiturazkoa. Halakoxea da arrazakeria, eta halakoxea delako, hain zuzen, haren erroak gizartearen arlo guztietara ailegatzen dira. Egiturazko arazo bat dago migratzaileei etxebizitzarik alokatu nahi ez dietenen jarreraren atzean; egiturazko arazo bat dago karrikan herritar beltzak eta arrazializatuak geldiarazten eta miatzen dituzten polizien jarreraren atzean; eta egiturazko arazo bat dago ustez delitu bat egin duen migratzaileren bati buruzko berrian haren jatorria nabarmentzen duten...

Iruñerriko Mintzodromoa

Iruñerriko Mintzodromoa

Aurten ere Iruñeko gure euskaltegia, Arturo Campion, Iruñerriko Mintzodromoaren hirugarren edizioaren erakunde sustatzaileetako bat izango da. Apirilaren 24an izango da, autobus geltoki zaharrean. Aukera ezin hobea euskaldunok Iruñean elkartzeko, bizipenak partekatzeko eta gozatzeko. Momentu berezia lotsaz eta beldurraz askatzeko, edo behintzat saiatzeko, eta gelan ikasten duguna luzitzeko. Batez ere, momentu ederra izango da akatsa amodioarekin besarkatzeko. «Euskaldun berriok» badakigu zer...

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

Heriotzarekin izan zuen esperientzia batek hausnartzera bulkatu zuen Nere Erkiaga (Lekeitio, Bizkaia, 1973), eta, tanatologia ikasi ostean, Hil arte bizi programa sortu zuen 2022an. Geroztik, herriz herri ibili da, «heriotzaren gainean ditugun eskubideak» plazaratuz eta fenomeno horren inguruko tabuak apurtuz. Erkiagak azpimarratu du tailerrak ez direla egokiak doluan daudenentzat. Lesakako Koskontako bideko aretoan izan zen ostegunean, apirilaren 11tik maiatzaren 2ra eginen...

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Azken hamarkadan, %30; Alcer elkarteak ohartarazi du giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela, eta prebentzioa lantzera deitu ditu herritarrak, dialisirako makina bati lot ez daitezen. «Gaitz isilak dira giltzurrunekoak, konturatzen garenerako laugarren edo bosgarren fasean baitira, hau da, dialisia behar dugunean aurrera egiteko», azaldu du Alcer elkarteko presidente Gema De la Navak. Giltzurrunaren Munduko Eguna izan da martxoaren 14a, eta Alcer elkarteko...

Garai bateko dirdiraren bila

Garai bateko dirdiraren bila

Itzali da garai bateko dirdira. Saidek 2016ko martxoan itxi zuen Iruñeko Zabalguneko Carlos III zinematokia, eta aretorik gabe gelditu zen, ondorioz, hiriko erdialdea; auzo berean zegoen Olite zinematokia, eta hura 2014an itxi zuten; 2019an, berriz, eraikina eraitsi zuten. Behera botatako harrien artean gelditu zen hiriburuko zinema aretoek izan zuten urrezko garaiaren azken arrastoa. Iruñeko zinematokien urrezko garai hori 1940ko eta...