Amiantoaren inguruko kongresua eginen du Ananar elkarteak azaroan, Iruñean; Maria Asun Fernandezek sortu zuen elkartea, senarra amiantoaren ondorioz zendu eta gero.

Extinction Rebellion: “Mugimendua kriminalizatzen saiatu dira”
Espainiako Fiskaltzak "terroristatzat" jo ditu Extinction Rebellion eta Futuro Vegetal talde ekologistak. Extinction Rebellionek 2019an sortu zuen Iruñeko bere taldea

Arauak iraultzeko hegaldia
Irene Zottola argazkilariak beldurrak, heroiak, antiheroiak eta beste landu ditu 'Ikaro' erakusketan. Iruñeko Ziudadelako Mistoen Aretoan ikus daiteke, urriaren 31ra arte.

“Fantasiak ematen dit bizitzak ukatu didan identitatea”
Boterea, historia, LGTBfobia eta irudimena landu ditu Manuela Trasobares filosofoak 'Voluntad de poder' bere liburuan. Iruñeko Marisolasak Bazterretan jardunaldian parte hartu berri du.

Iritzia: Hartu-emanak
Nagore Eslaba
Ordu luze baten ostean telefonoa eskegi dut. Hilabeteak dira elkar ikusten ez dugula; deiak, ordea, astero egiten ditugu. "Umeak zer moduz?", nik berari, "ohitu zara dagoeneko lan berrira?", berak niri.Hogeita bost urteko adin tartea dago...

Pandemiarik gabe eta bidean segitzeko gogoz
Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da, Iruritan. Lau final-laurden eta hiru finalaurreko eginen dituzte, abenduaren 2ko finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda osatzeko. 2021ean, Saioa Alkaizak jantzi zuen txapela. Osasun krisiak orduan eragindako ziurgabetasuna bazter utzi dute antolatzaileek.

Txapeldunaren lehenengo saioa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da Iruritan; Saioa Alkaiza txapeldunarekin batera ariko dira han Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Eneko Fernandez eta Egoitz Gorosterrazu.

Lizarrak aitortza egin nahi dio Eleizegiri
Lizarrako herritar talde batek Katalina Eleizegi zena oroitzeko eta omentzeko ekinaldia jarri du abian. Donostian jaio zen Eleizegi, baina Lizarra izan zuen bizitoki 1936tik hil arte. Herri horretan argitaratu gabe dauden hiru antzezlan idatzi zituen.

“Ikastolen eta ofizialtasunaren festa izan dadin nahi dugu”
Nafarroa Oinez ospatuko dute etzi Etxarri Aranatzen, hango Andra Mari ikastolak antolatuta. Iñigo Orella zuzendariak esan du "zirikatzaileak" izan nahi dutela, euskara erabiltzea sustatzeko.