Laba sarea 2022. urtean sortu zuten, Iruñeko Gazteluko plazatik euskararen normalizazioan lan egiteko eta euskal kulturaren erakusleiho izateko. Urtez urte, asko izan dira euskarak toki zabalagoa hartzeko Labak sustatutako proiektuak. Bide horretan, beste urrats bat egin, eta Ilundain fundazioarekin elkarlanean eta Nafar Lansareren babesarekin, ostalaritza sektorerako formakuntza bat eskainiko du euskaraz, doan. Helburua da Labako ostalaritza proiektu berriko lantaldea prestatzea. Formakuntza...

Gaztetxe berrirako akordioa lortu dute Burlatan
Hainbat hilabeteko negoziazioen ondoren, Burlatako Gazte Asanbladak eta udalak akordioa egin dute gaztetxe berrirako. Orain dela aste batzuk, Gazte Asanbladak salatu zuen gaztetxea berehala hustua izateko arriskuan zegoela. Izan ere, martxoaren 15ean eraikinaren giltzak entregatzeko agindua zuten. Gaztetxeko kideek borondate falta eta alternatibarik eskaini ez izana egotzi zioten udalari. Udalak —EH Bildu, Zurekin Nafarroa eta Geroa Bai daude agintean— adierazi...

Clara
Clarak ez du puta izan nahi. Segur aski irtenbide zilegia eta duina izan daiteke. Egin behar du, baina berak ez du nahi, ez du beste aukerarik izan. Emakume migratzailea da, emakume arrazializatua da eta, batez ere, emakume pobrea da. Hau da Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlanaren istorioak kontatzen duena, puta honen istorioa. Berea. Hau nire istorio propioa izan liteke, baina ez...

Arduraz jokatzera deitzeko paseo bat
Porlanaren ordez lur gehiago behar dela; ibaiei beren bidea egiten utzi behar zaiela; autoak hirian duen nagusitasuna ezbaian jarri behar dela; desazkunde «demokratiko eta kontrolatu» baten alde egiteko garaia dela. Hori eta bertze gauza anitz ikasi zituzten, apirilaren 4an, Klimaren Aldeko Nafarroako Aliantzak Iruñeko Txantrea auzoan antolatu zuen ibilaldi klimatikoan parte hartu zuten herritarrek. Magdalenako zubian hasi zuten paseoa, eta Munduko parkean...

«Operan aritzea ez da lan bat soilik: egia bihurtutako amets bat da»
Madrilen dago Sofia Esparza sopranoa (Iruñea, 1994). Basilean (Suitza) izan da orain dela gutxi arte, Turandot obra antzezten, eta, Madrilen La Revoltosa amaitzean, Suitzara itzuliko da. Europako beste hamaika herrialdetan izan da Esparza: besteak beste, Georgian, Italian eta Armenian. Maleta bat eskuan duela bizi da 31 urteko sopranoa, baina pozik: «Hau da egin nahi dudana, eta zorionekoa naiz honetan aritzeko...

Auzo boterea piztu dute Arrotxapean
Granate koloreko burdinazko ate bat eta billabesaren zain daudenek estaltzen duten horma irudi bat. El Hadji gune autogestionatua dio gorriz eta beltzez tindaturiko paretak. Iruñeko Arrotxapean, «auzo boterea» eraikitzeko gune bat sortu dute bizilagunek. Iazko Maiatzaren Lehenean ireki zituzten ateak. Beñat Ziganda eta Pape Fall El Hadji gune horretako kideek azaldu dute bazela «beharra» horrelako zerbait sortzeko, baita horretarako «lekua» ere. Gune...

Iruindarrak dira beren hirian gusturen bizi direnak Europan
Iruñea da sailkapeneko lehena, Europako hirien bizi kalitateari buruz aurten egindako txosten batean. Zehazki, Europako Batzordeak eskatuta egin dute ikerketa, Europako Batasuneko 84 hiritan. Hiriotako bizi kalitatea neurtzea izan da asmoa, eta, emaitzen arabera, Iruñeko bizilagunak dira beren hirian gusturen bizi direnak: hiritarren %98k diote hiriburuan pozik bizi direla; 2022an baino %0,4 gehiagok. Azkenekoz, 2022an egin zuten ikerketa bera. Txostena...

Besarkada bat
Tentazioa izan dut gaurko zutabe hau ez idazteko. Edurne Elizondok, Nafarroako Hitza-k duen koordinatzaile maitagarriak (basoko maitagarria ere ez ote den zalantzak ditut), bi aukera eman zizkidan, beste proiektu batzuetan murgildu eta hau utziko nuela esan nionean: agur esateko azken zutabe bat idatzi edo, nahiago banuen, erreleboa besterik gabe ondorengoari pasatu. Nire erantzuna bazekiela ziur naiz. Eskola zaharrekoa naiz, edo,...

Gorde daitekeela erakutsi
Murphyren legea ez da bete; alderantziz: egin beharreko urrats guztiak ongi atera dira. «Erabateko sintonia» egon da auzian inplikatutako eragile guztien artean, eta, ondorioz, Etxauriko irin fabrika zaharreko zeramikazko errotulua kentzea eta gordetzea lortu dute. «Salbatu dugu», nabarmendu du Ondare Grafikoa Babesteko Iberiar Sareko kide Oscar Brakok, pozarren. Lauzak banan-banan hormatik atera eta gero, kutxatan gorde dituzte, zenbatuta, zenbakiei jarraituz...

Emakume bat hil da Nafarroan, trafiko istripuan
Emakume bat hil da gaur arratsaldean Lerinen, NA-122 errepidean izan den trafiko istripuan. Hildakoak 82 urte zituen eta Azagrako bizilaguna zen, eta beste bi emakumerekin batera zihoan autoan. Ibilgailua bidetik irten eta irauli egin da. Foruzaingoak azaldu duenez, 17:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Lizarra eta Andosilla (Nafarroa) lotzen dituen errepidearen 17. eta 18. kilometroen artean, Lerin parean. Istripua izan duen...