Audrey Serranok Euskaltzaindiaren Mintzola beka jaso du, 'Iruñerriko gazteen hizkera' ikerketagatik. Nutrizionista da, baina DBHko irakasle izateko masterrak eman dio hizkuntzaren arloan sakontzeko aukera.

Iritzia: Urre urdina
Nagore Eslaba
Umetan orduak botatzen nituen ur azpian. Berdin zitzaidan itsasoan, errekan edo herriko igerilekuan egon. Atzamarrak zimurtuta eduki arte, eta ezpainek kolore morea hartu arte ez nintzen irteten.Ama toallatik deika izan ohi nuen, baina ar...

Liburu bat, azken uzta jasotzeko
Iruñeko Udalak Egile Berriendako Literatur Lehiaketako 2022ko lan sarituak argitaratu ditu. Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuart nagusitu dira poesian; narrazio laburren kategorian, berriz, Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu. Jendaurrean aurkeztu dituzte testuak.

“Musika interesgarria entzuten genuenean, ezin geldirik geratu”
Patxi Goñik erretiroa hartuko du udazkenean, eta, harekin batera, Gor diskoetxeak ateak itxiko ditu. Deskonektatzeko gogoa duela esan du musika editoreak, baina oraindik lan handia dagoela egiteko.

Iritzia: Buztinezko ahoak
Olatz Azpirotz Larzabal
Beti izan naiz hamarrekoak eta biribilak beregain dituzten zenbaki bikoitien zalea. Zirkunferentziak beti atsegin izan ditut, batik bat, zirkuluek islatzen dituzten sarrera eta irteerarik gabeko babes-eremu faltsuetan sinetsi i...

Denek nahi dituzten aulkiak
Gauerdian jarri da martxan udal eta foru hauteskundeetarako bi asteko kanpaina, eta abian da, ondorioz, Nafarroako Parlamentuko aulkiak lortzeko lehia. 519.751 herritarrek izanen dute foruko bozetan botoa emateko eskubidea, maiatzaren 28an.

Makila nork hartuko zain
Iruñeko Udalak bertze alkate bat izanen du hauteskundeak pasatuta, Enrique Maia egungo udalburua ez baita aurkeztu; UPNk ez du Navarra Suma koalizioa berritu, eta Cristina Ibarrola du hautagai.

Iratiko ibarrek bat egin dute, saretu eta elkarlanean aritzeko
Zuberoako Mendi Sindikatuak, Zaraitzuko Biltzarrak, Garaziko Mendi Sindikatuak eta Aezkoako Biltzarrak Lau Ibarrak elkartea sortu dute. Irati berritzeko lanean segitzea dute xede