Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.

Tradizioaren erritmoan sortzen
Iker Alvarez eta Aitor Urkiza Harribitxi txistulari bikoteak bere lehendabiziko diskoa kaleratu du: 'Deiadar'. Bi musikariek txistua eta beste zenbait musika tresna baliatu dituzte, eta musika tradizional garaikidean oinarritutako lan bat ondu dute.

“Har dezatela hitza hemengo erakundeek Perukoa salatzeko”
Nafarroan bizi diren perutarrak kalera atera dira, haien sorterrian biltzar konstituziogile bat eskatzeko altxatu diren herritarren aurkako errepresioa salatzera. Haietako bat da Cecilia Themme. Babesa eskatu du.

Iritzia: Tik-tak
Amets Aranguren Arrieta
TikTok deskargatu dut. Beti izan naiz aplikazio berriak deskargatzeko erresistentzia jartzen duen hori, kuadrillan Bizum-a azkena deskargatu zuen hori. Azkena, baina azkenean beti erortzen dena.Teknologiaren munduari diot orokor...

Auzo bat sortzeko bidean
Iruñeko Zabalguneko Zabalsanche auzo elkarteak ez du bat egin Iruñeko Udalak Gurutzeko plazan lur azpiko aparkaleku bat egiteko duen asmoarekin. Elkarteko kideek urtebete daramate lanean, Zabalguneko auzokideen arteko sarea ehuntzeko.

“Musika lana da, baina jolas bat ere bada; nik anitz gozatzen dut”
Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko saxofoi irakaslea da Sergio Eslaba musikaria. Saxofoi talde bat sortu berri du, Aurora Vives lankidearekin, bere ikasleei gelatik at jotzeko aukera emateko asmoz.

Iritzia: Beldurra
Lohizune Amatria
Errazagoa da hirugarrenekin hitz egitea, maiz. Bereziki, barru-barruan haustura eragin duen gairen bat denean kanporatu beharrekoa. Bi Arnas dokumentala ikusi dut berriki, eta ezin identifikatuago sentitu naiz Iratxe Sorzabalen eta har...