Arguedasko Sendaviva zoologikoa hustu behar izan zuten. Han itxita bizi diren 800 animalietatik hamabi hil dira, "estresagatik"

“Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua”
Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, 'Berridatz ditzagun jaiak' lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du Isturizek.

Goiak hasi, eta auzolanean bukatu
Josu Goia zenak duela 30 urte hasitako tailua bukatu dute zenbait herritarrek, Beran. Hamahiru laguneko talde bat aritu da urritik lanean, Migeltxo Etxeberriak, Jose Inazio Telletxeak eta Luis Mari Esartek gidatuta.

Teletaxi enplegu zentro bereziko langileek greba hasiko dute gaur
Greba mugagabera deitu dute. Enpresari eskatu diote bete dezala otsailean adostu zuten akordiorako oinarria. Salatu dute negoziatzeko borondaterik ez duela izan apiriletik

Iritzia: Badatoz
Amets Aranguren Arrieta
Atzerako kontua egiten duen etxepeko erlojuak zifra bakarreko zenbakia markatzen du falta diren egunen lekuan. Bi urteko geldialdiaren ondotik, bueltan dira sanferminak Iruñean ere.Atzerako kontuaren erlojuari egiten zaizkion a...

Ateak ireki, sartzen uzteko
Lantxotegi elkarteak Kabia proiektua abiatuko du uztailean; helburua da zubi lana egitea, 18 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileen eta herrialdean jaiotakoen arteko harremanak garatzeko. Arduradunek herritarrei eskatu diete gogoeta egin dezatela, Nafarroa "benetako" harrera herrialde bilakatu dadin.

Bide bat mendian, berdintasunaren alde
Abiatu dute Pirinioez Haraindiko Elkartasun Elkarte Sozialaren mendi martxa, zortzigarrenez. Bazterketari aurre egitea du xede. Katalunia, Aragoi eta Euskal Herriko 150 gaztek parte hartuko dute.

Ezohiko solasaldia
Foro Sozialak Txelui Moreno (HB), Patxi Zabaleta (Aralar), Mertxe Sanchez (PSN) eta Santiago Cervera (UPN eta PP) politikariak elkartu ditu asteon Iruñean, mahai inguru batean.

“Emakume erbesteratuak dira: ez hemengoak, ez hangoak”
Helena Bengoetxearen dokumental berriak 36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren lau andreren bizitzak ditu ardatz; 'Matrioskas: niñas de la guerra' izena du. Iruñean eman zuten iragan astean.