Iruñeko Iturramako Institutuak paperezko zubien lehiaketa egin du, Nafarroako hamabost ikastetxetako zazpiehun ikaslerekin. Papera, kola eta silikona baino ezin izan dute erabili. Felix Solak irabazi du: 35,5 kilori eutsi dio bere zubiak.

“Ez dut ez zirriborrorik egiten, ez emaitza aurrez imajinatzen”
Ingalaterran zelarik faltan sumatutakotik, artelanak sortu ditu Aitziber Iragik. Lehenbiziko erakusketa ondu du horiek bilduta: 'Nomadak'. Irurtzungo Pikuxar Euskal Etxean da ikusgai, maiatzaren bukaerara arte.

Iritzia: Kantu bat gara, baina zein?
Amets Aranguren Arrieta
Egiten duguna, jaten duguna edota irakurtzen duguna garela diote. Jon Maiarendako, aldiz, kantu bat gara. Eta izenburu horren pean argitaratu du bertsio disko bat bertsolariak. Aurkezteko, "kontzertu bat baino gehiago" den emana...

Zutik dira langileak
Sindikatu nagusiak karrikara aterako dira Maiatzaren Lehenean; Iruñean eginen dituzte protesta nagusiak, prekaritatea salatzeko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken hilabeteotan, hain zuzen, hainbat gatazka izan dira, eta langileen protestak, lanuzteak eta grebak eragin dituzte herrialde osoan.

“Mugen itxierak arras murriztu ditu gure arteko trukaketak”
Nafarroaren Eguna ospatuko dute bihar Baigorrin, pandemiagatik bi urtez bertan behera gelditu eta gero. Jendea "elkartzeko gogoz" dela erran du Maider Luro Basaizea elkarteko lehendakariak.

Iritzia: Altxorrak
Lohizune Amatria
Kezkaz jaso nituen Marine Le Pen Frantziako presidentetzarako eskuin muturreko hautagaiak bigarren itzulirako kanpainan eskualdeko hizkuntzen irakaskuntzari buruz Ouest France egunkariari esandakoak. Hizkuntzak frantziarren ondasunaren...

“Nik ez dut batere sufritu; plazer handia izan da Argan aritzea”
Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko.