Emausko Trapuketariek mende erdia bete dute Nafarroan; hasieran bezala, pertsonak jarduera ororen erdigunean jartzeko lan egitea dute helburu orain ere. "Sufriarazten digun errealitatea aldatu nahi dugu", laburbildu du Jose Mari Garcia arduradunak. Ekonomia ekologikoaren aitzindari izan dira.

Camilo Sesto eta Barricada
Uharteko Andre Maria Zuriaren abesbatzak kanpaina bat hasi du, abeslari gazteak taldera erakartzeko; 1980ko hamarkadako musika oinarri duen errepertorioa prestatzen ari da.

Astelehenean zabalduko dute 3 urteko umeek eskolan izena emateko epea
Nafarroako Gobernuak 'Ni publikokoa naiz' kanpaina hasi du, sare publikoaren alde. NIZE elkarteak, Sortzen-ek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak D eredua lehenetsi dute

“Tentsio eta estres biziko egunetan dut maiteen golfa”
Nafarroako Gobernuak Carlota Ziganda golf jokalariari eman dio 2021eko kirolari onenaren saria. Ultzamarrak garaipen mordoa izan zuen iaz; ordea, ez da asebete oraindik: "Gehiago nahi dut".

Iritzia: Garrasi isilak
Lohizune Amatria
Pertsonala politikoa da. Bai, baina gogorra da zenbaitetan politikoa izatea zure bizitzako pertsonalena. Berripaper honetan irakurriko zenuenez, Mikel Zabalza biktima gisa aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Igandean egin genion omenaldia, ...

Ondarea ere bada gaztainen fruitu
Arantzako Udalak proiektu bat jarri du abian, herriko gaztaina barietateak ez galtzeko. Zuhaitzak identifikatu, eta haien analisi genetikoa egin dute, Nafarroako Gobernuko teknikarien laguntzarekin, barietate tradizionalei eusteko asmoz. Eskolako haurrek gaztainondoak landatu dituzte.

Aporofobia gelditzeko premiaz ohartarazi du Paris 365 jantokiak
Pobrezian dauden pertsonen kontrako gorrotoa ikusgai egiteko asmoz, 'Aporofobia stop' antzezlana sortu dute, eta, hori finantzatzeko, 46 aulki sortu dituzte Paris 365eko erabiltzaileek

“Jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai”
Ikasten ari dela dio Anne Lukin abeslariak, musikari bizitzaren ertzak ezagutzeko prozesuan. Une gozoan da, edonola ere: 'Ay, Pequeña' kantua kaleratu berri du, eta iragarri du Ribera Sound jaialdian izanen dela udan.

Iritzia: Zizare izan nahi ez dugunok
Olatz Azpirotz Larzabal
Bizitza neurtzeko adina edo urteak erabiltzearen metodoa zaharkituta geratu zitzaigun aspaldi, eta agian aspergarri. Biztanle, herritar eta euskaldun gisa geure burua ezaugarritzen dugunon denbora neurtzeko, jenerazioz jenerazio...