span>Kultura

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Sabaietatik zintzilik, hormetan bermatuta eta are zolan utziak diren artelanei bakarrik ez, ikusgai ez den horren arrastoari ere begiratzeko gonbita da Iruñeko Ziudadelako Arma aretoko erakusketa berria. Ez da kasualitatea izenburuan bertan ere absentziaren ideiarekin jostatu izana: Hemen ez den nonbait. Jone Rubiok eta Elena Olabek komisariatu dute, Iruñeko Topaketen programazioaren parte da, eta hamabost artistaren...

«Kantak berez dira ideia jasak: ideiak bota, pun, pun, pun, eta puzzlea osatu»

«Kantak berez dira ideia jasak: ideiak bota, pun, pun, pun, eta puzzlea osatu»

Ez dira alferrik joan hogei urte. Ibilbide emaritsua da Broken Brothers Brass Band taldeak azken bi hamarkadetan eginikoa, eta ez hori bakarrik: sasoi betean heldu dira gaurdaino, Xabi Astrain (Antsoain, Nafarroa, 1997) eta Rakel Arbeloa (Oibar, Nafarroa, 1991) perkusionisten iritziz. XX izeneko disko bikoitza kaleratu dute, eta atzera erakutsi dute, besteak beste, metalen indarraren potentzia eta bertako herri musika...

Ane Lindaneren bakarrizketa bat, mihise gaineko dantzak eta ‘Amour’ antzezlana, Iruñaldia festibalean

Ane Lindaneren bakarrizketa bat, mihise gaineko dantzak eta ‘Amour’ antzezlana, Iruñaldia festibalean

Kirmen Uriberen esaldi batek eman zien abiapuntua. «Mundua edertzen du euskarak», idatzi zuen 2024an ondarroarrak, eta hitzok koordenatu geografiko zehatz batzuetara egokituz eman diote lelo bat Iruñeari orain, udazkenerako: Euskarak edertzen du Iruñea. Bilboko Loraldia jaialdiak Iruñaldia kultur zikloa antolatu du hirugarrenez, euskarazko proposamen artistiko garaikideak Nafarroako hiriburura ekartzeko egitaraua, eta euskarak hiriari egiten dion...

Nafarroan dozenaka kultur ekitaldi utzi dituzte bertan behera ikuskizunetako teknikarien grebaren eraginez

Nafarroan dozenaka kultur ekitaldi utzi dituzte bertan behera ikuskizunetako teknikarien grebaren eraginez

Sirena hotsek lagunduta ozendu dute mezua Baluarte antzokiaren parean, eta ez alferrik. Aldarrikapenak zabaltzeko oihuetan, patronalari helarazitako eskeetan eta eskuekin tinko helduta daukaten pankartan ere agerian gelditzen baita sektoreak duen larrimina eta urgentzia. Ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikari eta laguntzaileek greba eguna dute gaur Nafarroan, «behingoz» lan hitzarmen eduki dezatela exijitzeko. Bi urte baino gehiago joan dira hura...

Nafarroako ikus-entzunezkoetako teknikariek greba egingo dute larunbatean

Nafarroako ikus-entzunezkoetako teknikariek greba egingo dute larunbatean

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikus-entzunezkoetako teknikariek hainbat lanuzte egin dituzte uda honetan zehar, euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri baten alde. Atzeragotik dator soka, eta protestan dabiltza arlo horretako Nafarroako beharginak ere. Salatu dute patronalarekin bi urtez negoziatzen egon ostean, ez dutela lortu haien lan egoera hobetuko eta arautuko duen hitzarmen bat adostea, are,...

Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, 400 ikasleren «begiradek» osatutako erakusketa batekin

Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, 400 ikasleren «begiradek» osatutako erakusketa batekin

Ez guztien begien bistara, baina, aurten, udaberria ailegatzerako ere batzuk hasiak ziren aurtengo Iruñeko Topaketen fruituak biltzen. Ofizialki, ostiral honetan abiatuko da bi urtean behin 1972ko Arte Topaketak gogoratzeko hirian egiten duten programazioa, eta hilaren 12ra bitarte, dozenaka solasaldi, musika emanaldi eta arte instalazio dituzte antolatuta hirian barna. Ordea, ez da ordura arte itxaron beharrik dardara...

Iruñeko Udalak Maria Luisa Elio zinemagile iruindarra omenduko du urrian

Iruñeko Udalak Maria Luisa Elio zinemagile iruindarra omenduko du urrian

Maria Luisa Elio zinemagile, aktore eta idazlea jaio zenetik ehun urte bete diren honetan, haren omenezko ziklo bat antolatu du Iruñeko Udalak urrirako: Maria Luisa Elioren mendeurrenean: ondare bat Iruñerako. Iruñean jaioa zen Elio, eta Barañainen (Nafarroa) errotuak ere bazituen sustraiak. Orain, besteak beste lotura hori helduleku harturik, zenbait ekintza kultural prestatu dituzte hura oroitzeko eta hark egindako lana...

La Txama, Belako eta Maruxak ere igoko dira Aske jaialdiko eszenatokira

La Txama, Belako eta Maruxak ere igoko dira Aske jaialdiko eszenatokira

Aske jaialdia Atarrabian egingo dute abenduaren 26an. Euskal Herri aske baten «soinu banda» moduan deskribatzen dute festibala antolatzaileek: «Euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa… ». Soinu banda horretan, aurten Arkada Social eta Des-kontrol taldeek parte hartuko dutela iragarrita zegoen dagoeneko, besteak beste, eta beste sei talderen berri eman dute gaur: Ketekalles, Latzen, Maruxak, Belako, Bull Brigade eta La...

Lego piezekin, platanoekin eta soilik lapitzez ere komikiak sortu daitezkeela erakutsiko du Nafarroako Komiki Azokak, bihartik aurrera

Lego piezekin, platanoekin eta soilik lapitzez ere komikiak sortu daitezkeela erakutsiko du Nafarroako Komiki Azokak, bihartik aurrera

Txikitan, bazkalorduan lardaskan aritzean, janariarekin ez jostatzeko esaten zieten horientzako mezua ematen du. Zirika bat. Irudipena baita zera esaten ari zaizkiela haiexei orain: «Jostatu, jostatu beldurrik gabe urdaiazpiko egosiarekin, eta otapurrekin. Jostatu dilistekin». Larunbat honetan, irailaren 5ean, jakiekin karikaturak egiten ikasteko tailer bat gidatuko du Asier Sanzek Iruñean, Zabalguneko merkatuan. Umorista grafikoa da Sanz, eta,...

Soinu beltzak erakarrita

Soinu beltzak erakarrita

Rhythm and blues klasikoekin hasi, eta pop-rockarekin jarraitu. Gero, rock-and-rolletik rhythm and bluesera igaro, eta soulik dotoreenarekin amaitu. Bidaia horixe egingo dute Beltza Weekend jaialdian bilduko direnek. Gaurtik irailaren 5era arte egingo dute Iruñeko musika beltzaren festibala aurten, eta sei kontzertu izango dira guztira: sei banda taula gainean, 44 musikari osotara. Gautxoriak Soul Club da jaialdiaren antolatzailea,...