Uzta bildua zuen soro batek su hartu du gaur Galarren, eta Nafarroako garraio azpiegituretan eragiten ari da. Adifek jakinarazi du Noain eta Iruñe arteko tren zerbitzua eten egin dutela, eta sutea Noaingo aireportuko eremura ere iritsi da, oraingoz hegaldietan eraginik izan ez badu ere —arratsaldeko lehen orduetarako ez zegoen hegaldirik programatuta—. Lehen hipotesien arabera, litekeena da...
Joxerra Senar
Txibitek ez du erlaziorik ikusi Cerdanen txartelaren eta Belateren artean
Errugabetasun printzipioa aldarrikatu du berriz Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak. «Ez dut ezer ezkutatzeko». UPNk azalpenak eskatu dizkio Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Servinabarren txartel bat erabili zuelako, eta diru horren parte bat Belateko tunelen ordainketetatik etorri zela argudiatuta. Txibitek erantzun du ez duela erlaziorik ikusten bataren eta bestearen artean, datak ez datozelako bat. Nafarroako Parlamentuak...
Biek ala biek II
Aurreko zutabean euskararen eta antzerkiaren arteko antzekotasuna izan nuen buruan bueltaka. Bada, egun hauetan, euskara eta mendiaren arteko loturaz hitz egiteko beharra sentitu dut. Biek ala biek bihotzaren bidea erakutsi didate eta. Nafarroak euskara utzi dit ondare, eta mendiarekin txikitan izan nuen harremana ere berreskurarazi egin dit. Ez da marka makala. Kolonbian, mendiz inguraturiko herri...
Urbasako frontoi zaharra, arriskuan
Goizeko giro freskoak hartu du. Urbasa zeharkatzen duen errepidea ia hutsik da, eta, ondorioz, basoko txorien kantua erraz gailentzen da Amaia frontoi zaharreko pareten artean. Zaldiak eta behiak inguruan dira, baina jada ezin dira kantxan sartu, Urbasako Frontoi Auzolan Taldeko kideek hesi batekin itxi baitute. 2024. urtean sortu zuten plataforma, Nafarroako Gobernuari pilotalekua konpon dezala...
Nafarroako basozainek salatu dute suteei aurre egiteko baliabide gutxiegi daudela
Nafarroako basozainek protesta egin dute gaur Iruñean. Lan baldintzak hobetu zioen pankarta bat zabaldu dute, eta salatu lantaldea urriegia dela suteetako lanei behar bezala erantzuteko. Adierazi dutenez, basozain ia denek bat egin dute egoeraz ohartarazteko abiatu dituzten mobilizazioekin: «Nafarroako Gobernuan inoiz ikusi gabea da halakorik». Gogoratu dute suteekin aparteko kezka izaten dela uda garaian, eta jada izan...
Euskara Nafarroa osoan ofizial izateko eskatu du Geroa Baik Foru Hobekuntza berritzeko proposamenean
Irailaren 29ra arteko epea dute Nafarroako Parlamentuko taldeek Foru Hobekuntzaren Legea eguneratzeko proposamen zerrenda aurkezteko. Bada, aurrea hartuta, Geroa Baik gaur aurkeztu ditu koalizioak egin nahiko lituzkeen aldaketak. Hiru dira nagusiak: euskara ofizial izan dadila Nafarroa osoan, herritarrek Foru Hobekuntzaren Legearen erreforma berrets dezatela, eta Nafarroako Parlamentuak bere gain har dezala erreforma hori martxan jartzeko...
Libano hegoaldean dira Nafarroako Yala plataformako kide batzuk
Libano hegoaldeko Nabatieh hiriko agintariek gonbidatuta, Israelgo armadak inguru horretan egindako bonbardaketa eta erasoen suntsipena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du nazioarteko ordezkaritza batek; eta hango ordezkari politikoekin, osasun langileekin eta hildako pertsonen senideekin bildu da. Besteak beste, Frantzia, Belgika eta Danimarkako politikariek, kazetariek eta ekintzaileek osatzen dute ordezkaritza hori, baita Euskal Herrikoek ere, Yala Nafarroa...
Txibitek azalpenak emango ditu etzi Guardia Zibilaren azken txostenari buruz
Behartuta, oporretatik itzuliko dira. Ostiralean, ateak irekiko ditu Nafarroako Parlamentuak eta foru erregimeneko batzordean azalpenak emango ditu Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak. Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak Santos Cerdan eta haren senideen finantzak aztertu ditu, eta dokumentu horren inguruko agerraldia eskatu du UPNk. Txosten horren edukiari buruz zeharkako informazioa baino ez dago, eta UPNk abantailarekin jokatzen...
Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du Iruña Hiria poesia saria
Urteurren borobila du Iruña Hiria nazioarteko poesia sariak. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatzen dute literatur sariketa hori, hogeigarren aldia du aurtengoa, eta, hori bakarrik ez, preseski aurten bete da hamarkada bat euskarazko adarra abiarazi zutenez geroztik. Ordutik, epaimahaiak bi idazleren lanak saritzen ditu aldiro, eta gaur jakinarazi dituzte aurtengoak: Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du...
Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, adingabe bati sexu eraso bat egiten saiatzea egotzita
Nafarroako Probintzia Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko gizon bati, otsailean 15 urteko adingabe bati sexu eraso bat egiten saiatu zela egotzita. 47 urte ditu gizonak, eta Iruñean bertan ibili zen adingabea ukitu nahian, Ziudadelara sartzen ari zela. Otsailaren 3a gertatu zen, gizonezkoa Ziudadelako atarian zela. Adingabe bat hara sartzera zihoan, baina akusatuak...









