Fernando Mikelarenak (Bera, 1962) Editargi Nafarroako Editoreen Elkartearen Iruñeko azokan aurkeztu du, urriaren 2an, Pamielarekin argitaratu berri duen azken liburua: Ideologia identitaria de los vencedores. Eladio Esparza, Diario de Navarra y el navarrismo foralcatólico (Irabazleen ideologia identitarioa. Eladio Eparza, Diario de Navarra eta nabarrismo foral-katolikoa). Historialariak, zehazki, Eladio Esparzaren bidea jorratu du, hura baitu nabarrismo...
Edurne Elizondo
Nafarroako Gobernuak 6.319 milioi izango ditu gasturako eta inbertsiorako
Hamargarren urtez, Nafarroak aurrekontuak izango ditu 2026an, ziurrenik. Jokaleku politikoan egonkortasuna apaldu ere, finantza publikoei begira, panorama ziurra izango du beste urtebetez gobernuak, EH Bildurekin aurrekontuaren puntu nagusiak negoziatu baititu. Gobernu kontseiluak arratsaldean onartu du foru legearen aurreproiektua. 6.741 milioi euroko aurrekontua izango da, eta, horri zorpetzerako atala kenduta, 6.319 milioi euro izango ditu gastu eta...
Nafarroako Kontuen Ganberak ondorioztatu du Acciona eta Servinabarren aldeko lau adjudikazio legezkoak direla
Nafarroako Kontuen Ganberak Acciona eta Servinabar enpresa elkarteei esleitutako bost herri lanen kontratuak aztertu ditu, parlamentuak ekainean eskatuta. Txostenean ondorioztatu du lau adjudikazio prozesu «legearen arabera» egin zirela; Eguesibarko Erripagañan babes ofizialeko 62 etxebizitza egiteko prozeduran, berriz, «bi akats» atzeman ditu. Horrez gain, legezkotasunari eragiten ez badio ere, enpresa elkartean Servinabarrek zuen partaidetzari buruzko informazioan gardentasunik ez...
Margarita Nafarroakoa
Norbaitek esan zuen behin: «Ez dira garai onak poesiarako», eta iruditzen zait bizi ditugun une hauek ere poesiarako ez direla egokienak; hamaika gatazka munduan zehar, latzenetakoa Palestinako sarraskiarena; gertaera bortitz batzuen urteurrenen gogora ekartzearena, eta beraz, berbizitzearena; eta ohartzea, historia errepikapen batzuen segida izanda ere, ez dela hain erraza gauzak aldatzea. Kantak zioen bezala, azken finean gizaki...
Erripagaña auzoa: lau udalena, baina inorena ez
Ostiral arratsaldea Erripagañan. Haurrak jolasean ari dira karparen azpian, eta, handik hurbil, bizilagunak elkarretaratzea egiten ari dira Palestinako genozidioa salatzeko. Auzo bizia da, herritarrei esker: auzo elkartea sortu zuten 2015ean, eta urte berean ospatu zituzten Erripagañako bestak lehen aldiz. Jai batzordea badute geroztik, eta euskara taldea ere bai, bertzeak bertze. Osasun etxerik, kiroldegirik eta kultur...
Epaileek merezimenduen dekretuko bi artikulu baliogabetu dituzte, atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik puntuatzeagatik
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin ditu 97/2024 foru dekretuko bi artikulu, lan deialdi publiko batzuetan euskara atzerriko hizkuntzen azpitik baloratzeagatik. ELA eta Steilas sindikatuek errekurtsoa jarria zuten dekretuaren aurka, eta auzitegiak partzialki baliogabetu du araua. 4.1 eta 4.2 artikuluak dira atzera bota dituenak: Osasunbideko oposizio lehiaketetan eta lekualdatze prozesuetan hautagaien merezimenduak arautzen zituztenak, hain zuzen. ELAk...
Nafarroak Espainiako Gobernuari «megawatt eske» ibili behar izatea kritikatu du Irujok
Aurretik ere Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilaria «oso kezkatuta» azaldu da Espainiako Gobernuaren inbertsio asmoekin, eta ideia hori baieztatu du gaur Nafarroako Parlamentuan. Egungo industria proiektuen argindar beharrak bermatuta egongo direla nabarmendu arren, gogor kritikatu du Nafarroaren moduko industria lurralde batek Madrilen ate joka ibili behar izatea, «megawatt eskean». Gaur bertan argitaratu du Espainiako...
Tuterako Udalak bere erakusketa debekatu izana salatu du LABek
Zentsuraren adibide bat gertatu da iragan asteburuan. Urriaren 1etik 9ra bitartean, Erriberan bere 40. urteurrena ospatzeko 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketa antolatu du sindikatuak Tuterako Rua gizarte etxean. Alta, Alejandro Toquero Tuterako alkateak erabaki du erakusketa debekatzea, presoen aldeko ikurren bidez terrorismoa goratzen duela argudiatuta. Sindikatu abertzaleak udalaren jarrera gaitzetsi du eta ez du baztertzen auzitegietara jotzea....
‘Cerdan auziko’ ikerketa batzorde amaieran Txibite, Barkos eta Barcina joatea proposatu dute
Astebete falta da Nafarroako Parlamentuan Cerdan auziko ikerketa batzordeko lehen agerraldia hasteko eta ia ziurrenik azken lau legealdietako lehendakariak bertatik pasatuko dira. PSNk, EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak erregistratu dute batzordearen amaieran Yolanda Barcina (2011-2015), Uxue Barkos (2015-2019) eta Maria Txibite (2019tik hona) bertara joango direla. Hala eskaini bazaio ere, Geroa Baik ez du sinatu...
«Nahiko nuke filma ate bat izatea Ezkabako andreen historian sakontzeko»
Zehaztutako orduan puntuan iritsi da Beatriz Larrageta zinemagilea (Iruñea, 1999); irribarretsu agertu da kafetegian, goiz samar izan arren. Kafesneari lehen zurrupada eman aurretik, argazkilariarekin aritu da kamerei eta pelikulei buruz hitz egiten. Emakumeak dokumentala prestatzen ari da, Ezkabako elkartasun sareko andreen inguruan. Kamera digitalak bazter utzi, eta analogikoaren alde egin duzu Emakumeak filmatzeko. Zergatik? Bai,...









