Edurne Elizondo

«Elkartearen ardatzak uztartzen ditu egiten ari garen dantzen atlasak»

«Elkartearen ardatzak uztartzen ditu egiten ari garen dantzen atlasak»

Karlos Irujok (Iruñea, 1960) Iruñeko Ortzadar euskal folklore taldearen ibilbide ia osoa ezagutu du, duela 47 urte egin baitzuen bat orain mende erdia bete duen taldearekin. Jardunaldiak eginen dituzte apirilaren 9tik 13ra, Iruñean, urteurren hori ospatzeko. Ezagutzen ez duenarentzat, zer da Ortzadar? Dantza talde bat baino gehiago da. Dantza talde gisa antolatu ginen hasieratik, baina...

Plan bat eskatu dute Ultzamako isurien aurka

Plan bat eskatu dute Ultzamako isurien aurka

Ultzama ibaira minda botatzen ari direla salatu dute ekologistek eta ibaiak ukitzen dituen herrietako bizilagunek enegarrenez, eta plan bat eskatu dute egoera horri aurre egiteko. Inguruko haztegietatik iristen da minda ibaira, eta arazoa nabarmena da, batez ere Latasatik behera. Arazoa ez da oraingoa, gainera, bizilagunen arabera, azken 25 urteotan gertatu baitira isuriak. Isuri horiek kalte...

Egindako bidea galtzeko beldur

Egindako bidea galtzeko beldur

Kezkak hartu du Beintza-Labaiengo aterpetxeko arduradunen egunerokoa. Urrian 35 urte beteko ditu haien proiektuak, baina bide hori kolpez amaituko ote den beldur dira. Herriko udalak hartutako zenbait erabakik eragin dute oraingo egoera, erabaki horien ondorioz arriskuan baita Mikel Albisuk eta Idoia Etxeberriak martxan jarritako egitasmoaren bideragarritasuna. Albisuk eta Etxeberriak ez dute atea itxi nahi, baina garbi...

Enbor bera, adar gehiago

Enbor bera, adar gehiago

Bertze hazi bat ereiteko: Iruñeko Labea arte, zientzia eta natura laborategiak Arbola jaialdia antolatu du hiriburuan, bigarrenez. Ekinaldiak iaz hasitako bideari eman nahi dio segida, sortu zuten unetik beretik izan baitu egonkortzeko asmoa; aurtengo aldiak, halere, izanen du berrikuntzarik, proiektu sendo eta egonkorra ehuntzea ez ezik, gogoetarako bide berriak sortzea eta sakontzea ere hartu baitu...

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Marokotik etorri dira Iruñera, Marokon gertatzen denari buruzko ardurak mugak zeharkatzen dituelako: AEBetako eta Europako ehungintzaren arloko enpresa handiek herri horretan ekoizten dituzte euren arropak, prozesua merkatzeko, eta, horretarako, langileen eskubideak kontuan hartzen ez dituzten baldintzak ezartzen dituzten tailerrak erabiltzen dituzte. Nadia Ahesbi marokoarra da, ehungintzaren arloko langilea, eta Nafarroako Parlamentuan izan da —martxoaren 20an—,...

Egitura salatzeko

Egitura salatzeko

Egiturazkoa. Halakoxea da arrazakeria, eta halakoxea delako, hain zuzen, haren erroak gizartearen arlo guztietara ailegatzen dira. Egiturazko arazo bat dago migratzaileei etxebizitzarik alokatu nahi ez dietenen jarreraren atzean; egiturazko arazo bat dago karrikan herritar beltzak eta arrazializatuak geldiarazten eta miatzen dituzten polizien jarreraren atzean; eta egiturazko arazo bat dago ustez delitu bat egin duen migratzaileren bati buruzko...

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

«Zaila bada ere, heriotzaren beldurra kenduta zabalagoa da bizitza»

Heriotzarekin izan zuen esperientzia batek hausnartzera bulkatu zuen Nere Erkiaga (Lekeitio, Bizkaia, 1973), eta, tanatologia ikasi ostean, Hil arte bizi programa sortu zuen 2022an. Geroztik, herriz herri ibili da, «heriotzaren gainean ditugun eskubideak» plazaratuz eta fenomeno horren inguruko tabuak apurtuz. Erkiagak azpimarratu du tailerrak ez direla egokiak doluan daudenentzat. Lesakako Koskontako bideko aretoan izan zen ostegunean,...

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak

Azken hamarkadan, %30; Alcer elkarteak ohartarazi du giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela, eta prebentzioa lantzera deitu ditu herritarrak, dialisirako makina bati lot ez daitezen. «Gaitz isilak dira giltzurrunekoak, konturatzen garenerako laugarren edo bosgarren fasean baitira, hau da, dialisia behar dugunean aurrera egiteko», azaldu du Alcer elkarteko presidente Gema De la Navak. Giltzurrunaren Munduko Eguna izan da...

Garai bateko dirdiraren bila

Garai bateko dirdiraren bila

Itzali da garai bateko dirdira. Saidek 2016ko martxoan itxi zuen Iruñeko Zabalguneko Carlos III zinematokia, eta aretorik gabe gelditu zen, ondorioz, hiriko erdialdea; auzo berean zegoen Olite zinematokia, eta hura 2014an itxi zuten; 2019an, berriz, eraikina eraitsi zuten. Behera botatako harrien artean gelditu zen hiriburuko zinema aretoek izan zuten urrezko garaiaren azken arrastoa. Iruñeko zinematokien...

Polemikak lokaztutako proiektu bat

Polemikak lokaztutako proiektu bat

Nilsak espero ez zuen eztabaida piztu du Tuterako araztegia berritzeko eta handitzeko proiektuak. Tuterako alkate Alejandro Toquero (UPN) izan zen egitasmo horren aurka agertu zen lehen agintaria; otsailaren hasieran, proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Tuterako alkatearekin bat egin zuen Arguedaskoak, gero, araztegia handitzeko proiektuak udalerri horren lurrak uki baititzake. Ekologistek ere txarretsi egin dituzte...