Itoizko urtegiak kalte egindako udalerriei ordainak ematea aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan. 1993an hasi zituzten lanak, eta 2008an burutu zuten betetzeko prozesua. Geroztik, urpean dira eraitsitako zazpi herriak; urtegiak baldintzatuta, berriz, zutik diren bertze zenbait.
Gizartea
Elkarrekin orro egiteko prest
Zaunk talde antiespezista sortu dute Iruñerrian, otsailean hasitako Erein prozesua burutu eta gero. "Borroka kolektibora" deitu dute, sistema espezistari aurre egiteko.
Krisia baliatu, eta oinarria sendotu
Pandemiak gogor jo du kulturaren arloa oro har, eta, zehazki, musikarena. Egungo jokalekuak agerian utzi ditu, gainera, sektoreak aurretik zituen arazoak. Halere, zailtasunak aukera bilakatzeko gai izan dira musikariak, teknikariak, enpresak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta bat egin dute Musikaren Nafarroako Elkartean.
Memoria azaleratu, berreskuratzeko
Iñaki Porto argazkilariak orainaldira ekarri ditu errepresio frankistaren ondorioz desagertutako eta fusilatutako 1936ko gerrako biktimen istorioak , 'Desenterrados del olvido' (Ahanzturatik ateratakoak) izeneko proiektuaren bidez.
Arrosadiko merkataritza gunearen proiektuak kezka eragin du
Iruñeko Udalak egitea onartu du, Navarra Suma eta PSNren botoekin. Bizilagunak egitasmo horren aurkako sinadurak biltzen hasi dira
Kamera, mundua azaltzen saiatzeko
Maite Hernandez, Unai Beroiz eta Ivan Benitez fotokazetari nafarrek arrazakeriaren aurkako mezu garbi bat zabaldu dute, Nafarroako Gobernuak antolatutako mahai inguru batean. Migrazio prozesuei egin diete so beren lanen bidez: Siriakoari, Mediterraneokoari eta AEBetakoari, bertzeak bertze.
“Ohe batera lotu egin naute”
Mejoranak salatu du iaz Nafarroan gora egin zuela ospitaleratze psikiatrikoko unitateetan ohera lotutakoen kopuruak. Kideek beren esperientzia kontatu dute.
Motxila hartu behar ez izateko
Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba Izadi Valentziako Picassent herriko espetxean jaio zen, 2019ko urtarrilean. Hiru urterekin kartzelatik atera beharko du. Madrilen dago orain, gurasoekin. Iazko martxotik ezin izan da karrikara atera.