Nafarroa

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»

Eskola orduak amaitu dira, baina Lizarra ikastolako jolastokia lepo beteta dago. Haurrak harat eta honat dabiltza, jolasean, eta gurasoak, haiei so. Lizarra ikastolako gurasoetako bat da Koldo Leoz (Iruñea, 1979); Lehen Hezkuntzako irakaslea ere bada. Udal politikan ia hamalau urtez aritu eta EH Bildurekin Lizarrako alkate bitan izan eta gero —2015etik 2019ra eta 2020tik 2023ra—,...

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek

«Frustrazioa» eta «ezinegona» sentitzen dituztela esan du Alberto Errea Erripagañako auzo elkarteko kideak. Aldi berean, badute «esperantza» auzoko egoera administratiboa argituko duen prozesuarekin. Iruñeko, Uharteko, Eguesibarko eta Burlatako udalen menpe dago Erripagaña, eta, Iruñeko Udalak sustaturiko prozesu parte-hartzailearen arabera, apirilaren 4an bozkatu behar zuten auzoa noren esku gelditzea nahi zuten, baina prozesua luzatu egin da. «Guri berdin...

Oronozko eskola berria, 2028rako prest

Oronozko eskola berria, 2028rako prest

Nafarroako Gobernuak eman du berria: abenduan hasiko dituzte Oronozko lanbide heziketako eskola berria eraikitzeko lanak. Hezkuntza Departamentuak akordio bat egin du Baztan-Bidasoko udalekin eta eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeekin, eta, hitzarmen horren arabera, Oronozko eskolak lanbide heziketako hamahiru ziklo eskainiko ditu. Gobernuak uste du martxan izanen dela 2028-2029ko ikasturterako. «Akordio hau garaipen bat da guretzat». Horixe...

Biziraun ala bizi

Biziraun ala bizi

Ezustean izan nuen nik bizirauteko kitaren berri; gertuko batekin telefonoz hitz egiten nenbilela, hark gaiari erreferentzia egin zion, eta behin deia amaiturik izan nuen kutxatila horren berri. Ezin izan nion kita osatzeko beharrezko osagaiak bilatzeari muzin egin; hortaz, hona hemen aurkitutako batzuk: gutxienez 5 litro ur pertsonako, medikamentuak, esku-argia, hainbat erreminta, iraungitzen ez den janaria,...

Ehun urte auzoko lagunak zaintzen

Ehun urte auzoko lagunak zaintzen

Duela ehun urte, egun Iturria botika denak ateak ireki zituen Iruñean. 1925eko maiatzaren 6ko Diario de Navarra egunkariak eman zuen notizia: «Navascues eta Sayans botikari ezagunek farmazia eta drogeria bat zabaldu dute, Estafeta karrikako 89an eta Juan de Labriteko lehenengoan, eta atzo inauguratu zuten. Iruñeko alkate Nagore jauna, Tomas Garmendia doktorea, Farmazia ordezkari Gonzalez Boza...

«Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»

«Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»

Helduleku izateko. Helburu horrekin jaio zen Besarkada elkartea, 2016. urte bukaeran. Helduleku bat eskaini nahi die beren buruaz bertze egin dutenen senideei eta lagunei, eta suizidioak prebenitzen lagundu, sufritzen ari direnentzat toki seguru bat bilakatuz. Elena Aisa da presidentea (Iruñea, 1961). Iaz 58 pertsonak egin zuten beren buruaz bertze Nafarroan, 2023an baino bost gutxiagok. Halere,...

Labak ostalaritza formakuntza eskainiko du, eta kontratatzeko konpromisoa hartu

Labak ostalaritza formakuntza eskainiko du, eta kontratatzeko konpromisoa hartu

Laba sarea 2022. urtean sortu zuten, Iruñeko Gazteluko plazatik euskararen normalizazioan lan egiteko eta euskal kulturaren erakusleiho izateko. Urtez urte, asko izan dira euskarak toki zabalagoa hartzeko Labak sustatutako proiektuak. Bide horretan, beste urrats bat egin, eta Ilundain fundazioarekin elkarlanean eta Nafar Lansareren babesarekin, ostalaritza sektorerako formakuntza bat eskainiko du euskaraz, doan. Helburua da Labako ostalaritza...

Gaztetxe berrirako akordioa lortu dute Burlatan

Gaztetxe berrirako akordioa lortu dute Burlatan

Hainbat hilabeteko negoziazioen ondoren, Burlatako Gazte Asanbladak eta udalak akordioa egin dute gaztetxe berrirako. Orain dela aste batzuk, Gazte Asanbladak salatu zuen gaztetxea berehala hustua izateko arriskuan zegoela. Izan ere, martxoaren 15ean eraikinaren giltzak entregatzeko agindua zuten. Gaztetxeko kideek borondate falta eta alternatibarik eskaini ez izana egotzi zioten udalari. Udalak —EH Bildu, Zurekin Nafarroa eta...

Clara

Clara

Clarak ez du puta izan nahi. Segur aski irtenbide zilegia eta duina izan daiteke. Egin behar du, baina berak ez du nahi, ez du beste aukerarik izan. Emakume migratzailea da, emakume arrazializatua da eta, batez ere, emakume pobrea da. Hau da Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlanaren istorioak kontatzen duena, puta honen istorioa. Berea. Hau nire istorio...

Arduraz jokatzera deitzeko paseo bat

Arduraz jokatzera deitzeko paseo bat

Porlanaren ordez lur gehiago behar dela; ibaiei beren bidea egiten utzi behar zaiela; autoak hirian duen nagusitasuna ezbaian jarri behar dela; desazkunde «demokratiko eta kontrolatu» baten alde egiteko garaia dela. Hori eta bertze gauza anitz ikasi zituzten, apirilaren 4an, Klimaren Aldeko Nafarroako Aliantzak Iruñeko Txantrea auzoan antolatu zuen ibilaldi klimatikoan parte hartu zuten herritarrek. Magdalenako zubian hasi...