Asteko Gaiak

Argako erregina betierekoa

Argako erregina betierekoa

Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista iruindarrari buruz idatzitako antzezlana. Ahanzturari egin behar izan dio aurre De Pazek, lehen mailako artista horren bidea ezezaguna baita iruindar gehienentzat. Aktoreak Etxarren oroitu eta "imajinatu" nahi izan du.

Denek nahi dituzten aulkiak

Denek nahi dituzten aulkiak

Gauerdian jarri da martxan udal eta foru hauteskundeetarako bi asteko kanpaina, eta abian da, ondorioz, Nafarroako Parlamentuko aulkiak lortzeko lehia. 519.751 herritarrek izanen dute foruko bozetan botoa emateko eskubidea, maiatzaren 28an.

Makila nork hartuko zain

Makila nork hartuko zain

Iruñeko Udalak bertze alkate bat izanen du hauteskundeak pasatuta, Enrique Maia egungo udalburua ez baita aurkeztu; UPNk ez du Navarra Suma koalizioa berritu, eta Cristina Ibarrola du hautagai.

Badakitelako zeinen zaila den

Badakitelako zeinen zaila den

Armata Rossa peñako ehun kide inguruk Madrilen ikusi zuten, duela hemezortzi urte, Osasunaren eta Betisen arteko Espainiako Kopako finala. Hainbat kide Sevillan izanen dira bihar. Finalak "ilusioa" piztu diela nabarmendu dute, eta taldeak berriz finalera heltzeko egindako ahalegina txalotu.

Zuhaitz bat bidegurutze batean

Zuhaitz bat bidegurutze batean

Arteak, naturak eta zientziak bat egiten duten eremuan sortutako ekinaldi bat da Arbola, "zuhaitzen kultura ospatu" nahi duen jaialdia. Labea laborategiak sortu du, eta Iruñean eginen dute, apirilaren 25etik 30era. Klima krisiak behartutako egungo trantsizio garaiari erantzun bat eman nahi dio.