Hobetzeko anitz bada Nafarroan lan osasunaren esparruan, administrazioak eta sindikatuek nabarmendu dutenez. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuak onartu du "aldaketa sakona" behar dela lan arriskuen prebentzioan. Istripuak %30 gehitu dira, 2012tik.
Asteko Gaiak
Beharrezkoak bezain gutxietsiak
Nafarroako Berdintasun Institutuaren ikerketa batek erakutsi du etxeko langileen sektorea irregularra dela oraindik: 9.000 langileetatik 6.800 inguru daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Lan eskubideak ez dituzte bermatuak, eta haiengan batzen dira sexuagatiko, jatorriagatiko eta klaseagatiko zapalkuntzak. Langile ororen eskubideak eskatzen dituzte, haiek ere langileak baitira.
Udazkena berotzeko txapela
Nafarroako Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartu da: azaroaren 1ean eginen dute lehendabiziko finalaurrekoa, Altsasun, eta finala, berriz, azaroaren 28an izanen da, Iruñean. Hemezortzi bertsolari ariko dira hiru finalaurrekoetan, eta zortzi sailkatuko dira Anaitasuna kiroldegiko azken saiorako.
Indarkeria, jokoz kanpo
Osasuna B-ko jokalari Karolina Sarasuak jasotako irain eta mehatxuek agerian utzi dute kirolean matxismoa badela, oraindik ere. Gisa horretako erasoei aurre egiteko protokoloak behar direla nabarmendu dute zenbait eragilek, erasoa jasan duenak salatzeko ardura hartu behar ez izateko.
Erlojua martxan da berriz
Txalapartak 'Y el tiempo se detuvo' liburua argitaratu du, Natalio Cayuela zenari buruz. Zenbait egilek "auzolanean" egindako lan bat da, eta helburu du Cayuelatarren memoria zabaltzea. Osasunako presidente izan zen; 1936an hil zuten, Santiago anaiarekin batera. Enriquek ihes egitea lortu zuen.
Atzera egiteko urratsak
Astebete joan da Nafarroan COVID-19aren aurkako neurriak bertan behera utzi zituztenetik, eta emaitza "ontzat" jo du Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek. Herritarrek ere eskertu dute pandemiak eragindako murrizketak arintzea, eta, neurri batean, gaitza zabaltzen hasi aurreko egunerokora itzultzea.
Klik egiten jarraitzeko ahotsak
Guardia Zibilak 'mozal legea' ezarri die 'Ahotsa.info' eta Ekinklik hedabideetako bi kideri, Lekarozko Aroztegia proiektuaren aurkako ekintza baten berri emateagatik: 600 euroko isun bana jarri diete. Kazetariok salatu dute ez dela lehendabiziko aldia, eta beren proiektuak "isilarazi" nahi dituztela.
Piperraren “poza” mahai gainera
Abian da Lodosako pikillo piperra biltzeko kanpaina; iaz baino lursail gehiago landatu dituzte aurten, eta nekazariek garbi dute uzta "hagitz ona" izanen dela: uste dute milioi bat eta erdi kilo prestatuko dituztela.
Mintegi bat, haziak loratzeko
Gureak Egin sortu dute Iruñean: gazteentzako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategi bat da, euskaraz. Datorren urriaren 15ean jarriko dute martxan. Aritz Ibañez dantzariak, Ion Celestino musikariak eta Oier Zuñiga aktoreak osatzen dute lantalde nagusia. Izena emateko epea zabalik da.
Behiak, diskurtsotik kanpo
Zenbait elkarte ekologistak txosten bat zabaldu dute, Caparrosoko makroetxaldea ingurumenean "kalte larria" eragiten ari dela salatzeko. Behien egoerari ez dio aipamenik egin; Nor talde antiespezistak, hain zuzen, gogoeta egiteko eskatu du gizakien eta gizakiz bertzeko animalien arteko harremanari buruz.









