IKAren Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, arduradunek egitarau zabala prestatu dute, hilaren 26tik aurrera. Gainera, liburu bat argitaratuko dute, eta dokumental batean jasoko dute euskaltegiaren bidea. Mende erdia egin du Alde Zaharrean.
Asteko Gaiak
Berako irudien memoria
Berari buruzko artxiborik handiena daukate Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak. Postalak, prentsa zatiak, irudi zaharrak...; denetarik dute beren etxean. Dagoeneko kanpo lana uzteko erabakia hartua dute, baina etxekoa antolatzen segitzen dute anai-arrebek.
Gizartea astintzeko trazuak
Komiki Boom azoka eginen dute hirugarrenez Antsoainen, otsailaren 7tik 20ra. Komiki soziala dute ardatz sustatzaileek, eta xede hartu dute ilustrazioak gogoeta eragiteko duen indarra aldarrikatzea. Javier de Isusi, Maria de la Fuente eta Susanna Martin egileek parte hartuko dute, bertzeak bertze.
Ortiz etxeko zientzialaria
Izabako Udalak herriko alaba kutun izendatu du Maria Josefa Molera Mayo. Izaban sortu zen, 1921. urtean; Kimika ikasi, eta Madrilen egin zuen bere bidea. Zientzialari aparta izan zen, baina berandu jaso du aitortza, bertze emakume anitzek bezala. 2011n zendu zen.
Aurora Beltran: “Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz”
Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.
Azken minutuek duten garrantzia
Olga Patiño urtarrilaren 7an zendu zen, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Eutanasia egin zioten. Familiak eskertu egin du prozesu osoan jasotako babesa, baina salatu du erietxez mugitu behar izan zutela haren borondatea bete ahal izateko, San Joan Jainkoarena ospitalekoek ez baitzioten egin nahi izan.
‘Ager’-ean euskara loratzeko garaia
Errigoraren bultzadaz sortutako Agerraldia egitasmoak egutegi zabala prestatu du hasi berri den urterako. Proiektu horren bitartez, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskararen ezagutza zabaldu, erabilera handitu eta aldeko jarrera indartu nahi dute. Eremu askotan eragiten dute.
Zortzi orri eta komunitate bat
'Egunkaria' zenak duela 30 urte kaleratu zuen 'Nafarkaria' gehigarriaren lehen zenbakia. 11 urte iraun zuen bidea hasi zuen Nafarroako gehigarriak 1991ko abenduaren 6an. 2002ko uztailaren 26koa izan zuen azken zenbakia, UPNren gobernuak diru laguntza kendu eta gero, ezin izan zuelako eutsi.
Txinan jaiotako nafarrak
Nafarroako Txinatarren Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak kanpaina bat hasi dute, herrialdean bizi diren txinatarren komunitatearen berri zabaltzeko. "Elkar ezagutzea" da helburua. 1970eko hamarkadan erroldatu ziren lehen txinatarrak Nafarroan; egun, 1.900 bizi dira.
Interes orokorraren izenean
Uraren kudeaketarena "gatazkaz" betetako historia bat da Nafarroan, auzi horri buruz Iruñean egindako mahai inguru batean zenbait adituk nabarmendu dutenez. Itoitz-Nafarroako ubidea binomioa jo dute "gutxi batzuen mesederako" sustatutako politika publikoen eredu nagusitzat.









