Aurelio Barrikarte Osasunbideko Epidemiologia Zerbitzuko buruak (Azagra, 1957) aitortu du iragan urtekoa baino kutsakorragoa dela aurtengo gripea. Argi utzi du joan den astean gripearen eraginez Nafarroan hil ziren hiru lagunek 85 urte baino gehiago e...
Asteko Gaiak
Hainbat gripe eta pneumonia kasuk bat egin dute
Aurtengo gripearen epidemiak beste hainbat birusekin bat egin du. Gaixo ugari jo ditu pneumoniak eta birus sintzitialak. Azken horrek umeei eragiten die bereziki. "Prozesu ezberdinak dira, baina antzeko egoeratan kutsatzen dira", azaldu dute Osasunbid...
@sarean
Gripearen inguruko informazio sarean: gomendioak, ezaugarriak eta abar.
• www.navarra.es. Nafarroako Gobernuaren webgunean gripearen garapenaren informazioa aurki daiteke.
• www.osakidetza.euskadi.net. Griperari aurre egiteko hainbat gomendio daude eskuragai.
“Akaso ez da beste urte batzuetakoa bezalakoa, baina aurtengoa sagardo ona da”
Duela hamalau bat urte hasi zen sagardoa ekoizten Juan Mari Lopez Linddurrenbordako arduraduna (Oiartzun, Gipuzkoa, 1972). Badira urte batzuk sagardoa egiteko inguruko sagarrak soilik erosten dituela. Etxe inguruan duen sagastikoez gain, Oiartzun eta ...
Nafarroako sagardogileek ekoitzitako sagardo litroak.
2013a urte euritsua izan zenez, sagar uzta uste baino txikiagoa izan zen. Hala ere, Dolarea Nafarroako Sagardogileen Elkarteko kide diren sagardogileek, 2013an ekoizpenari eutsi, eta 250.000 sagardo litro ekoitzi dituzte.
Txinparta dastatzeko garaia
Iritsi da garaia. Edalontziari heldu, "txotx!" entzun orduko mahaitik altxatu eta upeletik zurruztean ateratzen den sagardoa dastatzeko garaia. Iraileko lan gogorra eta garrantzitsua atzean gelditu da. Orduan egindako lanaren emaitza nolakoa den jakit...
Gipuzkoan ere hasi da sagardotegi garaia
Hernaniko sagardotegiek, joan den igandean herriko plazan egindako ekitaldiaren bitartez, hasiera eman zioten 2014ko sagardo garaiari. Astigarragako sagardotegiek hiru egun geroago ekin zioten; asteazkenean egin zuten hasiera ekitaldia. Lapurdiko Kala...
Bukatu dute Arantzadiko parkeko lanen lehen fasea
Iruñeko Arantzadin 150.000 metro koadroko parke berria egin du Iruñeko Udalak. Lanen bigarren faseak beste 60.000 metro koadrori eragingo die, baina oraindik ez dago finkatuta lanak hasteko datarik. Parkean ibai pasealekua egongo da, berdegune eta jolasguneekin batera. Horrez gain, lur ortuak egiteko gorde dira 71.000 metro koadro. Lur horiek lantzeko aukera egongo da, udalak hirurogei lursail gorde baititu hiritarrek landu ditzaten. Horretarako, izena eman behar da udalean. Arantzadiko parkeak polemika handia izan du. Lanak hasi aurretik, bertan zeuden Iruñeko azken ortuak, eta udalak kendu egin zituen parkea egiteko. Lanek hainbat protesta eta gatazka sortu zituzten.
Nafarroako parke eta lorategien gidan dagoen parke kopurua.
Gorosti natur zientzien elkarteak 15 parke eta lorategi aukeratu ditu Nafarroako parke eta lorategien gida egiteko. Nafarroako hainbat herri eta hiritan daude parkeak, hala nola Iruñean, Lizarran eta Tafallan.
@sarean
Nafarroako parke eta lorategiekin zerikusia duten webguneak.
• sites.google.com/site/scngorosti/?. Gorosti natur zientzien elkartearen webgunea.
• http://www.navarra.es/. Nafarroako Gobernuaren webgunea; parke zein naturguneen informazioa dago.